2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Presidentearen 2024ko ekainaren 5eko 03/2024 Ebazpenaren bidez, eta Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako langilea izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Ricardo Chocarro Losantos izendatu da zerbitzu anitzetako langile, lan-kontratudun finkoen araubidean, Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko uztailaren 16a izanen da.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Etxalarren, 2024ko ekainaren 5ean.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2409073