2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 31n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:
Lehena.–Honako hau izendatzea familia-langilearen lanposturako, langile lan-kontratudunen araubidean:
LANPOSTUAREN IZENA | IZEN-DEITURAK |
FAMILIA-LANGILEA | MÓNICA CARRILLO SESMA |
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea zerrenda honetan ageri den moduan:
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | IZEN-DEITURAK |
Familia-langilea | 1 | Lan-kontratuduna | D | Merezimendu-lehiaketa | 12 | 10,69 | Mónica Carrillo Sesma |
Hirugarrena.–Izendatutako pertsonak 2024ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu toki erakundeko langile lan-kontratudun finkoa izateko.
Laugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2408995