123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako G-1 lurzatian. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, xehetasun-azterketa bat behin betiko onestea. Azterketa dagokio AR-2 banaketa areako G-1 lurzatiari, erdisoto bat handitu nahi baita Irindegia izeneko urbanizazioaren 6. zenbakian. Azterketaren sustatzailea Francisco Javier Carlos Sola da, eta Manuel Valencia Bergera eta Javier Gortari Solbes arkitektoek idatzi dute. Horrenbestez, iragarkia eta onetsitako proiektuaren testu osoa argitaratu behar dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.b) eta 74. artikuluetan xedatua dagoenaren ondorioetarako (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).

Agoitzen, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408948