123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeak 48. artikuluan ezartzen duenez, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilua sortuko da herritarren parte-hartzeari lotutako gaietan kontsultak egiteko eta parte hartzeko organo goren gisa.

Martxoaren 22ko 31/2023 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Foru dekretuaren 2. artikuluak Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera ezartzen du; haren arabera, honako hauek izanen dira kontseilukideak:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bederatzi ordezkari; herritarren parte-hartzearen arloan eskumenak dituen zuzendari nagusiak proposatuak.

b) Nafarroako toki entitateen lau ordezkari.

c) Herritarren parte-hartzerako erakunde, elkarte edo entitateen bederatzi ordezkari; horietatik seik erakunde eta elkarteen ordezkariak izan beharko dute, batek kontsumitzaileen elkarteena, beste batek sindikatuena eta azkenak enpresaburuen elkarteena.

d) Gizartearen interesak ordezkatzen dituzten herritarren erakunde edo entitateen sei ordezkari.

e) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat, unibertsitate horrek proposatua.

f) Lanbide-elkargoen hiru ordezkari.

Ordezkariak hautatu eta hautagaitzak aurkezteko prozesua gauzatu da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 55/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako jarraibideekin. Hortaz, ikusita Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak emandako txostena, eta jarraikiz Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamenari, zilegi da herritarren parte-hartzearen arloan eskumena duen departamentuko titularrak foru agindu bidez izendatzea, lau urterako, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kideak, hala xedatzen baita martxoaren 22ko 31/2023 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan.

Horiek horrela, eta Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen martxoaren 22ko 31/2023 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluaren arabera esleituta ditudan eskudantziak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

1. Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa:

–Titularra: Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Titularra: Luis Campos Iturralde jauna, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Luis Tarrafeta Sayas jauna, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zerbitzuko zuzendaria.

–Titularra: Patricia Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezkoa: Edurne Jáuregui Fernández andrea, Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea.

–Titularra: Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea.

–Ordezkoa: Amalia Mercedes Cuartero Arteta andrea, Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea.

–Titularra: Antonio López Andrés andrea, Osasuneko zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Genoveva Ochando Ortiz andrea, Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria.

–Titularra: Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Alicia Ruiz Oria andrea, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Titularra: José María Burgaleta Encina jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezkoa: Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriako zuzendariordea.

–Titularra: Ana Bretaña de la Torre andrea, Ingurumeneko zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Gloria Giralda Carrera andrea, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Titularra: José Antonio Marcén Zunzarren jauna, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Amaia Bescós Atin andrea, Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Ataleko burua.

b) Nafarroako toki entitateen ordezkari gisa:

–Titularra: Aitziber Campión Ganboa andrea, Herritarren Partaidetza eta Euskarako zinegotzi berezia, Iruñeko Udalak proposatuta.

–Ordezkoa: Elian Peña Guerrero andrea, Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zuzendaria.

–Titularra: Victoria Alcalá Pérez-Fajardo andrea, Antolaketa, Kalitate eta Herritarren Partaidetzako goi mailako teknikari koordinatzailea, Tuterako Udalak proposatuta.

–Ordezkoa: Fernando Ferrer Molina jauna, Herritarren Partaidetzako zinegotzia.

–Titularra: Alejandro Toquero Gil jauna, Tuterako alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta.

–Ordezkoa: Unai Razkin Iriarte jauna, Irurtzungo alkatea.

–Titularra: Idoia Aritzala Etxarren andrea, Etxauriko alkatea, Nafarroako gainerako toki entitateen ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Itxaso Sagardoy Lacosta andrea, Etxauriko Udaleko zinegotzia.

c) Herritarren parte-hartzearen arloan diharduten erakunde, elkarte edo entitateen ordezkariak.

–Titularra: Axel Moreno Gálvez jauna, Fase Zero elkartearen ordezkari gisa (Nafarroako Partaidetzaren Profesionalen Elkartea).

–Ordezkoa: Garoa Gartziandia Agirrezabala andrea.

–Titularra: Ana Goya Arive andrea, Az Ekimena-Alde Zaharra elkartearen ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Jesus Almingol Muñoz jauna.

–Titularra: María Luz Sanz Escudero andrea, Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten entitateen Nafarroako batzordearen (CERMIN) ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Andrés Ilundáin Esquíroz jauna.

–Titularra: Miguel Cornejo Castro jauna, Pompaelo kultur elkarte eta sanferminetako peñako ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Sonia Perez Martinez andrea.

–Titularra: Carolina Castillejo Hernández andrea, Nafarroako Gurutze Gorriaren ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Eduardo de la Gracia Fernández jauna.

–Titularra: José Javier Martínez Elizondo jauna, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteko ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Susana Arizcun Biurrun andrea.

–Titularra: Carlos Fernández Valdivielso jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Raquel Pérez Ayerra andrea.

d) Gizartearen interesak ordezkatzen dituzten herritarren erakunde edo entitateen ordezkariak.

–Titularra: Carmen Burgui Villanueva andrea, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera Berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Michel Lumbreras Alegría jauna.

–Titularra: Guadalupe Yoldi Corera andrea, Nafarroako Adinekoen Kontseiluko ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Javier Goicoa Juango jauna.

–Titularra: Paola García Bustos andrea, Migratzaileen Foroko ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Mohamed Amnay jauna.

–Titularra: María Concepción Fernández de Pinedo Sáez andrea, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Trinidad Díaz Muñoz andrea.

–Titularra: Juan José San Martín Baquedano jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren ordezkari gisa.

e) Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria:

–Titularra: Eliana Margarita Alemán Salcedo andrea.

–Ordezkoa: Andoni Iso Tinoco jauna.

f) Lanbide elkargoetako ordezkariak:

–Titularra: Javier Espinosa Ochoa jauna, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko ordezkaria.

–Ordezkoa: Maite Laínez Romano andrea.

–Titularra: Iosune Baquedano Aldunate andrea, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko ordezkaria.

–Ordezkoa: Guillermo Tomás Garbisu Buesa jauna.

–Titularra: Florencio Luqui Iribarren jauna, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko ordezkaria.

–Ordezkoa: Estrella Escalada Garde andrea.

2. Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren idazkaria izendatzea. Honako hau:

–Titularra: Ana Isabel Etxaleku Castaño andrea, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua.

–Ordezkoa: Nerea Arza López andrea, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko soziologoa.

3. Foru agindu hau igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkari gisa izendatutakoei, eta jakinaraztea gainerako interesdunei eta proposamenak egin dituzten entitate eta organoei.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2408546