1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
188/2024 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturteari dagozkion sari bereziak ordaintzea agintzen baita hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.
Martxoaren 7ko 40/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturteari dagozkion sari bereziak eman zitzaizkien beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei, zehazki, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei. Sari horien deialdia Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 114/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, 9.400 euro bideratzeko 2022-2023 ikasturteari dagozkion sari bereziak emateko Nafarroako Foru Komunitatean. Sari horiek jasoko dituzte, hain zuzen, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 9.400 euro ordaintzea agintzea, honela banakatuta: 300 euro, saria jaso duten goi mailako graduko hamazazpi ikasleetako bakoitzari; 250 euro, saria jaso duten erdi mailako graduko hamalau ikasleetako bakoitzari eta 200 euro, saria jaso duten Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleetako bakoitzari. Hori guztia, bat etorriz deialdiaren hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin (Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 114/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia). Saritutako ikasleak ebazpenaren eranskinean ageri dira.
2. Diru kopuru horiek 2024ko gastuen aurrekontuko 430001 43100 4800 322E02 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidaren kargura ordainduko dira.
3. Baimenaren eta erreserbaren saldoak askatzea, 2024ko gastuen aurrekontuko 430001 43100 4800 322E02 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidara itzultzeko, eskuragarri egon dadin.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, eta saritutako ikasleei komunikatzea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 15ean.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
ERANSKINA
OINARRIZKO LANBIDE TITULUA IZANIK OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO SARI BEREZIA JASO DUTEN IKASLEAK
ABIZENAK | IZENA | FAMILIA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Blazquez Mariñelarena | Julen | Merkataritza eta Marketina | Merkataritza Zerbitzuak | "SAKANA" IBP |
Mendy Vergara | Falu | Fabrikazio Mekanikoa | Metalezko Elementuen Fabrikazioa | "SALESIANOS" IB POLITEKNIKO PRIBATUA |
Opoca Micheo | Igor | Fabrikazio Mekanikoa | Metalezko Elementuen Fabrikazioa | "ELIZONDO-LANBIDE ESKOLA" IBP |
Peralta Narváez | Jhoan Estalin | Informatika eta Komunikazioak | Bulegoko Informatika | "ETI" IBP |
LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, ERDI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK
ABIZENAK | IZENA | FAMILIA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Alonso López | Daniel | Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza | Zurgintza eta Altzarigintza | "SAN JUAN-DONIBANE" IB |
Arrondo Díaz | Laura | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta | "LIZARRA" IBP |
Bailón Marqués | José María | Merkataritza eta Marketina | Merkataritzako Jarduerak | "ETI" IBP |
Bravo Gómez | Beatriz | Informatika eta Komunikazioak | Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak | "Mª ANA SANZ" ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB |
Castillo González | Vivian Alexandra | Irudi Pertsonala | Ile-apainketa eta Ile-kosmetika | "BURLATA LH" IB |
Compañón Cabezón | David | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Elektromekanikako Mantentze-lanak | "LIZARRA" IBP |
García Vizcay | Asier | Fabrikazio Mekanikoa | Mekanizazioa | "VIRGEN DEL CAMINO" IBP |
Guerrero Elvira | Aitana | Osasuna | Osasun Larrialdiak | "ESTNA - NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA" IB |
Los Arcos Rodrigues | Sara Cristina | Kimika | Kimika Instalazioa | "DONAPEA" IBP |
Navarro Agurruza | Naroa | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazio Kudeaketa | "DONAPEA" IBP |
Salinas Galar | Aitor | Irudia eta Soinua | Bideoa, Disc-jockey-a eta Soinua | "DONAPEA" IBP |
San Millán Gurbindo | Daniel | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Ibilgailu Automobilen Elektromekanika | "VIRGEN DEL CAMINO" IBP |
Tello Ocaña | Marco Rosendo | Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | Jantzigintza eta Moda | "SAN JUAN-DONIBANE" IB |
Uría Valle | Yoana | Komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa | Produktu grafiko interaktiborako laguntza | IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA |
LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, GOI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK
ABIZENAK | IZENA | FAMILIA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Ardanaz Dufur | Maider | Gorputz eta Kirol Jarduerak | Egokitzapen Fisikoa | "BURLATA LH" IB |
Belzunegui Sala | Leire | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazioa eta Finantzak | "DONAPEA" IBP |
Cruz Rodrigo | Mario | Elektrizitatea eta Elektronika | Telekomunikazio eta Informatika Sistemak | "ETI" IBP |
Ferraz Beltrán | María Pilar | Irudi Pertsonala | Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza | "BURLATA LH" IB |
Longás García | Unai | Informatika eta Komunikazioak | Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapena | "CUATROVIENTOS" IB PRIBATUA |
Malo San Martín | Naira | Osasuna | Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa | "MARÍA INMACULADA" IB PRIBATUA |
Marín Montoya | Francisco Javier | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Haur Hezkuntza | "ETI" IBP |
Moreno Sotomayor | Nila Saray | Eskulturari aplikatutako arteak | Teknika eskultorikoak | IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA |
Pérez Méndez | Pedro | Energia eta Ura | Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa | ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB |
Puente Valverde | Jhosseline Marleny | Kimika | Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia | "DONAPEA" IBP |
Pulido Román | Iker | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Automozioa | "DONAPEA" IBP |
Quintana López | Fernando | Fabrikazio Mekanikoa | Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa | "SALESIANOS" IB POLITEKNIKO PRIBATUA |
Raican Raican | Medina | Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa | Ikus-entzunezko Grafika | IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA |
Sánchez Heredia | Naiara | Segurtasuna eta Ingurumena | Kimika eta Ingurumen osasuna | "ESTNA - NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA" IB |
Valle Bruzual | Jailyn Scarleth | Merkataritza eta Marketina | Marketina eta Publizitatea | "MARÍA INMACULADA" IB PRIBATUA |
Zamora Munive | Thanayri Aracely | Ostalaritza eta Turismoa | Turismoko Gidaritza, Informazioa eta Laguntza | "LIZARRA" IBP |
Zúñiga Pérez | Ángela | Eraikuntza eta Obra Zibila | Eraikuntza Proiektuak | "VIRGEN DEL CAMINO" IBP |
Iragarkiaren kodea: F2407931