123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

152E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, aldatu egiten duena 522/2023 Ebazpena, uztailaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak, 2023-2027 aldirako, eta horietarako deialdia egiten duena 2024. urterako. DDBN identifikazioa: 764355.

522/2023 Ebazpenak, uztailaren 18koak, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanak, onetsi egiten ditu Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak, 2023-2027 aldirako, eta 2023. urterako dirulaguntzen deialdia egiten du ere bai.

Aldez aurretik, laguntza horren berri eman zitzaion Europako Batzordeari, eta Batzordeak erreferentziako araubideari dagokionez eragozpenik ez jartzea erabaki zuen; izan ere, bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.c) artikuluarekin. Bateragarritasunaren adierazpen hori jasota dago erabaki positibo honetan: SA.107030 (2023/N) Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntza 2023-2027 aldirako-SA.44490 araubidea berritzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak abian jarri ditu produktu ekologikoen ekoizpena eta merkaturatzea sustatzeko hainbat ekimen. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez finantzatutako NPEPEaren laguntzetan zenbateko unitarioak areagotu dira, eta laborantzen taldeak berregituratu dira aurreko programazio aldiarekin alderatuta. Merkaturatzearen esparruan, martxan jarriko dira bide laburreko merkaturatzeko ekoizleen elkarteetarako laguntzak, eta lehentasuna emanen zaie ekoizle ekologikoei dagozkienei. Era berean, laguntzak onetsiko dira sukaldaritza kolektiboan produktu ekologikoak sar daitezela sustatzeko, eta oso bereziki eskola jantokietan.

Litekeena da aurreko sustapeneko neurriek operadore ekologikoak areagotu daitezela eragitea, edota, gutxienez ere, ekoizpen sistema horren baitan ekoizpenak areagotzea, nola lehen mailako ekoizleen kopuruan hala eraldatzaileenean, eta horrek, aldi berean, berekin dakar jardueren eta kontrolatzeko nahiz ziurtatzeko kostuen bolumenaren hazkundea. Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzarako aurrekontu zuzkidura handitu egin da: 2023ko gastuen aurrekontuan 240.000 euro jarri ziren, eta Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legean 340.000 euro onetsi ziren.

Aurrez aipatutako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenak onetsitako oinarri arautzaileek urteko 240.000 euroko gehieneko zenbatekoa jasotzen dute laguntzetarako. Aurrekontuen Legean onetsitako neurrirako aurrekontuko zuzkidura bete ahal izateko, beharrezkoa da laguntzen oinarri arautzaileetan muga hori ezabatzea, eta, aldi berean, 2024rako deialdia onestea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari esleitzen dio nekazaritza ekologikoa, ekoizpen integratua eta ekoizpen jasangarriko beste sistema batzuk sustatzeko zeregina, baita merkaturatzekoa ere. Aurrez Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak izan ditu esleituta zereginok. Oinarri arautzaileak eguneratu behar dira, eta ezarri nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari egindako erreferentziak Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari egindakotzat joko direla.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea bosgarren oinarriko (Dirulaguntzaren zenbatekoa) 2. puntua 522/2023 Ebazpenean, uztailaren 18koan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandakoan, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak, 2023-2027 aldirako, honela idatzita gera dadin:

"2 Ematekoa den dirulaguntzak ezin du zenbateko hau gainditu: NNPEK-k egindako kontrol ofizialeko jardueren urteko kontrolen kostua ken ekoizleek kontrol gastuengatik ordaintzen dituzten tasak edo kuotak."

2. Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak 2023-2027 aldirako onesten dituen uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenaren I. eranskinean jasotako Nekazaritza Zerbitzuaren eta Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiaren erreferentziak Landa Garapeneko zuzendariari eta Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari egindakotzat joko dira hurrenez hurren, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuan jasotzen diren eskudantziekin.

3. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntza emateko deialdia, 2024. urterako.

4. Deialdi horretarako aplikatzekoa izanen da Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak 2023-2027 aldirako onesten dituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenean xedatutakoa.

5. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Laguntza horien ondorioz sortzen diren gastuei aurre egiteko, 340.000 euroko gastua baimendu da 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Ekoizpen Ekologikoa Arautzeko Kontseiluarentzako dirulaguntza" izeneko 720003 72200 4459 413100 partidaren kargura.

7. Onuradunek enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen dute, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

8. Onestea gardentasun adierazpena egiteko betebeharraren eredua, bai eta entitateko gobernu organoetako osaerari buruzko ereduak eta Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren I. eta II eranskinetan agertzen diren karguen ordainsarienak ere. Horiek guztiak eskuratzen ahal dira Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak 2023-2027 aldirako onesten dituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenaren hamargarren oinarrian jasotako esteken bitartez.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. Dirulaguntzen deialdi hau eta oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.

11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2408668