2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan. Aldaketaren araudia
Lurralde Kohesiorako kontseilariak apirilaren 27an emandako 24E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa. Aldaketak, hain zuzen, eragina dauka 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan, eta sustatzaileak Pedro Ángel Aicua Pascual eta Gonzalo Fidalgo Alonso dira.
Foru agindua 2024ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n.
Argitara ematen da aldaketaren testu osoa, eta indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluarekin (foru lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak).
Caparroson, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2408951