123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osoko bilkura.

Nafarroako Estatistika Kontseiluan parte hartzen duten erakundeen egituran eta antolaketan zenbait aldaketa egin direnez, eta erakunde horiekin kontsultatu ondoren, bidezkoa da kontseilu horretako kideen izendapena eguneratzea.

Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluko 2. apartatuarekin bat, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuaren 2.3 artikuluan xedatutakoarekin lotuta, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatzeko eskumena Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak du, Nafarroako Estatistika Kontseiluko burua den aldetik, departamentuek eta erakundeek proposamena egin ondoren.

Horiek horrela, departamentuek eta erakundeek proposamena egin dutenez, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6.2 artikulua betetzeko,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatzea:

–Jose Ramón García de Eulate Jiménez jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko ordezkaria.

–Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko ordezkaria.

–José María Burgaleta Encina jauna, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko ordezkaria.

–Beatriz Esparza Azanza andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko ordezkari titularra, eta José Gabriel Iriarte Rived jauna, ordezkoa.

–Íñigo Arruti Torre jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko ordezkaria.

–Maite Arenaza Sarasola andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko ordezkaria.

–Cristina Arcaya Sánchez andrea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko ordezkari titularra, eta José Miguel Herrán Azanza jauna, ordezkoa.

–Tania Bernaldo de Quirós Miranda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko ordezkaria.

–Antonio López Andrés jauna, Osasun Departamentuko ordezkaria.

–Juan Ardaiz Astrain jauna, Hezkuntza Departamentuko ordezkaria.

–María Teresa Mutilva Contreras andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko ordezkaria.

–Ana Rivas Allo andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko ordezkari titularra, eta Unai Garbisu de Goñi jauna, ordezkoa.

–Inés Jiménez Muro andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko ordezkaria.

–Rafaela Mayo Moreno andrea, Estatistikako Institutu Nazionaleko (EIN) ordezkari titularra, eta César Berrade Ursua jauna, ordezkoa.

–Íñigo Anaut Peña jauna, Iruñeko Udaleko ordezkaria.

–Blanca Castro Hinojosa andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko ordezkaria.

–Pablo Lansac Colom jauna, Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkarteko ordezkaria.

–María Dolores Ugarte Martínez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria.

–Jesús Fernando López Fidalgo jauna, Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria.

–Ricardo Feliú Martínez jauna, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko ordezkaria.

–Iñaki Zabaleta Aramendia jauna, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuko ordezkaria.

–Augusto Paredes Antón jauna, Unión General de Trabajadores de Navarra (UGT) sindikatuko ordezkari titularra, eta Borja Paredes Alonso jauna, ordezkoa.

–Pilar Ruiz Cobo andrea, Comisiones Obreras de Navarra (CCOO) sindikatuko ordezkari titularra, eta Eloísa Marchite Gil andrea, ordezkoa.

–Edurne Larrañaga Celada andrea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuko ordezkaria.

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkaria.

2. Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako ordezkari izendatutako pertsonei igortzea, gainerako interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2408440