123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 401. lurzatian. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2024ko maiatzaren 9ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Juan María Olagaray Echarte eta María Fernanda Arambillet Irazoquik sustatutako xehetasun-azterketa, Etxalarko 2. poligonoko 401. lurzatian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin bat.

Etxalarren, 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407686