123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialaren (zerbitzu ekonomikoak) lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Ebazpena, 2024ko maiatzaren 31koa, Noaingo (Elortzibarko) Udaleko Alkatetza-Lehendakaritzarena, Noaingo (Elortzibarko) Udalaren zerbitzura arituko den funtzionario bat izendatzen duena, lanpostu bat bete dadin, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Noaingo (Elortzibar) Udaleko AlkatetzaUdalburutzaren 2022-1390 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko urtarrilaren 17ko 2023-0068 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zein izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zein izangai sartzen ziren deialdiko lanpostuen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta bertan eskatutako baldintzak betetzen zituztela egiaztatuta, 2024ko apirilaren 30eko Ebazpen baten bidez, Miguel Ángel Núñez Iriarte jauna funtzionario izendatu zen administrari-ofizialaren (zerbitzu ekonomikoak) 3.1 lanposturako. Núñez Iriarte jauna lanpostuaz jabetu behar zuen egunean, lanpostuaz jabetu zen, eta borondatezko eszedentzia eskatu zuen, beste administrazio batean lanean ari zelako. Eskaera onartu egin zen, eta funtzionario-egoeran geratu zen, lanpostua gorde gabe.

Epaimahaiaren balorazio-zerrendan dagoen hurrengo izangaiari eskaini behar zaio lanpostua. Beraz, Encarnación Martos Martos andreari eskaini zitzaion lanpostua 2024ko maiatzaren 31n, eta interesdunak onartu egin zuen.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Encarnación Martos Martos andrea izendatzea Noaingo (Elortzibar) Udalaren zerbitzuko funtzionario.

2. Lanpostu hau aipatutako pertsonari esleitzea: plantilla organikoko 3.1 lanpostua, administrari-ofiziala (zerbitzu ekonomikoak), funtzionarioen araubide juridikoa, lanaldi osoa, C maila.

3. Izendatutako izangaiak postuaz jabetu beharko du 2024ko ekainaren 24an, 12:00tan.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noainen (Elortzibar), 2024ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2408892