123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa ordenantza honetan: 9. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako

Antsoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Udalaren 9. ordenantza fiskalean, hain zuzen ere, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin ez denez, zilegi da argitaratzea 9. ordenantza fiskalean egindako aldaketa (9. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako).

Antsoainen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Marta Díez Napal.

9. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da bi gurpil baino gehiagoko ibilgailuak erabilera pribatuko lokal edo guneetara edo haietatik espaloietan edo oinezkoen erabilera publikoko guneetan barna pasatzea, bai eta eremu publikoa erreserbatzea aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasten edo bukatzen bada; halakoetan, zergaldia horren arabera moldatuko da, eta hiruhileko naturalak kontuan hartuz hainbanatuko da kuota.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuentzako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak emanen dira haiek emateko onesten den arauari jarraikiz.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean, eta ordaindu beharko dira "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fidantzak.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen sarbideen kasuan, administrazio emakidak eta planeamenduan garajeetarako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu horietan zintarriak apaldua egon behar baitu eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko, eta lizentziak ondorioak eta eraginkortasuna izateko, pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahal diote. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, frogatzen duena bete direla segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak eta behar bezala konpondu dela lurzorua.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko plakak Udalak emandako eredu ofizialaren araberakoak izanen dira. Arau honen eranskinean horretarako ezarritako tarifa ordainduta emanen du plaka Udalak. Lizentziaren titularrak ordaindu beharko ditu plaka jartzeak, zaintzeak eta, behar denean, aldatzeak eragindako gastuak.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Bestela, aprobetxamenduak jarraitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu arte. Erabilera edo aprobetxamendua amaitzean, Udaleko mantentze-lanetako zerbitzuak kenduko ditu plakak.

12. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, baldin aprobetxamendu hori egiten duen lokalik edo lekurik ikusten badute, pasabide lizentziarik gabe, horren berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1 eta 5 ibilgailu artean

38,63 euro

–6 eta 10 ibilgailu artean

63,47 euro

–10 eta 25 ibilgailu artean

110,37 euro

–26 eta 50 ibilgailu artean

168,31 euro

–51 eta 100 ibilgailu artean

200,05 euro

–101 eta 150 ibilgailu artean

248,35 euro

–150 ibilgailutik gora

336,64 euro

I.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuetarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1 eta 5 ibilgailu artean

44,14 euro

–6 eta 10 ibilgailu artean

71,75 euro

–10 eta 25 ibilgailu artean

122,80 euro

–26 eta 50 ibilgailu artean

187,65 euro

50 ibilgailutik gora

222,13 euro

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da eta, kamioi eta atoien kasuan, gehieneko karga bi tona metriko edo zatiki gisa

I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, edozein motatakoak izanda ere, gasolindegiak eta autoak erakusteko lokalak, metro lineal bakoitzeko,

metro lineal bakoitzeko, urtean

192,27 euro

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–50 ibilgailu bitarte

215,25 euro

50 ibilgailutik gora

277,32 euro

I.5. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak:

I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 merkeago

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba:

metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean

102,10 euro

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean

76,58 euro

II.3. Aldi baterako erreserba.

Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 49,70 euro.

Baldin erreserba baimendurik badago bi espaloietan, kale batean non txandaka aparka daitekeen alde batean eta bestean, tarifa finkatuko da alde bakarreko neurriak kontuan harturik, hain zuzen ere luzera handiena duen aldearen neurriak.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

102,10 euro

Iragarkiaren kodea: L2408920