2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Eskola publikoko atezaina eta zerbitzu anitzetako enplegatua izendatzea
Berako Udaleko alkate udalburuak 131/2024 zenbakiko ebazpena eman du 2024ko maiatzaren 31n, zati xedatzaile honekin:
EBAZTEN DUT:
1. Mikel Zubieta Erkicia izendatzea Berako Udalaren zerbitzuko funtzionario, eskola publikoko atezaina eta zerbitzu anitzak izeneko lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 13. zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori D mailakoa da, lanaldi osoa du eta Berako Udalean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 21ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Data horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza ez badu hartzen, deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Berako Udalaren iragarki-taula elektronikoan eta Egoitza Elektronikoaren gardentasun ataleko deialdiaren web-fitxan.
4. Erabaki hau helaraztea lan-aholkularitzari, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea horren aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
5. Horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehenengo ohiko osoko bilkuran.
Beran, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2408888