123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

63E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita Donejakue bideko toki-erakundeentzako, "monumentuen argiztapen efizienterako eta turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeko inbertsioak" egin ditzaten, 0000762022, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 762022.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) «Next Generation EU» programaren osagai nagusia da (programa hori pizgarri ekonomikorako tresna da, Europar Batasunak finantzatua, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).

SEMen sartu ahal izateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (aurrerantzean SEEP) onetsi zuen Espainiak, Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez. SEEPek aurreikusten dituen hamar politika bultzatzaileen barruan hogeita hamar ekintza ildo identifikatzen dira. Horietako bat 14. osagaia da, "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun plana", eta barnean hartzen du "Helmugetako jasangarritasun turistikorako planen programa", 1. inbertsioko 2. azpineurri gisa (C14.I01.02) –Ekimenaren kodea (CRU): C14.I01.P02.S14.S02.

2021eko abenduaren 7an 1073/2021 Errege Dekretua atera zen, Xacobeo 2021 Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Plan Nazionala finantzatzeko dirulaguntzak zuzenean ematea arautzen duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Errege Dekretu horretan lurralde-banaketarako irizpideak finkatu ziren, bai eta toki-erakundeek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (2021eko abenduaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 293. zk.) 14. osagaiaren 1. inbertsioaren esparruan inbertsio-jarduerak finantzatzera bideratutako kredituaren autonomia-erkidegoetarako banaketa ere.

Xacobeo 2021 Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Plan Nazionalean jasotzen diren esku-hartzeen bidez 5.830.000 euroko funtsak esleitzen zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari.

Era berean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren apirilaren 27ko 69E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen SEMen kargura finantzatutako proiektuen kudeaketa esparruko iruzurraren aurkako neurrien plana. Eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren maiatzaren 10eko 23/2022 Foru Aginduaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko. Turismoko arloa, hain zuzen, departamentu horri atxiki zaio berriki.

HKJ (helmugen arteko kohesio jarduketa) horren "Donejakueren 5 ibilbide, mila bide Nafarroan" helburuak dira:

–Argi-kutsadura murriztea eta monumentuen ikuspena hobetzea.

–Energia-efizientzia eta berotegi-efektuko gasen murrizketa bultzatzea (deskarbonizazioa).

Horretarako, eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia bere azpiegituretan egiten ari den zuzeneko jarduketen osagarri gisa, toki-erakundeak sustatu, bultzatu eta finantzatu behar dira, beren azpiegituretan inbertsioak egin ditzaten eta, horrela, HKJren Ekintza Planean ("Donejakueren 5 ibilbide, mila bide Nafarroan") ezarritako adierazleak bete daitezen. Zehazki, deialdi honen bidez dirulaguntza jaso dezakete monumentuen argiztapen efizienteak eta titulartasun publikoko turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeak, betiere aipatutako planaren 2. jarduketaren barruan, "Izarren bidea".

Bestalde, deialdi honek lagunduko du lortzen, batetik, CIDeko 220 zenbakiko mugarria (2024ko laugarren hiruhilekoan, 2021eko laguntzen helmuga onuradunek %50 exekutatuta eduki beharko dute), eta, bestetik, 221 zenbakiko mugarria (Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planetako funtsen %35 erabili beharko da trantsizio berdeari, jasangarritasunari eta energia-efizientziari lotutako neurrietarako), jarduketa hau 2. ardatzean sartuta dago eta ("Energia-efizientzia hobetzea").

Esleitutako etiketa klimatikoak dira, batetik, 026 (Energia-efizientzia hobetzea edo azpiegitura publikoei, frogantza-proiektuei eta laguntza-neurriei dagozkien energia-efizientziako neurriak), %40ko ekarpenarekin, bai klima bai ingurumen helburuei, eta, bestetik, 026 bis (Energia-efizientzia berritzea edo azpiegitura publikoei, frogantza-proiektuei eta laguntza-neurriei dagozkien energia-efizientziako neurriak, bat datozenak energia-efizientziako irizpideekin), %100eko ekarpenarekin klima helburuei eta %40rekin ingurumen helburuei; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinean (erregelamendu horren bidez ezarri da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa).

Bestalde, bete beharrez ezarrita dagoena SEEPen eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduan (EB), deialdiak bete egiten ditu berariazko kudeaketa printzipioak eta zeharkako printzipioak. Horietako batzuk dira, besteak beste, honako hauek: etiketatze berdea, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea (DNSH printzipioa), iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzea, detektatzea eta zuzentzea, Estatuko laguntzen araubidearekiko bateragarritasuna eta kostu bererako Europako finantzaketa bikoitza prebenitzea, funtsen amaierako hartzailea identifikatzea, eta, azkenik, plana gauzatzeari lotutako komunikazio-jarduketak.

Laguntza hauek ez dute Estatuko laguntzen izaera. Toki-erakundeei zuzenduta daude, haiek dira onuradun potentzialak, eta ez dutenez jarduera ekonomikorik egiten lehian oinarritutako merkatu batean, ez diote lehia askeari eragiten. Laguntzon helburua da jarduera zehatz batzuei eta Nafarroako ingurune jakin batzuei laguntzea aipatutako Ekintza Planaren barnean. Hortaz, ez dira gertatzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan ezarritako baldintzak.

"Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea" deritzon printzipioari dagokionez, kontuan hartu behar da dirulaguntzen deialdi honen xede den jarduketa sartuta dagoela 14. osagaiko 1. inbertsioko 2. azpineurrian, eta azpineurri hori bat datorrela energia-efizientzia hobetzearen aldeko europar helburuarekin. Hortaz, deialdi honen bidez finantzatzen diren jarduketa guztiek zorrozki bete beharko dute printzipio hori.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan, deialdi hau banakako ebaluazioaren arabera ebatziko da, aurrekontuan behar adina diru dagoen bitartean. Eskaerak aurkezteko ordenari jarraituko dio dirulaguntzak onartzeko ordenak.

Apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera (haren bidez premiazko neurriak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko), ez da beharrezkoa Nafarroako Gobernuaren baimena milioi batetik gorako dirulaguntzetarako (Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 7.3 artikulua) eta banakako ebaluazioaren bidez ebazten direnetarako (Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikulua).

Halaber, azken FLD horretan ezarritakoaren arabera eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 40. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitakoaren ondorioetarako ("600.000 eurotik gorako etorkizuneko ekitaldiei egotz dakiekeen gastua duten urte anitzeko gastu-konpromisoak hartzeko, aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena beharko da, lege-mailako arau batek baimendutako kasuetan izan ezik"), SEEPean jasotzen diren jarduketetan bakarrik hartuko da kontuan Planaren funtsekin finantzatu ez den zenbatekoa, dagokion finantzazio atxikiko aurrekontu-egituran jasotakoa betez.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Donejakue bideko toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdi bat onestea, "monumentuen argiztapen efizienterako eta turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeko inbertsioak" egin ditzaten Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2. Deialdi horren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jasota daude oinarriok.

3. Guztira, 1.265.000,00 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko. Honela finantzatuko da:

AURREKONTU PARTIDA

2024KO
EKITALDIA

2025EKO
EKITALDIA

ZENBATEKOA,
GUZTIRA

A30001-A3100-7609-432104. (LGP: E-22/000556-02) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak.

565.000,00

700.000,00

1.265.000,00

2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, DONEJAKUE BIDEKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO, "MONUMENTUEN ARGIZTAPEN EFIZIENTERAKO ETA TURISMO-AZPIEGITUREN ENERGIA-EFIZIENTZIA HOBETZEKO INBERTSIOAK" EGIN DITZATEN EUROPAR BATASUNAK (NEXT GENERATION EU) FINANTZATZEN DUEN SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea.

Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzaketa-tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.

Ebazpenaren azalpen zatian aipatzen den HKJ "Donejakueren 5 ibilbide, mila bide Nafarroan" izeneko jarduketan, energia-efizientzia hobetzeko 2. ardatzean, jasotzen da 2. jarduketa hau: "Izarren bidea".

2. jarduketak, era berean, zenbait ekintza biltzen ditu, besteak beste: bideetako monumentuak modu efizientean argiztatzeko jarduketetarako laguntza eta titulartasun publikoko azpiegituretan energia-efizientzia hobetzeko laguntza.

Deialdi honen helburua da Donejakue Bideko 5 ibilbideetan monumentuen argiztapen efizienterako eta titulartasun publikoko turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeko inbertsioak bultzatzea, sustatzea eta finantzatzea, horrela azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren isuriak murriztuz eta Europar Batasuneko araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak lortzen lagunduz.

Ekintza horiek honako adierazle hauek dituzte:

–10 monumentu argiztapen efizientearekin ibilbideetan zehar.

–10 hobekuntza 5 ibilbideetako energia-efizientziari lotuta.

Horiek horrela, deialdi honen xedea da Nafarroako Donejakue Bideko 5 ibilbideetan dauden monumentuetan eta titulartasun publikoko turismo-azpiegituretan inbertitzeko eta, horri esker, ezarri diren helburuak betetzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko baimendu den kreditua 1.265.000 eurokoa da, honela banaturik:

AURREKONTU PARTIDA

2024KO
EKITALDIA

2025EKO
EKITALDIA

ZENBATEKOA,
GUZTIRA

A30001-A3100-7609-432104. (LGP: E-22/000556-02) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak.

565.000,00

700.000,00

1.265.000,00

2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

Aurkeztutako proiektuak zer etiketa klimatiko duen eta zer ekarpen klimatiko egiten duen aintzat hartuta, honela banatuko da baimendutako kreditua:

ETIKETA

EKARPEN KLIMATIKOA

2024KO KREDITUA

2025EKO KREDITUA

026bis

%100

395.500 (%70)

490.000 (%70)

026

%40

169.500 (%30)

210.000 (%30)

026 etiketarako aurkeztutako eskaera guztiak ebatzi ondoren kreditu-gerakina geratzen bada, kantitate horiek 026 bis etiketarako aurreikusitako kredituari egozten ahalko zaizkio.

Eta, alderantziz, 026 bis etiketarako aurkeztutako eskaera guztiak ebatzi ondoren kreditu-gerakina geratzen bada, kantitate horiek 026 etiketarako aurreikusitako kredituari egozten ahalko zaizkio.

Nolanahi ere, baimendutako kredituaren etiketa klimatikoen araberako banaketa, indarrean egonen da 7. oinarrian ezarritako eskabideak aurkezteko epea amaitu baino bi hilabete lehenagora arte. Data horretatik aurrera, geratzen den kreditu osoa eskabideak aurkezteko ordenaren arabera xedatuko da, aurkeztutako proiektuen klima-kontribuzioaz aparte.

Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen du laguntza hau, eta aipatu mekanismoa honako honetan araututa dago: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena. Finantzaketa hori legez lotuta dago diruz lagundutako jarduketak egitearekin, bai eta Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako neurriekin ere.

3. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

Jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2025eko uztailaren 15erako. Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.

Epearen barnean aurkeztu eta onetsi diren proiektuei dagozkien inbertsioak gauzatzeko epea bi hilabetez, gehienez, luzatzen ahalko da. Horretarako, erakundeak berariaz egin beharko du eskaera gehienez ere 15 egun naturalean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita. Halaber, justifikatu beharko du ezin dituela inbertsio horiek gauzatu ezarritako epeetan. Deialdia kudeatzen duen organoak berariaz baimendu behar du luzapena 2025eko uztailaren 15a baino lehen, eta dirulaguntza fakturatzeko eta justifikatzeko epe berria aipatu behar du baimenean.

4. oinarria. Entitate onuradunak.

1. Arau orokor gisa, deialdi honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arauturik egon eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako toki-erakundeak, zehazki honako hauek:

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera osatuta daudenak. Udalerriak ez diren erakundeek frogatu egin beharko dute diruz lagungarriak diren jarduketak egiteko eskumena esleitu zaiela.

–Ez daudenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere.

–Ez daudenak betetzen inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez daudenak arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.

2. Ez dira laguntzen onuradun izaten ahalko laguntzak edo maileguak itzuli beharraren ondorioz Administrazioarekin zorrak dituzten erakundeak, ez eta oraindik gauzatu gabe dagoen berreskuratze-agindu baten mende daudenak ere (azken kasu horretan, Europako Batzordeak erabakitzen duenean laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela).

3. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskabide inprimakian bildutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.

4. Dirulaguntza hauen onuradun diren toki-erakundeek, orobat, SEEP plana gauzatzeko ardura izanen dute, honako hauetan ezarritakoaren arabera eta xedatutako betekizunak bete beharrez: apirilaren 12ko 1/2022 Ebazpena; irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua; irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua eta urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Agindua.

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren proiektu, inbertsio eta kostu motak.

Deialdi honen babesean, dirulaguntza jasotzen ahalko da Nafarroako toki-erakundeek Donejakue Bideko ibilbideetan garatutako proiektuak gauzatzeko, honako hauei dagokienez:

5.1. Monumentu eta hiri-espazio enblematikoen argiztapen efizientea.

5.2. Titulartasun publikoko turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzea.

Honekin batera doan II. eranskinean, Donejakue Bideak zeharkatzen dituen Nafarroako herriak zerrendatzen dira.

5.1. Monumentu eta hiri-espazio enblematikoen argiztapen efizientea.

5.1.1. Proiektuek ezaugarri hauek izan behar dituzte diruz lagundu ahal izateko:

a) Nafarroako toki-erakunderen baten titulartasun publikoko eta balio historiko edo artistiko bereziko higigarrietan edo higiezinetan egin beharko dira jarduketak; baina Donejakue Bideko 5 ibilbideetako batek toki-erakunde hori zeharkatu behar izanen du, edo, bestela, erakundeak frogatu beharko du horien titularrak baimena duela proiektuan jasotako inbertsioak egiteko.

b) Monumentuek kanpoko argiztapen-instalazio bat izan beharko dute, energetikoki efizientea den beste batekin ordeztuko dena, honako jarduketen bidez:

–LED teknologia erabiltzea.

–Argiztapenaren intentsitatea beharren eta eguneko unearen arabera doitzea ahalbidetzen duten kontrol-sistemak txertatzea.

–Argiztapen direkzionala izatea, argia behar bezala bideratu ahal izateko, itsualdia saihesteko eta argi-kutsadura minimizatzeko, argia behar den lekuan kontzentratzen dela eta nahi ez diren eremuetan alferrik galtzen ez dela ziurtatuz.

–Argiztapena programatzea, eguneko une zehatzetan piztu eta itzal dadin, jarduera txikieneko orduetan edo argiztapenik behar ez denean energia alferrik galtzea saihestuz.

c) Monumentuetako kanpoko argiztapen-instalazioak berritzeko proiektuek aplikagarri zaien indarreko araudia beteko dute, eta, bereziki, honako arau hauek:

–Kanpoko argiteria-instalazioen energia-efizientziari buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak, azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuak onetsi dituena (EA-01etik EA-07ra bitartekoak).

–Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

–4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzkoa.

5.1.2. Klima-etiketak behar bezala betetzen direla justifikatzeko, proiektuak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Laguntzaren xede diren jarduketek, 026 bis etiketan jasotzen direnek, hasierako egoerarekin alderatuta energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa %30 murriztea lortu eta justifikatu beharko dute. Hori justifikatzeko, instalazioaren kategoriaren arabera egoki den teknikari tituludun eskudunak edo instalatzaile baimenduak kalkulatutako kalifikazio energetikoa erabili beharko da, egungo egoeran eta kanpoko argiztapen-instalazioetako energia-efizientziari buruzko Erregelamenduaren EA-01 Jarraibide Tekniko osagarriaren arabera eraberritu ondoren.

b) Laguntzaren xede diren jarduketek, 026 etiketan jasotzen direnek, hasierako egoerarekin alderatuta energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa %15 murriztea lortu eta justifikatu beharko dute. Hori justifikatzeko, instalazioaren kategoriaren arabera egoki den teknikari tituludun eskudunak edo instalatzaile baimenduak kalkulatutako kalifikazio energetikoa erabili beharko da, egungo egoeran eta kanpoko argiztapen-instalazioetako energia-efizientziari buruzko Erregelamenduaren EA-01 Jarraibide Tekniko osagarriaren arabera eraberritu ondoren.

5.1.3. Deialdi honen bidez diruz laguntzen ahalko dira honako kostu hauek:

a) Proiektua edo Diseinuaren Memoria Teknikoa idaztea, instalazioaren kategoriaren arabera egoki den teknikari tituludun eskudun batek edo instalatzaile baimenduak sinatuta. Bertan jaso beharko da, gainera, kanpoko argiztapen-instalazioetako energia-efizientziari buruzko Erregelamenduaren EA-05 Jarraibide Teknikoan zehaztutako edukia.

b) Kanpoko argiak teknologia efizienteagoa dutenekin ordezkatzeko inbertsioak gauzatzea.

5.2. Turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzea.

5.2.1. Turismo-azpiegiturek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

a) Nafarroako toki-erakunderen baten titulartasun publikoko eraikinak izan behar dute, eta Donejakue bideko 5 ibilbideetako bat zeharkatu behar dute, edo, bestela, erakundeak frogatu behar du gutxienez 10 urterako erabilgarri daudela.

b) Eskabidea aurkezteko egunean eskaintzea turistei edo deialdi honi dagozkion inbertsioak amaitzean eskainiko direla aurreikustea honako zerbitzu mota hauetako bat:

–Ostatua.

–Jatetxea.

–Erakusketa-zentroak eta/edo museoak.

–Bisitarientzako turismo-informazioko guneak eta zerbitzuak.

Eskainitako zerbitzuen kudeaketa publikoa edo pribatua izan daiteke; azken kasu horretan, toki-erakundearen eta adjudikaziodunaren arteko kontratuaren bidez.

Ez da onartuko kirol edo kultura arloko udal azpiegitura edo eraikinik, ez eta bertako biztanleei bestelako zerbitzurik eskaintzen dienik ere, aurreko zerrendan berariaz adierazitakoak ez badira.

c) Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon behar duten turismo-azpiegitura arautuen kasuan, azpiegitura horiek behar bezala erregistratuta egon behar dira, eta kudeaketaren titulartasunaren datuak eguneratuta erregistro horretan, eskaera aurkezten den egunean.

d) Gutxienez 8 hilabetez jendearentzat irekita egotea urte naturalaren barnean. Ireki asmo diren eraikin berrien kasuan, hori egiteko konpromisoa hartu beharko da.

e) Gutxienez 125 m²-ko azalera izanen du b) ataleko erabileretako batek.

f) Instalazio edo eraikin independente bat eratzea edo, eraikin baten zati izanik, instalazio independenteak eratzea, turismo-instalazioetarako behar den inbertsio-aurrekontua ebaluatu ahal izateko. Ildo horretan, inbertsioak eraikin osoaren hobekuntzak barne hartzen baditu, turismo-instalazioari dagozkion m²-ak hartuko dira kontuan diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren zati proportzionala kalkulatzeko.

b) baldintza betetzen dela egiaztatuko du zerbitzu kudeatzaileak Nafarroako Turismo Erregistroko unitate arduradunarekin, eta gainerakoak, eskaera-orriaren eta eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaren bidez.

5.2.2. Klima-etiketak behar bezala betetzen direla justifikatzeko, proiektuak irizpide hauek bete beharko ditu:

a) 026 bis etiketako laguntzen eskaeretako jarduketek energia primario berriztaezinaren abiapuntuko kontsumoa %30 murriztea lortu eta justifikatu beharko dute. Hori justifikatzeko, egun dagoen eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiria eta eraberritu ondoren lortutako energia-efizientziaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Horretarako, 026 bis etiketako laguntzaren xedeko jarduketek eraikinaren energia-kalifikazio osoa hobetu behar dute, gutxienez ere letra bat, karbono dioxidoaren isurien eskalan neurtuta (CO2 kg/m² urtean), eraikinaren hasierako energia-kalifikazioarekin alderatuta. Irizpide hori ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

–Egiaztatzen denean eraikinak A energia-kalifikazioa duela eta hobetzeko neurriak proposatzen direnean.

–Eraikinak ez duenean energia-kalifikaziorako prozedurarik. Kasu horretan, energia primario berriztaezinaren kontsumoa %30 murriztu beharko du; horren ondorioa letra bat hobetzearen baliokidea da.

Energia-kalifikazioaren hobekuntza hori jarduketa tipologia bat gauzatuz edo zenbait konbinatuz egiten ahal da, bai eta jarduketa baterako edo zenbaiterako neurri partzialak hartuz ere. Eraikinaren energia-ziurtapena egin beharko da eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozedura arautzen duen araudiarekin bat, aitortuta dauden programa informatiko ofizialetako bat erabiliz.

b) 026 bis etiketako laguntzen eskaeretako jarduketek energia primario berriztaezinaren abiapuntuko kontsumoa %15 murriztea lortu eta justifikatu beharko dute. Hori justifikatzeko, egun dagoen eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiria eta eraberritu ondoren lortutako energia-efizientziaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

5.2.3. Deialdi honen bidez diruz laguntzen ahalko dira honako kostu hauek:

a) Energia-efizientziaren ziurtagiria eta, behar denean, energia-auditoretza idazteko kostuak (ez badute dirulaguntzarik jaso deialdi honetan: energia-efizientziaren arloko aholkularitza jasoko duten erabilera turistikoko eraikin publikoen hautaketa egiteko laguntzen 2023ko deialdia).

b) Energia-efizientziaren proiektua idazteko kostuak. Ziurtagirian eta/edo auditoretzan jasotako jarduketen proiektua izan behar du.

c) Honako hauetarako inbertsioak gauzatzeko kostuak, obra-zuzendaritzako kostuak barne:

–Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea. Eraikinaren inguratzaile termikoan egiten direnak. Honako hauez osatutakoa hartzen da eraikinaren inguratzaile termikotzat: esparru bizigarriak kanpoko ingurunetik (airea, lurra edo beste eraikin bat) bereizten dituzten eraikinaren itxiturak eta esparru bizigarriak eta kanpoko inguruarekin kontaktuan dauden esparru ez-bizigarriak bereizten dituzten barneko banatzaileak. Neurri honen barnean aintzat hartutako jarduketak izateko, eraikinaren berokuntza- eta klimatizazio-eskaera energetikoa murriztea lortu behar dute, inguratzaile termikoan jarduketak eginez.

–Energia-efizientzia hobetzea eta energia berriztagarriak erabiltzea berokuntza, klimatizazio, hozte, aireztatze eta etxeko ur beroaren instalazio termikoetan, zenbait eraikinetako konplexu turistikoetarako energia-iturri berriztagarriek edo hondar-beroak elikatutako bero eta hotz sareen instalazioa barne.

–Argiztapen instalazioen energia-efizientzia hobetzea.

–Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, errekuntza fosileko instalazio baten ordez instalazio elektriko bat paratuz gero.

5.3. Diruz lagungarriak ez diren gastuak eta jarduerak.

Laguntza hauek pizgarri gisa erabili nahi direnez, laguntza-eskaera erregistratzen den egunaren ondotik hasten diren jarduketak baizik ez zaizkie onartuko onuradunei. Hortaz, ez da hautagarri izanen jarduketa egikaritzeari buruz data hori baino lehenago fakturatutako ezein kostu, deusetan galarazi gabe eskaera aurkezteko edo inbertsioak gauzatzeko beharrezkoak diren prestaketa lanei dagozkien kostuak, konparazio batera: proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar. Izan ere, horiek diruz lagungarritzat hartzen ahalko dira, nahiz eta egun hori baino lehen fakturatu, baldin eta prestaketa lan horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi badira.

Gastu mota hauek ez dira inolaz ere diruz lagungarriak izanen:

a) Dirulaguntza eskatzen duen erakundeak berak egindako lanak, ez eta erakunde eskatzailea bera denean jardueraren emailea edo hornitzailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean ere.

b) Garraio elementuak.

c) Administrazio baimenak, lizentziak, baimenak, abal eta fidantzen kostua, isunak, tasak, zergak edo ordainak.

d) Kudeaketei, kontratazioei, kontsultei edo administrazio tramiteei lotutako edozein gastu, nahiz eta beharrezkoak izan baimenak edo lizentziak lortzeko.

e) Finantza gastuak, pasiboen berregituraketenak edo birfinantzaketenak, edozein eragiketa motatako banku gastuak.

f) Establezimenduen errentamendu gastuak.

g) Jarduketen mantentze-lanetako gastuak edo soluzio teknologiko baten ezarpenaren ondoko funtzionamenduarekin eta hobekuntzarekin zerikusia duen beste edozein gastu.

h) Izenpetutako aseguruak, zehapen penalei lotutako kostuak eta prozedura judizialen gastuak.

i) Funtzionamendu gastu arruntak.

j) Erakunde onuradunen mendeko lan harremana duten langile finkoen edo behin-behineko lan kontratudunen ordainsari arruntei dagozkien gastuak.

k) 5.3 atalean hautagarritzat jotzen ez den beste edozein gastu.

Orobat, bermatu beharrez neurria egokitzen dela «Kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoan jasotakoari, eta bat etorriz Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakiaren eranskinarekin, ez dira diruz lagungarritzat joko kontzeptu edo jarduera hauei lotutako gastuak:

l) Erregai fosilekin zerikusia duten jarduerak, horien geroko erabilera barne (salbu eta neurri honen esparruko proiektuek zerikusia badute gas naturala erabiliz elektrizitatea eta/edo beroa sortzeko prozesuekin edo horiei lotutako garraio eta banaketa azpiegiturekin, eta betetzen badituzte «Kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoaren III. eranskinean ezarritako baldintzak).

m) EBko isurketa eskubideen salerosketa araubideko (RCDE) jarduerak eta aktiboak, aurreikusten bada sortuko dituzten berotegi efektuko gasen isuriak ez direla egonen dagokien erreferentziako parametroetatik behera. Aurreikusten bada diruz lagundutako jarduerak sortuko dituen berotegi-efektuko gasen isuriak ez direla erreferentziako parametroak baino nabarmen txikiagoak izanen, horri buruzko azalpen arrazoitua eman beharko da. Isurketa eskubideen doako esleipenerako ezarritako erreferentzia-parametroak, isurketa eskubideen merkataritza-araubidearen aplikazio-eremuan inskribatzen diren jarduerei dagokienez, Batzordearen 2021eko martxoaren 12ko 2021/447 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez,2021etik 2025era bitarteko aldian isurketa eskubideak doan esleitzeko erreferentzia-parametroen balio berrikusiak zehazten dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauaren 10. bis artikuluaren 2. apartatuari jarraikiz.

n) Hondakinen zabortegiekin eta erraustegiekin lotutako jarduerak (bazterketa ez zaie aplikatuko hondakin arriskutsu birziklaezinak soilik tratatzen dituzten instalazioetako ekintzei, ezta dagoeneko dauden instalazioetakoei ere, neurri honen esparruan abiatzen diren ekintza horien helburua bada energia-efizientzia handitzea, ihes-gasak biltegiratzeko edo erabiltzeko harrapatzea edo errausketen errautsetatik materialak berreskuratzea, baldin eta ekintza horien ondorioz ez bada handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez bada luzatzen haien bizitza baliagarria; eta, nolanahi ere, inguruabar horiek agiriz frogatu beharko dira instalazio bakoitzeko), ez eta tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin lotutakoak ere (bazterketa ez zaie aplikatuko dagoeneko dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioei, neurri honen esparruan abiatzen diren ekintza horien helburua bada energia-efizientzia handitzea edo instalazioa berrantolatzea gaika bildutako hondakinen birziklatze-eragiketak egiteko –konposta eta biohondakinen digestio anaerobioa, esaterako–, baldin eta ekintza horien ondorioz ez bada handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez bada luzatzen haien bizitza baliagarria; eta, nolanahi ere, inguruabar horiek agiriz frogatu beharko dira instalazio bakoitzeko).

o) Hondakinak epe luzera ezabatzeagatik ingurumenari kalte egiten ahal dioten jarduerak.

Ez dira inola ere diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).

Jarduketa guztiek, gainera, bete beharko dute ingurumen arloan aplikatzekoa den Espainiako eta Europako legeria. Ingurumen-ebaluazioko prozedurak errespetatuko dira beti, indarreko arauekin bat aplikagarri direnean, bai eta ingurumen arloko araudiari jarraikiz egin beharreko bestelako eragin-ebaluazioak ere.

6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehieneko dirulaguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da. Inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren (BEZa barne) %65 eta %90 artekoa izanen da, honako xehetasun hauekin bat etorriz:

6.1. Monumentuen argiztapen efizientea.

–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 20.000 euro.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 200.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa:

  • Diruz lagungarria den aurrekontuaren %75, oinarri arautzaileetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten proiektuetan.
  • Diruz lagungarria den aurrekontuaren %90, berriztagarria ez den energia primarioaren kontsumoa %30 murriztea justifikatzen duten eta A edo B azken kalifikazio energetikoa lortzen duten proiektuetan.

6.2. Turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzea.

–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 50.000 euro.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 300.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa:

  • Diruz lagungarria den aurrekontuaren %80: araututa dauden eta Turismo Erregistroan erregistratuta dauden jardueren establezimenduen proiektuetarako.
  • Diruz lagungarria den aurrekontuaren %65: araututa ez dauden eta Turismo Erregistroan erregistratuta ez dauden jardueren establezimenduen proiektuetarako.

Portzentaje horiek %10 handitzen ahalko dira, baldin eta proiektuek 15 puntu, gutxienez, eskuratzen badituzte honako baremo honen arabera:

KONTZEPTUA

PUNTUAK

Energia %30, gutxienez, aurreztea aurreikusten duten inbertsioak

15 puntu

Energia-kalifikazioa 2 letra, gutxienez, hobetzea dakarten inbertsioak

15 puntu

Aldez aurretik A edo B ziurtagiria daukaten instalazioetan egindako inbertsioak

15 puntu

Toki-erakundeak BEZa berreskuratzea badu, gastu hori ez da diruz laguntzen ahalko. Partzialki berreskuratzea badu, udal idazkaritzak ziurtagiri bat egin beharko du, hainbanaketa portzentajea adierazita. Portzentaje hori ez da inola ere diruz lagungarria izanen.

7. oinarria. Eskaerak aurkeztea. Aurkezteko epea eta modua.

7.1. Epea:

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko azaroaren 15ean bukatuko, egun hori barne.

7.2. Modua:

a) Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, fitxaren bidez: https://www.navarra.es/eu/web/servicios-empleado/tramites/on/-/line/subvenciones-a-entes-locales-de-las-rutas-del-camino-de-santiago-para-inversiones-en-iluminacion-eficiente-de-monumentos-y-mejoras-en-eficiencia-energetica-de-infraestructuras-turisticas-?back Fitxa hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dago. Bertan dagoen formularioa erabili beharko da, eta Turismo Zuzendaritza Nagusira igorriko da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66.6 artikuluan xedatuta dagoenarekin. Laguntzen fitxan eskuragarri dagoen eskabide-ereduarekin bat ez datozen eskaerak ez dira aurkeztutzat joko.

b) Ordezkaritza-ahalorde askietsia duen pertsonaren sinadura elektronikoa erabiliko da eskaera aurkezteko. Eskaeraren sinadura elektronikoaren bidez, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien kopia digitalizatuen jatorrizkoarekiko fideltasuna bermatuko da.

c) Jakinarazpenak eta komunikazioak eskatzaileen helbide elektroniko gaitura (HEG) bidaliko dira.

d) Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du esan nahi gero ez denik bide telematikotik aurkezten ahalko. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

e) Erakunde bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du 4. oinarrian adierazitako proiektu mota bakoitzeko.

f) Orobat, Nafarroako bi toki-erakundek edo gehiagok ere egiten ahalko dute proiektu jakin bat elkarrekin egiteko dirulaguntza eskaera bakar bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.

8. oinarria. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioak berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko du, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztua.

8.1. Erakunde eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

a) Eskaera-orrian jasotako erantzukizunpeko adierazpenak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena. Hura dirulaguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena ez dagoela inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez dagoela arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

–Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena ez duela zorrik administrazioarekin laguntzak, maileguak edo aurrerakinak itzuli behar izateagatik eta, orobat, ez dagoela berreskuratze agindu baten zain, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpoko eta barne merkatuarekin bateraezin deklaratzeko erabakia hartu ondoren.

–Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena bete egiten duela aplikatzekoa den Espainiako eta Europar Batasuneko araudi guztia (bereziki, lehiaren, kontratazioaren, obren eta horniduren adjudikazioaren eta ingurumenaren arloetakoak) eta konpromisoa hartzen duela bere gain proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren lizentziak eta baimenak eskuratzeko.

–Erantzukizunpeko adierazpena, beste administrazio, entitate edo partikular batzuei dirulaguntzaren xede diren jarduketa berberetarako eskatutako eta/edo haiek emandako dirulaguntzei buruzkoa, eta jasotzen duena konpromiso bat, deialdi honetako dirulaguntzak izapidetzen diren bitartean eskatzen edo jasotzen ahal dituen laguntzei buruz informatzeari buruzkoa.

–Erantzukizunpeko adierazpena, jasotzen duena erakunde eskatzailearen konpromisoa, inbertsioaren xede den eraikin publikoak jarduera turistikoari 10 urtez, gutxienez, eustekoa.

b) Adierazpenak, III. eranskinaren araberakoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzeari buruz.

c) Toki-erakundeko idazkari lanetan diharduenaren ziurtagiria, adierazten duena erakunde horrek ezin dituela berreskuratu edo konpentsatu eskatutako dirulaguntzari dagozkion zeharkako zergak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoaren arabera.

d) 11. oinarrian araututako ordainketa aurrerakina eskatuz gero, dirulaguntzaren xedea betetzeko funtsak behar direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, toki-erakunde eskatzailearen idazkari lanetan diharduenak emandakoa.

e) Jarduketak zer eraikinean eginen diren, erakunde eskatzailea eraikin horren titularra dela frogatzen duen agiria. Inguruabar hori frogatzeko, toki-erakundeko idazkariak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da.

8.2. Proiektuari buruzko dokumentazioa.

8.2.1. Monumentuen argiztapen efizienterako proiektuak.

–Eginen diren jarduketak azaltzen dituen txostena, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

  • Instalazioaren identifikazioa.
  • Kanpoko argien egungo instalazioaren deskribapen orokorra (kokapena, zertarako erabiliko den, ezaugarri teknikoak, etab.).
  • Aurreikusitako jarduketaren deskribapena, honako hauek jasota:
    • Instalazio berriaren ezaugarri teknikoak.
    • Efizientzia eta aurrezpen energetikoa hobetzeko eta kanpoko argiztapen-instalazioen energia-efizientziari buruzko erregelamendua betetzeari lotuta aurreikusten diren neurriak.
    • Instalazioen urteko elektrizitate kontsumoa (energia eta ekonomia mailetan), hasieran eta jarduketa egin ondotik; eta zenbatetsi den aurrezpenaren ehunekoa.
  • Aurrekontua kontzeptuen arabera zehaztua, gastuak zenbatesteko bide ematen duten fakturak edo proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko erakunde eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.
  • Jarduketak gauzatzeko kronograma, jarduketa gauzatzeko faseak eta jarduketaren egikaritzaren egoera, dirulaguntza eskatzeko unean.
  • Toki-erakundeko idazkaritzaren ziurtagiria, egiaztatzen duena erakunde horrek ezin dituela berreskuratu edo konpentsatu eskatutako dirulaguntzari dagozkion zeharkako zerga ordainduak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Toki-erakundeko idazkaritzaren ziurtagiria, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak monumentuaren titularra dela; bestela, monumentuaren titularrak emandako baimena dirulaguntzaren xede den jarduketa egiteko.

8.2.2. Turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeko proiektuak.

–Energia-efizientziaren ziurtagiriaren kopia eta, behar izanez gero, energia-auditoretzarena, salbu eta jada aurkeztu bada Turismo Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko deialdiaren harira (Turismo Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko deialdia).

–Proposatutako eraberritzearen ondoren eraikinak zer energia-efizientzia izatea aurreikusten den ziurtatzen duen agiria. Ziurtagiriak honako hau frogatu beharko du: dirulaguntzen deialdirako aurkeztutako proiektuaren bidez, eta soilik laguntzaren xede diren neurrien bitartez, lortuko dela energia primario berriztaezinaren gutxieneko aurrezpena, eskabidean jasotako eta adierazitako eraikinaren hasierako egoera energetikoarekin alderatuta. Abiapuntuko egoerarekin alderatuta, gutxienez lortu beharreko murrizketak honako hauek dira: %30eko murrizketa 026bis etiketadun eskaeren kasuan, eta %15ekoa 026 etiketadunen kasuan.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketak azaltzen dituen deskripzio-memoria, bilduko duena gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehatua:

  • Jarduketa horrekin lortu nahi diren helburuak.
  • Jarduketaren interesaren justifikazioa.
  • Proiektuan jasotako energia-efizientziaren ziurtagirian eta auditoretzan ezarritako gomendioekiko lotura.

–Memoria baloratua edo, inbertsioek hala eskatzen badute, obrak egiteko proiektua, behar bezala zigilatua.

–Kostu hautagarrien artean obra zibila jasotzen duten jarduketetarako eskaeren kasuan, hondakinen kudeaketaren azterlan bat, teknikari eskudun batek sinatua, eta frogatzen duena bete egiten dela hondakinen gutxieneko portzentajearen betekizuna (%70, alegia) eta, bestela, onuradunaren ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, konpromisoa hartuz adierazitakoa betetzeko eta bete dela justifikatzeko behar den dokumentazio guztia aurkezteko.

–Behar denean, dagozkion baimenak (ingurumenekoa, ondarekoa eta beste batzuk).

–Aurrekontua kontzeptuen arabera zehaztua, gastuak zenbatesteko bide ematen duten fakturak edo proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko erakunde eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

–Argazkiak, erakusten dutenak zer egoeratan dauden azpiegiturak eskaera aurkezteko unean.

–Jarduketak gauzatzeko kronograma, jarduketa gauzatzeko faseak, eta dirulaguntza eskatzeko unean jarduketa zer gauzatze egoeratan dagoen.

–Toki-erakundeko idazkaritzaren ziurtagiria, egiaztatzen duena erakunde horrek ezin dituela berreskuratu edo konpentsatu eskatutako dirulaguntzari dagozkion zeharkako zerga ordainduak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoaren arabera.

–Toki-erakundearen idazkaritzaren ziurtagiria, honako hauek egiaztatzen dituena:

  • Erakunde eskatzailea jarduketak eginen diren eraikinaren titularra dela edo eraikinaren gainean gutxienez 10 urterako erabilgarri dagoela.

Jendeari irekitzea, formulario honetako 5. zenbakian adierazitako turismo-zerbitzuak eskainiz, urte naturalaren barruan gutxienez 8 hilabetez. Ireki asmo diren eraikin berrien kasuan, hori egiteko konpromisoa hartu beharko da.

8.3. Eskaerak ez baditu betetzen aipatutako betebeharrak, edo harekin batera ez badira aurkezten aginduzko agiriak, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio akatsak gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen ditzala, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, eta adieraziko, horrela egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.

9. oinarria. Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko eskumena duen kudeaketa organoa.

2. Oro har, eta iruzurrari aurrea hartzeko ezarritako arauei jarraikiz, helburu hori lortzeko duten inplikazioa indartuko dute onuradunak hautatzeko eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiek, interes-gatazkarik ez dutela dioen adierazpen baten bidez, eta hitz emanen dute adierazpen hori eguneratuta mantenduko dutela baldin eta jatorrizko adierazpena egitean zuten egoera aldatzen bada; izan ere, egoera aldatzeak prozeduran parte hartzea eragotziko die.

3. Dirulaguntza hau banakako ebaluazioaren bidez emanen da. Eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean, eta 2. oinarri arautzailean proiektu mota bakoitzerako kontsignatutako kredituen arabera.

4. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Turismo Zuzendaritza Nagusiari. Dagozkien dirulaguntzak aurreko zenbakian xedatutakoari jarraituz esleitu ondoren, eskaerei erantzuteko ezarritako aurrekontu baliabideak agortzen badira, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

5. Turismo Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Dirulaguntza emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

6. Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Aurrera eramandako jarduketak justifikatzeko epeak, modua eta dokumentazioa.

10.1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Noiznahi aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2025eko uztailaren 15ean, egun hori barne.

Epe hori luzatzen ahalko da, 3. oinarrian ezarritakoaren arabera.

10.2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa aurkezteko, laguntzaren fitxan dagoen justifikazio-formulario berariazkoa erabili beharko da, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari igorriko zaio.

Justifikazioko dokumentazioa aurkezteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora.

Kontuan hartuz 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan ezarritakoa, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromiso bat non behar diren eskubideak eta sarbideak emanen baitira, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Espainiako agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

10.3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

10.3.1. Jarraian aipatutako agiriak atxikiko zaizkio justifikazio-inprimaki formalizatuari. Agiriok eskaneatuta aurkeztuko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen memoria, aurreikusitako jarduketen exekuzio maila azalduta.

b) Egindako jarduketen guztizko kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasota:

1. Jarduketaren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta agiria identifikatuta, baita zenbatekoa, jaulkipen eguna eta ordainketa eguna ere.

2. Zerrenda horretako fakturen kopia, edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio beran duten bestelako agiriena edo eraginkortasun administratiboa dutenena, bai eta ordaindu egin direla frogatzen duten agiriak ere.

3. Erakunde onuradunaren justifikazioa, diruz lagundutako proiektuetako jarduketak aplikatzekoa den kontratazio prozeduraren arabera kontratatu izanaren gainekoa, bat etorriz Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

4. Kasua bada, diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

c) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa. Adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, diruz lagundutako jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

d) Erakunde onuraduneko organo eskudunak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena jarduera %100ean gauzatu dela eta xedea bete egin dela, bai eta Kontu-hartzailetzak emandako txostena ere.

e) Toki-erakundeko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.

f) Toki-erakundeko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko jarduketen kontratazioan bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean eta aplikagarria den gainerako araudian ezartzen diren legezko aginduak.

g) Argazkiak, erakusten dutenak zein den egoera proiektua bukatu eta gero.

h) Jarduketa SEEPen esparruan finantzatu dela oro har zabaltzeko hartu diren neurrien gaineko ziurtagiria, bat etorriz ezarrita dagoenarekin agindu honen V. eranskinean (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari lotutako betekizun eta obligazio berariazkoak).

10.3.2. Monumentuen argiztapen efizienterako proiektuen kasuan, DNSH printzipioa eta etiketatze klimatikoa betetzen direla justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarria.

a) Instalazio amaituaren ziurtagiriaren kopia, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera, instalatzaile baimenduak sinatua eta dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunean erregistratua.

b) Proiektuaren kopia edo Diseinuaren Memoria Teknikoa, instalazioaren kategoriaren arabera egoki den teknikari tituludun eskudun batek edo instalatzaile baimenduak sinatuta. Bertan jaso beharko da, gainera, kanpoko argiztapen-instalazioetako energia-efizientziari buruzko Erregelamenduaren EA-05 Jarraibide Teknikoan zehaztutako edukia.

c) Proiektuaren egile den teknikari tituludun eskudunak edo, halakorik ezean, obra-zuzendariak edo, hala egoki bada, gauzatutako jarduketa diseinatzeko memoria teknikoaren egile den instalatzaile baimenduak sinatutako ziurtagiria. Bertan, jarduketaren aurreko eta ondorengo urteko energia-kontsumoak eta azken energia-aurrezpenaren justifikazioa adieraziko dira.

d) Instalazioaren etiketa energetikoaren kopia, kanpoko argiztapen-instalazioetako energia-efizientziari buruzko Erregelamenduaren ITC-EA-01 jarraibide teknikoan zehaztutakoaren arabera.

e) Urteko azken energia-aurrezpena. Azken energia-aurrezpenaren balioak «Eginen diren jarduketak azaltzen dituen memorian» aipatutakoak eta justifikatutakoak izanen dira.

10.3.3. Turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeko proiektuen kasuan, DNSH printzipioa eta etiketatze klimatikoa betetzen direla justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarria.

a) Jarduketak egin ondoren lortutako energia-efizientziaren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua eta eskaeran aurkeztutako proiektuaren araberakoa, frogatzen duena energia-efizientzia hobetu egin dela. Ziurtagiri horrek erregistratuta egon behar du Nafarroako Foru Komunitateko eraikinen energia-efizientziaren ziurtagirien erregistroan. Eraikinak ez badu energia-kalifikaziorako prozedurarik, justifikazio memoria bat aurkeztu beharko da, frogatzen duena proposatutako jarduketekin lortu egin dela energia primariorako ezarritako aurrezpen-portzentajea.

b) Kostu hautagarrien artean obra zibila jasotzen duten jarduketetarako eskaeren kasuan, Konferentzia Sektorialaren Erabakiaren 17. oinarriaren 8.b apartatuan jasotakoa –hondakinen %70 balorizatzeari buruzkoa, alegia– betetzen dela frogatzen duten agiriak. Horretarako aurkeztuko dira, batetik, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlana, bai eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko plana ere, azterlan hori nola aplikatuko den zehazteko; hori guztia, bat etorriz Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen 105/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Aurreko hori honela justifikatuko da:

–Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen %70 balorizatu dela behar bezala egiaztatzeko, sortutako hondakinen guztizko kopurua zehazten duen laburpen-memoria aurkeztuko du onuradunak, hondakinak Europako Hondakinen Zerrendako kodeen arabera sailkatuta, baita hondakinen destinoko kudeatzaileen ziurtagiriak ere, instalazio bakoitzean lortutako balorizazioaren ehunekoa adierazten dutenak. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.

–Eraispen selektiboa egiteko neurriak ezarri direla egiaztatzeko, kudeatzaileek sortutako hondakinak entregatu direla justifikatzeko ematen dituzten ziurtagirietan jasotako EHZ kodeak erabiliko dira. Kode horiek gaika bildutako hondakin-frakzioei dagozkienak izanen dira, adibidez: 170101, 170102, 170201, 170202, 170203, 170402, 170403 edo 170405.

–Obran bertan hondakinen bat balorizatuz gero, onuradunak balorizatutako kopuruei buruzko informazioa sartuko du laburpen-memorian, EHZ kodearen eta erabilitako bitartekoen arabera sailkatuta (instalazio mugikorra, kudeatzailea, etab.).

–Hondakinetatik heldu diren agregakin birziklatuak erabiliz gero, onuradunak material horiek erosiak direla frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko du laburpen-memorian, eta material kopurua eta mota adierazi beharko ditu.

–Amianto-hondakinak sortzen badira, tratamendu egokia jaso dutela frogatu beharko da. Horretarako, amianto-hondakinak sortu diren lekutik hondakinak kudeatzeko plantara lekualdatu aurretik jakinarazpen bat igorri beharko da, eta baita mugimendu horiei lotutako hondakinen lekualdaketak identifikatzeko dokumentuak ere, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.

c) Dirulaguntzaren xede den jarduketaren arabera:

–Inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketen kasuan, obra amaierako ziurtagiria, obren zuzendariak sinatua eta, hala behar badu, obren exekuzioaren zuzendariak sinatua.

–Instalazio termikoen jarduketen kasuan, instalazio termikoaren ziurtagiria, instalazioaren zuzendariak edo instalatzaile baimenduak sinatua. Ziurtagiri horrek erregistratuta egon behar du Nafarroako Foru Komunitateko instalazio termikoen erregistroan, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera.

–Autokontsumoko instalazio fotovoltaikoen kasuan, ustiatzeko baimena edo zerbitzuan jartzeari buruzko akta, azken hori beharrezkoa den kasuetan, eta instalazio elektrikoen ziurtagiria, Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoan ezarritakoaren arabera. Ziurtagiri hori enpresa instalatzaileak emanen du, eta autonomia erkidegoko organo eskudunak eginbidetuko.

10.3.4. Hala ere, dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da egindako gastua justifikatzeko, "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa bete dela frogatzeko eta Suspertze Planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema betetzeko, sistema hori elikatzeko beharrezkoa denaren berri emanez; horrez gain, Estatuko edo Europako araudiak finantzaketaren eta helburuen kudeaketarako, jarraipenerako eta kontrolerako aurreikusten dituen aplikazio informatikoak edo datu-baseak elikatzeko beharrezkoa dena ere eskatzen ahalko dira.

11. oinarria. Aurrerakinen aurreikuspena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2) artikuluan ezarritakoaren arabera, emandako dirulaguntzaren %75eko aurrerakina ematen ahalko da, baldin eta erakunde onuradunak justifikatzen badu dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak behar dituela.

Horretarako, erakunde onuradunak berariaz eskatu beharko du, eta behar bezala justifikatu aurrerakin horren premia daukala.

Aurrerakina dirulaguntza ematen den unean ordainduko da eta erakunde onuradunak egindako jarduketen justifikazioa aurkezten duenean erregularizatuko da.

Dirulaguntza emateko unean kreditu-gerakinik ez badago 2024ko ekitaldian, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura eman eta ordainduko da aurrerakina.

12. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

Egindako jarduketen frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren, Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jarduketa horiei dagokien ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko du Turismo Zuzendaritza Nagusira, eta txosten bat gehituko du, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

Onuradunak oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntza aurrerakina jaso badu, honela erregularizatuko da:

–Horretarako behar den zenbatekoa ez bada justifikatzen, eskatuko da ordaindutako dirulaguntzaren soberakinari dagokion dirulaguntza itzultzeko.

–Horretarako behar den zenbatekoa justifikatzen bada, falta den zenbatekoa ordaintzeko ebazpena emanen da.

13. oinarria. Betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

13.1. Betebeharrak.

Laguntzen toki-erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jarduketak deialdian ezarritako epeetan egin, justifikatu eta ordaintzea.

b) Laguntzen organo kudeatzaileari komunikatzea, hamabost egun balioduneko epean, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik aurrera, uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin diruz lagundutako jarduketak (bateren bat edo guztiak) ezarritako epean ez badira egin behar.

c) Diruz lagundutako jardueren azken gauzatze maila %75etik beherakoa izatea aurreikusten bada, hasieran onartutako aurrekontuaren aldean, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari jakin bezain laster, eta edonola ere laguntza jaso eta bi hilabetera, beranduenez.

Komunikazio hori egin ezean, dirulaguntzaren xede diren jarduketen gauzatze mailari buruz 13.2 oinarrian ezarritako murrizketak aplikatuko dira.

d) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak, bai eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak ere. Proiektuaren gauzatzean aldaketa garrantzitsurik bada, onuradunari eskatzen ahalko zaio aurkez dezala beste txosten bat, ziurtatzen duena errespetatu egin dela "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa, 2020/852 Erregelamenduaren (EB) 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

e) Eskaerarekin batera aurkeztu diren erantzukizunpeko adierazpenetan hartutako konpromisoak eta deialdi honi aplikatzekoa zaion araudi guztia betetzea.

f) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzen erakunde onuradunek bete behar dituzten betebeharrak betetzea; laguntzaren fitxaren IV. eranskinean jasotzen diren horiek, alegia.

g) Inbertsioaren xede diren ondasunak eta azpiegiturak dirulaguntza eman zen xede zehatzera bideratzea, gutxienez 10 urtez.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.

13.2. Ez-betetzeak eta ez-betetzeen graduazioa.

Dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Egiaztagiriak aurkezten badira 2025eko uztailaren 15aren ondoren edo, kasua bada, proiektua gauzatzeko eta justifikatzeko epea zabaltzeko ebazpenean ezarritako egunaren ondoren, baina atzerapena ez bada 10 egunetik gorakoa, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Atzerapena 10 egunetik gorakoa bada, dirulaguntza kobratzeko eskubiderik eza deklaratuko da.

b) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduketak gauzatzeko (egitea, fakturatzea eta ordaintzea), azkenean, zenbateko txikiagoa baliatzen bada, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarte gauzatzen bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50, hain zuzen.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Gauzatze maila zehazteko, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa alderatuko da horretarako ezarritako epearen barruan onartutako gastu justifikatuaren zenbatekoarekin.

a) Onartutako gastu justifikatuak ezin dira inola ere izan baxuagoak 6. oinarrian ezarritako gutxieneko gastu diruz lagungarrien zenbatekoak baino. Eta, hala izanez gero, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Nolanahi ere, entitate onuradunak jaso dituen funtsak itzuli beharko ditu, arau urratzeak eragozten duenean funts europarrak Altxorrera itzultzea, diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbateko berean.

Orobat, erantzukizunpeko neurrien inguruko irregulartasunik aurkitzen bada estatuko edo Europako erakundeek egindako kontrolen batean, eta hark eragozten badu funtsak Altxorrera itzultzea, onuradunak itzuli beharko du diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbatekoa.

Erakunde onuradunak jasotako diruak erabiltzen ez baditu diruz lagundutako jarduketetarako, oker erabilitako zenbatekoa itzuli beharko du.

Pertsona edo erakunde onuradunak ez badu betetzen "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa edo etiketatze klimatikoa jartzearena, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.

14. oinarria. Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna eta finantzaketa bikoitzarik eza.

Deialdi honetan araututako laguntzak bateragarriak dira Espainiako edo nazioarteko beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek ematen ahal dituzten dirulaguntza edo laguntzekin, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritakoa betetzen bada, hots, ezin direla Batasuneko laguntza bat baino gehiago baliatu kostu bera finantzatzeko. Orobat, laguntzok bateragarri izateko baldintza izanen da horien guztien baturak, bakarrik edo beste batzuekin batera, ez gainditzea finantzatutako jardueraren kostua eta ez eragitea murrizketa bat finantzatutako jarduera gauzatzeko onuradunari eskatzen zaion berezko finantzazioaren zenbatekoan. Kostu berberak finantzatzeko beste funtsen bat (ez bakarrik europarrak) baliatu badu, onuradunak horren berri eman beharko du.

Horretarako, bai eskatzaileek (eskabidea aurkezteko unean) bai onuradunek (justifikazioa aurkezteko unean) diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko zer laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide jaso dituzten komunikatu beharko dute.

15. oinarria. Iruzur arriskuaren ebaluazioa.

Kultura eta Kiroleko Kontseilariaren maiatzaren 10eko 23E/2022 Foru Aginduaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko. Departamentu hori, egun, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua da.

Aipatutako planean jasotzen denaren arabera, oinarri arautzaile hauek onartzeko espedientean jasoa dago iruzur arriskuaren ebaluazioa (bandera gorrien egiaztapen zerrenda) eta, orobat, "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA), haren prestaketan eta tramitazioan parte hartu duten pertsona guztiei dagokiena, eta halaber, onuradunak hautatu eta baldintzak betetzearen egiaztapen prozeduran parte hartzen duten guztiei dagokiena, eguneratuta mantentzeko konpromisoarekin, egoera aldatzen bada jatorrizko adierazpenaren aldean, horrek galaraziko dielako prozeduran parte hartzea.

Orobat, laguntzaren eskatzaileek beren "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA) aurkeztuko dute, II. eranskinekoa ("Adierazpenak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari buruz").

16. oinarria. Laguntzen gaineko kontrola.

16.1. Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera. Era berean, onuradunak konprometitzen dira egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak erraztera. Egiaztapen eta ikuskapen horiek eragozteak laguntza itzultzea ekartzen ahal du, ukatu gabe dagokion zehapen prozedura tramitatzea.

Artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromisoa, behar diren eskubideak eta sarbideak errazteko, Batzordeak, OLAFek (Iruzurraren aurkako Europako Bulegoa), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

16.2. Dirulaguntza ematen duen erakundeak neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta halaber interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua betez.

16.3. Administrazioak eta 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako erakundeek Benetako Titulartasunen Erregistroetan jasotako informazioa eskuratzen ahalko dute, bai eta administrazioaren beste datu base guztietan jasotakoa ere, benetako titularren inguruko datu horiek eman ahal izateko.

16.4. Laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

17. oinarria. Laguntzen publizitatea.

Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak, halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira.

18. oinarria. Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetako dirulaguntzak arautuko dira foru aginduan bertan, oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera. Orobat, dirulaguntzok bete beharko dute honako honetan xedatutakoa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gai horri buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.

–«Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01)».

– 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betetzeko premiazko neurriak onesten dituena.

–HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa.

–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.

–HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek hornitu beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuei zein neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze mailari.

19. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA.–DONEJAKUEKO BOST BIDEEK ZEHARKATZEN DITUZTEN HERRIAK

SAKANAKO BIDEA

Irurtzun

Etxeberri (Arakil)

Egiarreta (Arakil)

Hiriberri Arakil

Ihabar (Arakil)

Irañeta

Uharte Arakil

Arruazu

Lakuntza

Arbizu

Etxarri Aranatz

Bakaiku

Iturmendi

Urdiain

Altsasu

Olazti

Ziordia

FRANTSES BIDEA ORREAGATIK

Luzaide

Orreaga

Auritz

Aurizberri (Erroibar)

Bizkarreta / Gerendiain (Erroibar)

Lintzoain (Erroibar)

Zubiri (Esteribar)

Urdaitz (Esteribar)

Ezkirotz (Esteribar)

Larrasoaña (Esteribar)

Akerreta (Esteribar)

Zuriain (Esteribar)

Irotz (Esteribar)

Zabaldika (Esteribar)

Uharte

Arre (Ezkabarte)

Atarrabia

Burlata

Iruña

Zizur Txikia (Zizur)

Zizur Nagusia

Asterain (Zizur)

Zarikiegi (Zizur)

Legarda

Uterga

Gares

Mañeru

Zirauki

Lorka (Deierri)

Villatuerta

Lizarra

Aiegi

Azketa (Iguzkitza)

Villamayor de Monjardín

Urbiola (Iguzkitza)

Lukin

Los Arcos

Torres del Río

Santsol

Viana

FRANTSES BIDEA SOMPORT-ETIK

Esa

Zangoza

Ledea

Oibar

Irunberri

Izko (Ibargoiti)

Abintzao (Ibargoiti)

Getze Ibargoiti

Elo

Tebas (Tebas-Muru Artederreta)

Olkotz (Biurrun-Olkotz)

Eneritz

Muruzabal

Obanos

BAZTANGO BIDEA

Urdazubi

Amaiur (Baztan)

Arizkun (Baztan)

Elbete (Baztan)

Elizondo (Baztan)

Irurita (Baztan)

Ziga (Baztan)

Aniz (Baztan)

Berroeta (Baztan)

Almandoz (Baztan)

Lantz (Lantz)

Olague (Anue)

Leazkue (Anue)

Etulain (Anue)

Burutain (Anue)

Ostitz (Odieta)

Enderitz (Olaibar)

Olaitz (Olaibar)

Sorauren (Ezkabarte)

Ustarrotz (Eguesibar)

EBROKO BIDEA

Castejon

Tutera

Fontellas

Ribaforada

Cortes

Murchante

III. ERANSKINA.–ADIERAZPENAK, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKOAK

Prozedura: toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, "monumentuen argiztapen efizienterako eta turismo-azpiegituren energia-efizientzia hobetzeko inbertsioak" egin ditzaten Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Nik, ......................................................................................... jaunak/andreak (IFZ: .............................), ................................................................................................................................... erakundearen (IFK: ....................................) ORDEZKARIA naizen aldetik, eta erakunde horrek SEEPeko baliabideen bidez finantzatutako laguntzak jaso dituela eta, honako hau ADIERAZTEN DUT:

1. Interes-gatazkarik ezaren adierazpena:

Goian aipatutako prozeduran inpartzialtasuna bermatu beharrez, agiri hau sinatzen duenak honako hauek adierazten ditu:

Lehenengoa.–Honako hauen berri duela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko Finantza Erregelamendua) 61.3 artikuluan ezartzen duenez, "interes-gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik".

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren (Interes-gatazkak konpontzea) helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak (Abstentzioa) ezartzen duenez, ez dute prozeduran parte hartuko apartatu honetan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileek:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta horren ebazpenak eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

Bigarrena.–Ez dagoela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez duela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, aipatutako prozedurari eragin diezaiokeenik.

Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen duela geroratu gabe jakinarazteko dagokion organoari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

Laugarrena.–Badakiela ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

2. Datuen lagapenaren eta tratamenduaren adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak adierazten du aplikatu beharreko araudia ezagutzen duela, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluaren apartatu hauek:

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, erreformak eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i. Funtsen azken hartzailearen izena;

II. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;

III. Funtsen hartzailearen edo kontratistaren benetako titularren izen-abizenak eta jaiotze datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

IV. Suspertze eta erresilientzia planaren esparruan eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzazioa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak bakarrik tratatuko dituzte, aurrekontu kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako, eta auditoretzak iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorriz, Mekanismoa aplikatzeko txostenak aurkeztu behar dira, Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza informazioaren eta kontu ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten dut, aipatutako artikuluetan espresuki zerrendatutako helburuetarako.

3. Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak adierazten du ordezkatzen duen pertsonak/erakundeak arau juridiko, etiko eta moralei dagokionez estandar zorrotzenak betetzeko konpromisoa hartzen duela, horretarako, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela, eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen diela agintariei.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

4. Sei ingurumen-helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH) betetzeko adierazpena.

Agiri hau sinatzen duenak konpromisoa hartzen du bere gain DNSH printzipioa betetzeko garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai balio-bizitzaren amaieran. Horrek esan nahi du, bada, «ez duela kalte nabarmenik eraginen», hala ezarrita baitago Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduan; hortaz:

1. EZ DIE KALTE NABARMENIK ERAGITEN 2020/852(EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren SEI INGURUMEN-HELBURUEI; honako hauei, alegia:

a) Klima-aldaketa arintzea. Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.

b) Klima-aldaketara egokitzea. Jarduera batek klima-aldaketara egokitzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.

c) Baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera jasangarria eta babesa. Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badie ur-masen –azaleko urak eta lur azpikoak– egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.

d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne. Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia gabezia ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu, edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.

Helburu hori betetzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan edozein obra egiterakoan:

–Jarduketak bete behar du Europan ezarritako helburu hau: eraikuntza lekuan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita 2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko dira, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, bat etorriz hondakinen hierarkiarekin eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko Europako Batasunaren protokoloarekin.

–Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden jardunbide onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.

–Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasunaren alde eginen dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei erreferentzia eginez, erakutsiko dute, batez ere, nola dauden diseinatuak baliabideen erabilerari dagokionez eraginkorragoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, horretarako erabiliz eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak.

e) Atmosferaren, uraren edo lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Jarduera batek kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta nabarmen areagotzen badu atmosferara, uretara edo lurzorura isuritako kutsatzaileen kopurua.

f) Biodibertsitatearen eta ekosistemen babesa eta leheneratzea. Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.

Helburu hori betetzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan edozein obra egiterakoan:

–Eraikuntzako jarduera berriak biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan edo haietatik hurbil egitekoak badira, hori aipatu beharko da. Orobat, jarduerek habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera kaltetzen ahal badute, hori aipatu beharko da. Izan ere, erantzuna baiezkoa bada, Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6. eta 12. artikuluetan eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

–Adierazi beharko da, halaber, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE) edo bahetzea eginen den, IIEei buruzko Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

2. ENTITATE ESKATZAILEAK EZ DU BETETZEN JARDUERA BAZTERTURIK, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren ondorioz.

Hauek dira jarduera baztertuak:

–Petrolio findegiak.

–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.

–Elektrizitatea edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.

–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).

–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).

–EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).

3. ERAKUNDE ESKATZAILEAK AURREIKUSTEN DU PROIEKTUAK EZ DUELA ZUZENEKO ONDORIORIK IZANEN INGURUMENEAN, EZ ETA ZEHARKAKO ONDORIO PRIMARIORIK ERE, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal direnak.

Adierazpen honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira jasotako laguntzak eta dagozkien berandutze-interesak, dagokion itzultze-prozedura bete ondoren.

5. Iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpena (OLAF).

Agiri hau sinatzen duenak behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditu bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintari eskudunek beren eskumeneko eginkizunak eginen dituztela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.

Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena ematen du, berariaz eman ere.

Data:

Sinadura:

Kargua:

IV. ERANSKINA.–SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOARI LOTUTAKO BETEKIZUN ETA OBLIGAZIO BERARIAZKOAK

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako dirulaguntzen erakunde onuradunek Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruzko betebeharrak (Europakoak eta Espainiakoak) bete beharko dituzte. Horretarako, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Batasuneko erakundeen kontrol jarduketak onartuko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluaren arabera. Horretarako, eskatzaileek foru agindu honen II. eranskina bete beharko dute, eta eskaerarekin batera aurkeztu.

b) Men egin beharko diete Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.

c) Dagokien laguntza onartutakoan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartuko dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Funtsen ikuskapen eta kontrolerako, bada, formatu elektronikoan bilduko dituzte datuen kategoria harmonizatuak. Kategoria horiek jasota daude Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan.

d) Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Turismo Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.

e) Haien erantzukizunak izanen dira diruz lagundutako jarduketen gauzapenaren fidagarritasuna eta jarraipena, une oro ezagutu ahal izateko jarduketa bakoitzaren lorpen maila eta horri dagozkion mugarri eta helburuen betetze maila.

f) Mekanismo egokiak eratu beharko dituzte ziurtatzeko hirugarrenek gauzatu beharreko jarduketak lagungarriak direla aurreikusitako helburuak lortzeko, eta, kasua bada, hirugarren horiek ematen dutela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarraipenerako adierazleen balioa zehazteko behar den informazioa.

g) Dirulaguntza honen esparruan egindako jarduketei dagokienez, beren gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta dokumentazio euskarria gordetzeko betebeharra. Informazio emate hori eginen da Ogasunaren eta Funtzio Publikoaren Ministerioak ezartzen duen moduan, Espainiako eta Europar Batasuneko araudiak betez.

h) Sistema informatikoan –edo Ministerioak eta/edo Nafarroako Gobernuak kasu hauetarako eskuragarri jarri dituen baliabideetan– erregistratuko dituzte SEM funtsen bidez finantzatutako jarduerei buruzko datu eta informazio garrantzitsuak, horretarako ezarritako epeen barnean; hori guztia, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 3. artikuluan eta irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduan xedatutakoa bete beharrez. Bat etorriz aipatutako irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 3. artikuluan ezarritako definizioekin, azpiproiektuaren organo kudeatzailea izanen da toki-erakundeetako idazkaria edo antzeko betekizunak egiten dituena. Organo hori arduratuko da jarraipen-informazioa sartzeaz COFFEE sisteman, eta kudeaketa txostena sinatuko du.

i) Bermatuko dute bete-betean betetzen direla "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" (do no significant harm-DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoa eta digitala egiteko betebeharra, bat etorriz honako hauetan xedatutakoarekin: Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena); 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua, hark ezartzen baitu esparru bat inbertsio jasangarriak errazteko, eta aldatzen baitu 2019/2088 (EB) Erregelamendua, era horretan betetzeko «kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioaren aplikazioari buruzko Gida Teknikoa (2021/C 58/01); irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua; 14. osagaian aurreikusitako baldintza berariazkoak, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuko 3. eta 8. ataletan jasotakoak, kokatzen den inbertsioarekin lotuta; eta, orobat, Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren balorazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakian eta haren eranskinetan eskatutakoa. Laguntzaren xede diren proiektu guztiek, diseinu-, gauzatze- eta justifikazio fase guztietan eta banaka jarduketa bakoitzerako, errespetatu beharko dute "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa.

j) Laguntzaren onuradun den erakundeak dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean azpikontratatzen badu, mekanismo batzuk aurreikusi beharko ditu bermatzeko kontratistek eta azpikontratistek betetzen dituztela "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa eta funtsen amaierako hartzailea identifikatzekoa.

k) Azpiko gastuaren erregulartasuna bermatu beharko dute, eta neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak gauzatzeko prozeduretan) ekiditeko ere, bat etorrita irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin. Orobat beteko da urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan ezarritakoa (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa da), eta, bereziki, kontratuak adjudikatzeko eta dirulaguntzak emateko prozedurei buruz ezarrita dagoena.

l) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako jardueraren dokumentazioa gorde eta zainduko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Zentzu horretan, laguntza jasotzen dutenek frogagiriak eta finantzaketari dagozkion gainerako dokumentuak bost urtez gorde behar dituzte formatu elektronikoan, azken saldoaren ordainketa egiten denetik. Epe hori hiru urtekoa izanen da finantzaketa 60.000 eurotik gorakoa ez bada.

m) Jarduketa gauzatzeko obraren bat egin behar bada, onuradunek bermatuko dute, obraren ezaugarrien arabera, ez zaiola kalterik eraginen erregelamendu horretan ezarritako sei ingurumen helburuetako bati ere, eta konpromiso hauek hartuko dituzte:

1.a Azpiegitura proiektuetako eraikuntza eta eraispen lanetan sortutako hondakinen %70 (pisuan), gutxienez –alde batera utzita EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk birbalorizatzeko prestatzeko konpromisoa, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketarako protokoloaren arabera.

2. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden teknika onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.

3. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasuna sustatuko dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari dagokionez, eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko, eta nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez efizienteagoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, eraikuntza eta eraispen hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.

4. Neurri honetan aurreikusitako jarduketak egiteko erabilitako osagaiek eta eraikuntza materialek ez dute amiantorik edukiko, ezta substantzia oso kezkagarririk ere. Substantzia horiek 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskineko baimenaren menpeko substantzien zerrendan daude identifikaturik. Eraikingintzan erabiltzen diren eta erabiltzaileekin kontaktuan jar daitezkeen eraikuntzako osagai eta materialen formaldehido isuria 0,06 mg-koa baino txikiagoa izanen da materialaren edo osagaiaren m³ bakoitzeko, eta 1A eta 1B kategorietako konposatu organiko lurrunkor kantzerigenoen isuria, berriz, 0,001 mg-koa baino txikiagoa izanen da material edo osagaiaren m³ bakoitzeko, aldez aurretik proba egin ondoren bat etorriz CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3rekin edo proba estandarizatuen beste baldintza batzuekin eta antzeko determinazio-metodoekin. Gainera, obraren fasean neurriak hartuko dira zarata, hautsa eta emisio kutsatzaileak murrizteko, eta neurri horiekin lotutako jarduerak gauzatuko dira, betiere indarreko araudi aplikagarria betez, lurzoruak eta ura kutsatzeari dagokionez.

6. Inbertsioen barnean eraispenen bat egin behar bada, eraispen selektiboa egin beharko da.

7. Birgaitzeko jarduketak egiten direnean biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan (barne direla gune babestuen Natura 2000 sarea, UNESCOren Munduko Ondareko lekuak, biodibertsitaterako funtsezkoak diren eremuak eta babestutako beste eremu batzuk) edo hurbileko eremuetan, bete beharko dira Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6 (3) eta 12. artikuluak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikulua. Gainera, nahitaezkoa denean, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa eginen da, IEA Zuzentarauaren arabera.

8. Eraikinen birgaitzeari dagokionez, kontuan hartuko dira eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak, ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak izan daitezen, era horretan, energia primario berriztaezinaren kontsumoa nabarmen murrizteko.

9. Birgaitzeko neurriek lagundu behar dute eraikinak aldaketa klimatikora egokitzen. Horretarako, ahal diren egokitze-irtenbideak hartuko dira, lehendik dauden eraikinek ematen dituzten aukeren barnean, eta eraikin babestuak izanez gero, posible diren heinean. Neurri horietako batzuk dira, besteak beste: landare-estalkiak, toldoak, itzaleztatze-eremuak, etab.

n) Komunikatzeko betebeharrak. Onuradunek bete beharko dituzte honako hauetan ezarritako betebeharrak informazioaren, komunikazioaren eta publizitatearen alorrean: Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikulua (erregelamendu hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako neurrien Europar Batasunaren finantzaketari buruzkoa da) eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikulua. Jarduketei buruzko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak eta abar), honako logotipo hauek erakutsi beharko dira:

a.–Europar Batasunaren enblema.

b.–Batasunaren enblemarekin batera, testu hau ere jasoko da:

«Europar Batasunak finantzatuta - NextGenerationEU».

c.–Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoa ere erabili beharko da; esteka honetan eskuratzen ahal da: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

Kontuan hartuko dira Batasunaren enblemaren arau grafikoak eta kolore normalizatuak, honako webgune honetan kontsulta daitezkeenak: http://publications.europa.eu/code/es/es-5000100.htm Hemen deskarga daitezke enblemaren zenbait adibide: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es#download.

Informazio-kartel eta plaka guztiak ongi ikusteko moduko eta jendearentzat irekitako leku batean jarri beharko dira

o) Onuradunak SEMi buruzko Batasunaren xedapen guzti-guztiak betez jardun beharko du, Nafarroako Foru Komunitateak eta Espainiako Gobernuak arlo honetan ematen dituzten arauekin bat.

Iragarkiaren kodea: F2408153