2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena
Andosillako Udaleko alkateak, maiatzaren 27ko 200/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du Miren Pascual Juanto izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren probetan (deialdia 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Andosillan, 2024ko ekainaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2409036