2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun-azterketa, Elizondoko 16. poligonoko 74., 75. eta 76. partzeletan. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin bilkuran, 3. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Elizondoko 16. poligonoko 74., 75. eta 76. partzelen xehetasun-azterketa, Giltxaurdi kaleko 40., 42. eta 48. zenbakietan, Giltxaurdi 40, 42 eta 48ko jabekideek sustatutakoa.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Baztanen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407684