Iragarkia
123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
60E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onesten baita, "bizikleta bideen ekipamenduak handitu eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko", Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 761438.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) «Next Generation EU» programaren osagai nagusia da (programa hori pizgarri ekonomikorako tresna da, Europar Batasunak finantzatua, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).
SEMean sartu ahal izateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (aurrerantzean SEEP) onetsi zuen Espainiak, Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez. SEEPek aurreikusten dituen hamar politika bultzatzaileen barruan hogeita hamar ekintza ildo identifikatzen dira. Horietako bat 14. osagaia da, "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun plana", eta barnean hartzen du "Helmugetako jasangarritasun turistikorako planen programa", 1. inbertsioko 2. azpineurri gisa (C14.I01.02) –Ekimenaren kodea (CRU): C14.I01.P02.S15.S01.
2021eko abenduaren 21ean, Turismoko Konferentzia Sektorialean erabaki zen zer irizpideren arabera banatuko zen SEEPeko 14. osagaiaren (1. inbertsioa) esparruan toki-erakundeek inbertsio jarduketak finantzatzera bideratutako kreditua eta nola eginen zen ondoriozko banaketa autonomia erkidegoen artean [2021eko 312. BOE, abenduaren 29koa (https://www.boe.es/boe/dias/2021/12/29/pdfs/BOE-A-2021-21764.pdf)]. Turismoaren Konferentzia Sektorialak 2023ko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako erabakia aldatu zen [2024ko 26. BOE, urtarrilaren 30ekoa (https://www.boe.es/boe/dias/2024/01/30/pdfs/BOE-A-2024-1753.pdf)]. Erabaki horretan jasota dagoenez, Nafarroari 21.970.000 euroko kreditua esleitu zaio "Nafarroako Foru Komunitateko Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako Lurralde Plana 2022-2024" delakoan sartutako esku-hartzeetarako, honela banatuta: 5.492.500 euro "Nafarroako Erribera" HJTPrako, 5.492.500 euro "Iruña SF365" HJTPrako eta 10.985.000 euro "Nafarroa landatarra" HKJrako.
Orobat, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 93E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi da Helmugako Jasangarritasun Turistikorako Planeko "Nafarroa landatarra HKJ" kudeaketa plana (0010-4249-2022-000017 espedientea). Era berean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren apirilaren 27ko 69E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen SEMen kargura finantzatutako proiektuen kudeaketa esparruko iruzurraren aurkako neurrien plana. Eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren maiatzaren 10eko 23/2022 Foru Aginduaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko. Turismoko arloa, hain zuzen, departamentu horri atxiki zaio berriki.
"Nafarroa landatarra" helmugen arteko kohesio-jarduerak (HKJ), bere helburu espezifikoen artean, Nafarroako bizikleta bideen sarea osatzea xedatzen du, lurraldeak handituz, azpiegiturak hobetuz, konexioak sortuz eta zerbitzu hobeak ezarriz; era berean, eremu naturaletako erabileren eta bisitari fluxuen kudeaketa hobetzea xedatzen du, eskaintza zabalduz eta dibertsifikatuz, Nafarroan ingurumen inpaktua murrizteko.
Horretarako, eta Turismo Zuzendaritza Nagusia bere azpiegituretan egiten ari den zuzeneko jarduketen osagarri, toki-erakundeak sustatu, bultzatu eta finantzatu behar dira beren azpiegituretan inbertsioak egin ditzaten, HKJren "Nafarroa landatarra" ekintza planean ezarritako adierazleak betetze aldera. Zehazki, deialdi honen bidez diruz laguntzen ahalko dira Nafarroako bizikleta ibilbideetan egindako esku-hartzeak (1. jarduketa) eta naturaguneetako eta harrera guneetako erabilera publikoaren kudeaketa hobetzeko esku-hartzeak (2. jarduketa).
Bestalde, deialdi honek lagunduko du lortzen, batetik, CID-eko 220 zenbakiko mugarria (2024ko laugarren hiruhilekoan, 2021eko laguntzen helmuga onuradunek %50a exekutatuta eduki beharko dute), eta, bestetik, 221 zenbakiko mugarria (Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planetako funtsen %35 erabili beharko da trantsizio berdeari, jasangarritasunari eta energia-efizientziari lotutako neurrietarako), jarduketa hau 1. ardatzean sartuta baitago ("Trantsizio berdea eta jasangarria").
Etiketa klimatiko hauek esleitu dira: 075 etiketa (bizikletetarako azpiegitura), %100eko ekarpenarekin bai klima helburuei bai ingurumen helburuei dagokienez, 1. jarduketarako, eta 048 (hiriguneak) edo 050 etiketak (naturaguneak) 2. jarduketarako, %40ko ekarpena eginda klima helburuei eta %100ekoa ingurumen helburuei, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinean ezarritako baldintzei jarraiki.
Bestalde, bete beharrez ezarrita dagoena SEEPen eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduan (EB), deialdiak bete egiten ditu berariazko kudeaketa printzipioak eta zeharkako printzipioak. Horietako batzuk dira, besteak beste, honako hauek: etiketatze berdea, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea (DNSH printzipioa), iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzea, detektatzea eta zuzentzea, Estatuko laguntzen araubidearekiko bateragarritasuna eta kostu bererako Europako finantzaketa bikoitza prebenitzea, funtsen amaierako hartzailea identifikatzea, eta, azkenik, plana gauzatzeari lotutako komunikazio-jarduketak.
Laguntza hauek ez dute Estatuko laguntzen izaera. Toki-erakundeei zuzenduta daude, haiek dira onuradun potentzialak, eta ez dutenez jarduera ekonomikorik egiten lehian oinarritutako merkatu batean, ez diote lehia askeari eragiten. Laguntzon helburua da jarduera zehatz batzuei eta Nafarroako ingurune jakin batzuei laguntzea aipatutako Ekintza Planaren barnean. Hortaz, ez dira gertatzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan ezarritako baldintzak.
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan, deialdi hau banakako ebaluazioaren arabera ebatziko da, aurrekontuan behar adina diru dagoen bitartean. Eskaerak aurkezteko ordenari jarraituko dio dirulaguntzak onartzeko ordenak. Gainera, eta Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzeko apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuan ezarritakoaren arabera, ez da beharrezkoa Gobernuaren aldez aurreko baimenaren izapidea.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onestea, "bizikleta bideen ekipamenduak handitu eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko", Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
2. Aipatutako dirulaguntzen deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.
3. Guztira, 1.528.795 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko. Honela finantzatuko da:
AURREKONTUKO PARTIDA | 2024KO | 2025EKO | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 648.795,00 | 200.000,00 | 848.795,00 |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 510.000,00 | 170.000,00 | 680.000,00 |
2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.
Deialdian "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren aurka baimendutako kreditua 430.000 euro handitzen ahalko da gehienez, 2025eko gastuen aurrekontuko partidan egon litekeen kreditu erabilgarriaren kontura. Partida hori 2024ko gastuen aurrekontuko "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren baliokidea da.
Deialdian "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren aurka baimendutako kreditua 430.000 euro handitzen ahalko da gehienez, 2025eko gastuen aurrekontuko partidan egon litekeen kreditu erabilgarriaren kontura. Partida hori 2024ko gastuen aurrekontuko "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren baliokidea da.
Dirulaguntzen zenbateko gehigarri horiek aplika daitezen ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenari men eginen zaio. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz. Kreditu gehigarria baimentzeko, aldez aurretik aurrekontua aldatu beharko da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean.
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 15ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
I. ERANSKINA.–"BIZIKLETA BIDEEN EKIPAMENDUAK HANDITU ETA EGOKITZEKO ETA BISITARIEN HARRERA EREMUETAN ERREGULAZIO SISTEMAK EZARTZEKO" DIRULAGUNTZEN DEIALDIA ARAUTZEKO OINARRIAK, NEXT GENERATION EU EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE
ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN
1. oinarria. Xedea.
Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzaketa-tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.
"Nafarroa landatarra" HKJk (ebazpen honen azalpen zatian aipatzen da) 1. ardatzaren esparruan ("Trantsizio berdea eta jasangarria") sartuta dituen jarduketen artean daude 1. jarduketa, "Nafarroako bizikleta ibilbideetan esku hartzea: motorrik gabeko ibilbideak sortzea, hobetzea eta egokitzea", eta 2. jarduketa, "Erabilera publikoa kudeatzea naturaguneetan", Foru Komunitatea erreferente bilaka dadin turismo jasangarriaren alorrean.
1. jarduketak, deialdi honi dagokionez, bizikleta bideak egokitu eta hobetzea eta EuroVelo ibilbideen eta bide berdeen turismo ekipamenduen eskaintza hobetzea ditu helburu. 2. jarduketak leku berezietan sarbidea erregulatzeko sistemak ezartzea eta disuasio harrera eremuak egokitzea ditu helburu.
Jarduketa horiek, proposatutako ekintzei lotuta, honako adierazle hauek planteatzen dituzte, besteak beste:
–1. jarduketa:
- Bizikleta bideen 45 km hobetzea/konektatzea.
- 12 km berri, irisgarritasun neurriekin.
–2. jarduketa:
- Sarbideak erregulatzeko sistema hobetuak dituzten 15 naturagune.
- Zero emisioko ibilgailuentzat edo antzekoentzat 5 aparkaleku gaitzea.
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko 10 puntu jartzea.
- Aparkatzeko 300 plaza birmoldatzea/berrantolatzea.
Horiek horrela, deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Nafarroako landa eremuko bizikleta bideetan eta naturaguneetan inbertsioak egitea sustatzeko, ezarritako helburuak betetzeko.
2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.
Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 1.528.795,00 eurokoa da, 2024ko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:
JARDUKETAK | PARTIDA | 2024KO | 2025EKO | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
1. jarduketa, "Nafarroako bizikleta ibilbideetan esku hartzea" | A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 648.795,00 | 200.000,00 | 848.795,00 |
2. jarduketa, "Erabilera publikoa kudeatzea naturaguneetan" | A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 510.000,00 | 170.000,00 | 680.000,00 |
2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.
Deialdian "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren aurka baimendutako kreditua 430.000 euro handitzen ahalko da gehienez, 2025eko gastuen aurrekontuko partidan egon litekeen kreditu erabilgarriaren kontura. Partida hori 2024ko gastuen aurrekontuko "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren baliokidea da.
Deialdian "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren aurka baimendutako kreditua 430.000 euro handitzen ahalko da gehienez, 2025eko gastuen aurrekontuko partidan egon litekeen kreditu erabilgarriaren kontura. Partida hori 2024ko gastuen aurrekontuko "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren baliokidea da.
Dirulaguntzen zenbateko gehigarri horiek aplika daitezen ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenari men eginen zaio. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz. Kreditu gehigarria baimentzeko, aldez aurretik aurrekontua aldatu beharko da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean.
Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen du deialdi hau, eta aipatu mekanismoa honako honetan araututa dago: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena. Finantzaketa hori legez lotuta dago diruz lagundutako jarduketak egitearekin, bai eta Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako neurriekin ere.
3. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.
Jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2025eko uztailaren 15erako.
Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin eta epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.
Epearen barnean aurkeztu eta diruz lagun daitezkeen proiektuei dagozkien inbertsioak gauzatzeko epea bi hilabetez, gehienez, luzatzen ahalko da. Horretarako, erakundeak berariaz egin beharko du eskaera gehienez ere 15 egun naturalean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita. Halaber, justifikatu beharko du ezin dituela inbertsio horiek gauzatu ezarritako epeetan. Deialdia kudeatzen duen organoak berariaz baimendu behar du luzapena 2025eko uztailaren 15a baino lehen, eta dirulaguntza fakturatzeko eta justifikatzeko epe berria aipatu behar du baimenean.
4. oinarria. Entitate onuradunak.
1. Arau orokor gisa, deialdi honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arauturik egon eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako toki erakundeak, zehazki honako hauek:
–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera osatuta daudenak. Udalerriak ez diren erakundeek frogatu egin beharko dute diruz lagungarriak diren jarduketak egiteko eskumena esleitu zaiela.
–Ez daudenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere.
–Ez daudenak betetzen inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez daudenak arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.
2. Jarduketa "Nafarroa landatarra" lurralde kohesiorako ekintzen esparruan garatzen denez, deialdian ez dira jasotzen ahalko "Iruñerriko metropoli eremua" azpieskualdeko toki-erakundeen eskaerak [4/2019 Foru Legearen I. eranskinean jasotako mugapenaren arabera (https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=51129)].
3. Ez dira laguntzen onuradun izaten ahalko laguntzak edo maileguak itzuli beharraren ondorioz Administrazioarekin zorrak dituzten erakundeak, ez eta oraindik gauzatu gabe dagoen berreskuratze-agindu baten mende daudenak ere (azken kasu horretan, Europako Batzordeak erabakitzen duenean laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela).
4. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskabide inprimakian bildutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.
5. Dirulaguntza hauen onuradun diren toki-erakundeek, orobat, SEEP plana gauzatzeko ardura izanen dute, honako hauetan ezarritakoaren arabera eta xedatutako betekizunak bete beharrez: aipatutako apirilaren 12ko 1/2022 Ebazpena; irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua; irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua eta urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Agindua.
5. oinarria. Diruz lagungarriak diren proiektu, inbertsio eta kostu motak.
Deialdi honen babesean diruz laguntzen ahalko dira honako hauekin lotutako proiektuak:
5.1. "Nafarroako bizikleta ibilbideetan esku hartzea: motorrik gabeko ibilbideak sortzea, hobetzea eta egokitzea".
5.2. "Erabilera publikoa kudeatzea naturaguneetan".
5.1. Nafarroako bizikleta ibilbideetan esku hartzeko proiektuak.
Deialdi eta epigrafe honetan diruz laguntzen ahalko dira proiektu mota hauek:
a) Ziklistei harrera egiteko BTT zentroak sortzea edo birgaitzea, ingurumen eta energia jasangarritasuna lehenetsiz.
BTT zentro bat ziklistei harrera egiteko gunea da, eta, deialdi honen ondorioetarako, nahitaezko zerbitzu hauek izan beharko ditu, gutxienez:
–Argi eta garbi identifikatutako harrerarako eraikina edo eremua.
–Armairuak edo kontsignak.
–Konponketa lantegia edo norberak konpontzeko gunea, behar adina elementurekin.
–Bizikleten aparkalekua edo horiek gordetzeko lekua. Bizikleta elektrikoak kargatzeko guneak izan beharko dituzte (plazen %50 gutxienez).
–Bizikletak garbitzeko gunea (gutxienez hiru bizikleta aldi berean).
–Aldagelak eta dutxak.
–Higiene zerbitzuak.
–Ibilbideei (track-ei) buruzko informazioa.
b) Ziklistentzako zerbitzuak sortzea eta egokitzea; honako zerbitzu hauetatik gutxienez bost eskaini beharko dira:
–Zikloturistentzako armairuak eta kontsignak.
–Konponketa lantegia edo norberak konpontzeko gunea, behar adina elementurekin.
–Ordezko piezak saltzeko makina.
–Bizikleten aparkalekua edo horiek gordetzeko lekua.
–Bizikletak garbitzeko gunea (gutxienez hiru bizikleta aldi berean).
–Zikloturistentzako aldagelak eta dutxak.
–Alokatzeko bizikleta elektrikoak.
–Alokatzeko egokitutako handbikeak eta bizikletak.
–Bizikleta elektrikoak kargatzeko puntuak.
Bi kasuetan, instalazioek irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bete beharko dituzte, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
c) Hurrengo paragrafoan zehaztu diren ibilbideetako bizikletentzako tarteak egokitzea, baldin eta gabezia larriak badituzte eta ziklisten segurtasunerako arriskutsuak badira.
Nolanahi ere, inbertsioak eginen diren eraikin, instalazio edo lursailak toki-erakunde eskatzailearen titulartasunekoak izan beharko dira, edo, halakorik ezean, gutxienez baliabide turistikoari eutsi behar zaion aldirako eskuragarri daudela frogatu beharko da.
Jarduketek interes turistikoko ibilbide hauetakoren batekin bat etorri beharko dute:
–Nafarroako EuroVelo ibilbideak.
–Bide berdeak - bide naturalak.
II. eranskinean zerrendatu dira ibilbide horiek zeharkatzen dituzten toki-erakundeak.
5.2. Naturaguneetako bisitarien harrera eremuetako erabilera publikoaren kudeaketa hobetzeko inbertsio proiektuak.
Deialdi honetan diruz laguntzen ahalko dira "harrera eremuen egokitzapena" epigrafeko proiektuak, ezaugarri hauek badituzte:
–"Harrera eremutzat" hartzen dira Nafarroako landa eremuko gune naturalak bisitatzen dituzten bisitarien etorrera modu antolatuan eta kontrolatuan artatzeko gaitutako eta kudeatutako eremuak. Gutxienez, ibilgailuentzako aparkalekuak, ibilgailuen eta pertsonen edukiera kontrolatzeko sistemak eta bisitarientzako informazioa dituzte.
–Deialdi honen esparruan, natura eta biodibertsitatea, natura-ondarea eta -baliabideak, eta azpiegitura berdeak eta urdinak babesten laguntzen duten eremuetako proiektuak bakarrik sartuko dira.
–050 etiketa klimatikoa behar bezala betetzen dela justifikatzeko, harrera eremuak honako irizpide hauek bete beharko ditu:
- Harrera eremura iristeko herrietako erdiguneak saihesten dira.
- Aparkalekuak mugatuta daude.
- Gutxienez plazen %10 ibilgailu elektrikoentzat edo emisio txikikoentzat erreserbatu beharko dira, eta prezio bereziak behar bezala seinaleztatuta egonen dira.
- Bizikletak aparkatzeko lekuak daude.
- Bizikletaz eta/edo oinez joan daiteke harrera eremutik baliabide turistikora.
–"Harrera eremuen" proiektuek, gainera, gutxieneko irizpide hauek bete beharko dituzte:
- Premiari buruzko txosten bat eta/edo mugikortasun azterlan bat egotea, lotutako baliabideari dagokionez harrera eremua sortzea behar bezala justifikatzeko.
- Gutxienez ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bat planteatzea 40 aparkalekuko edo zatiko. Gutxienez 20 ibilgailurako edukiera duten aparkalekuek kargatzeko puntu bat izan beharko dute [29/2021 Errege Lege Dekretua (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2021-21096)]. Salbuetsita egonen dira lehendik dauden eta 20 aparkaleku edo gehiago dituzten harrera eremuak, baldin eta kargatzeko puntua konektatzeko beharrezkoa den hargune elektrikoa instalatzea teknikoki bideraezina bada eta planteatutako inbertsioa trafikoa antolatzera mugatzen bada, hura handitu gabe.
- 40 plazatik bat, gutxienez, mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatu beharko da [uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua (https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2021-13488)].
- Lursaila toki-erakunde eskatzailearena izatea, edo gutxienez 10 urtez laga izana toki-erakunde eskatzaileari.
- Gutxienez panel edo euskarri bat egotea lotutako baliabidean, bi QR koderekin: bata erreserba orrira sartzeko eta bestea lurraldeko turismo webgunera sartzeko. Interpretazio euskarriak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez idatzi behar dira gutxienez, eta kontu bereziarekin jokatuko da hizkera inklusiboa eta sexismorik gabea erabiltzeko. Panelak, gainera, jardunbide egokiei eta eremua erabiltzeko gomendioei buruzko atal bat izan beharko du.
- Panelak edo euskarriak Turismo Zuzendaritza Nagusiaren oniritzia izan beharko du instalatu aurretik.
- Wifi-sarea edo 3G, 4G edo gehiagoko estaldura mugikorra du.
- Turismo Zuzendaritza Nagusiaren Nafarroako turismo guneak kudeatzeko tresnan sartuta dago, edo dirulaguntzaren azken ordainketa egin eta bi hilabete igaro baino lehen sartzeko konpromisoa hartu du.
- Harrera eremuak sarbide bakarra izanen du ibilgailuentzat, eta hesi automatiko bat edo antzeko elementu bat egonen da, 12. irizpidean azaldutako Turismo Zuzendaritza Nagusiaren erreserba sistemari lotuta.
- Harrera eremua udal ordenantza batek arautuko du. Ordenantzan, erabilera arauak azalduko dira, eta argi eta garbi zehaztuko da bisitariak hartzeko eta ibilgailuak aparkatzeko gaitutako gune bat dela, eta gaua bertan igarotzea debekatuta dagoela.
5.3. Kostu diruz lagungarriak.
Deialdi honen bidez diruz laguntzen ahalko dira honako kostu hauek:
a) Proiektua idaztea eta aurreko puntuan aipatutako inbertsio proiektuen obrak zuzentzea. Kontzeptu horiengatik, diruz lagungarritzat onartuko da aurreikusitako inbertsio diruz lagungarrien aurrekontuaren %10, gehienez ere, baina gastu horiek ez dira kontuan hartuko 6. oinarrian eskatutako inbertsioen gutxieneko zenbatekoak lortzeko.
Dirulaguntza ordaintzeko unean, kontzeptu horiekin justifikatutako gastutzat joko da justifikatutako gauzatze materialaren zenbatekoaren %10era arte, gehienez. Ondorioz, gastu mota hori bakarrik justifikatzen bada, ez da emaniko dirulaguntzaren inolako ordainketarik egiten ahalko.
b) 5.1 eta 5.2 ataletan jasotako instalazioak eta azpiegiturak egokitzeko behar diren eta aurreikusi diren inbertsioak gauzatzea, kasu bakoitzerako ezarritako irizpideen eta obrak gauzatzeko onartutako proiektuen arabera.
c) 5.1 atalean jasotako ziklistentzako instalazioak edo 5.2 atalean jasotako bisitarientzako harrera eremuak egokitzeko beharrezkoak diren altzariak eta ekipamendua erostea eta instalatzea, betiere inbertsiotzat jotzen badira eta ez birjarpen edo mantentze-lanekotzat.
5.4. Diruz lagungarriak ez diren gastuak eta jarduerak.
Laguntza hauek pizgarri gisa erabili nahi direnez, laguntza-eskaera erregistratzen den egunaren ondotik hasten diren jarduketak baizik ez zaizkie onartuko onuradunei. Hortaz, ez da hautagarri izanen jarduketa egikaritzeari buruz data hori baino lehenago fakturatutako ezein kostu, salbu eta eskaera aurkezteko edo inbertsioak gauzatzeko beharrezkoak diren prestaketa lanei dagozkien kostuak, proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar. Izan ere, horiek diruz lagungarritzat hartzen ahalko dira, nahiz eta egun hori baino lehen fakturatu, baldin eta prestaketa lan horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi badira.
Gastu mota hauek ez dira inolaz ere diruz lagungarriak izanen:
a) Dirulaguntza eskatzen duen erakundeak berak egindako lanak, ez eta erakunde eskatzailea bera denean jardueraren emailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean ere.
b) Garraio elementuak.
c) Administrazio baimenak, lizentziak, baimenak, abal eta/edo fidantzen kostua, isunak, tasak, zergak edo ordainak.
d) Kudeaketei, kontratazioei, kontsultei edo administrazio tramiteei lotutako edozein gastu, nahiz eta beharrezkoak izan baimenak edo lizentziak lortzeko.
e) Finantza gastuak, pasiboen berregituraketenak edo birfinantzaketenak, edozein eragiketa motatako banku gastuak.
f) Saltegien errentamendu gastuak.
g) Jarduketen mantentze-lanetako gastuak edo soluzio teknologiko baten ezarpenaren ondoko funtzionamenduarekin eta hobekuntzarekin zerikusia duen beste edozein gastu.
h) Izenpetutako aseguruak, zehapen penalei lotutako kostuak eta prozedura judizialen gastuak.
i) Funtzionamendu gastu arruntak.
j) Erakunde onuradunen mendeko lan harremana duten langile finkoen edo behin-behineko lan kontratudunen ordainsari arruntei dagozkien gastuak.
k) 5.1 atalean hautagarritzat jotzen ez den beste edozein gastu.
Orobat, bermatu beharrez neurria egokitzen dela «Kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoan jasotakoari, eta bat etorriz Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakiaren ERANSKINAREKIN, ez dira diruz lagungarritzat joko kontzeptu edo jarduera hauei lotutako gastuak:
l) Erregai fosilekin zerikusia duten jarduerak, horien geroko erabilera barne (salbu eta neurri honen esparruko proiektuek zerikusia badute gas naturala erabiliz elektrizitatea eta/edo beroa sortzeko prozesuekin edo garraio azpiegiturekin eta lotutako banaketarekin eta betetzen badituzte «Kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoaren III. eranskinean ezarritako baldintzak).
m) EBko isurketa eskubideen salerosketa araubideko (RCDE) jarduerak eta aktiboak, aurreikusten bada sortuko dituzten berotegi efektuko gasen isuriak ez direla egonen dagokien erreferentziako parametroetatik behera. Aurreikusten bada diruz lagundutako jarduerak sortuko dituen berotegi efektuko gasen isuriak ez direla dagozkien erreferentziako parametroak baino nabarmen txikiagoak izanen, horri buruzko azalpen arrazoitua eman beharko da. Isurketa eskubideak doan esleitzeko ezarritako erreferentzia parametroak, isurketa eskubideen salerosketa araubidearen aplikazio-eremuan sartzen diren jarduerei dagokienez, Batzordearen 2021eko martxoaren 12ko 2021/447 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, 2021etik 2025era bitarteko aldian isurketa eskubideak doan esleitzeko erreferentzia parametroen balio berrikusiak zehazten dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauaren 10. bis artikuluaren 2. apartatuari jarraikiz.
n) Hondakinen zabortegiekin, erraustegiekin (salbuespen hori ez zaie aplikatzen neurri honen esparruan hondakin arriskutsu ez-birziklagarriak soilik tratatzen dituzten instalazioetan egiten diren ekintzei, ezta lehendik dauden instalazioei ere, baldin eta ekintza horien helburua efizientzia energetikoa handitzea, isuri gasak pilatzeko edo erabiltzeko atzematea edo errausketa-errautsetatik materialak berreskuratzea bada, betiere ekintza horiek ez badute ekartzen hondakinak tratatzeko ahalmen handiagoa instalazioetan edo bizitza erabilgarria luzatzea; xehetasun horiek agiri bidez justifikatu beharko dira instalazio bakoitzeko) eta tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin zerikusia duten jarduerak (salbuespen hori ez zaie aplikatuko tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioetan neurri honen esparruan hasitako ekintzei, baldin eta ekintza horien helburua bada efizientzia energetikoa handitzea edo hondakin bereiziak birziklatzeko eragiketetarako berregokitzea, hala nola konpostatzea eta biohondakinen digestio anaerobioa, betiere ekintza horiek ez badute ekartzen hondakinak tratatzeko ahalmen handiagoa instalazioetan edo bizitza erabilgarria luzatzea; xehetasun horiek agiri bidez justifikatu beharko dira instalazio bakoitzeko).
o) Hondakinak epe luzera ezabatzeagatik ingurumenari kalte egiten ahal dioten jarduerak.
Ez dira inola ere diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).
Jarduketa guztiek, gainera, bete beharko dute ingurumen arloan aplikatzekoa den Espainiako eta Europako legeria. Ingurumen ebaluazioko prozedurak beteko dituzte beti, indarreko arauekin bat aplikagarri direnean, bai eta ingurumenaren arloko araudiari jarraikiz egin beharreko eraginen bestelako ebaluazioak ere.
6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienezko dirulaguntza eta gutxieneko inbertsioa.
Deialdi honetan araututako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren (BEZa barne) %75 eta %90 artekoa, baremoan lortutako puntuazioaren eta honako honen arabera:
6.1. Nafarroako bizikleta ibilbideetan esku hartzeko proiektuak:
–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 50.000 euro.
–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 300.000 euro.
–Diruz lagunduko den ehunekoa: Oinarri arautzaileetan ezarritako gutxienekoak betetzen dituzten proiektuak: %90.
6.2. Naturaguneetako harrera eremuetako erabilera publikoaren kudeaketa hobetzeko inbertsio proiektuak:
–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 50.000 euro.
–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 200.000 euro.
–Diruz lagunduko den ehunekoa:
- Oinarri arautzaileetan ezarritako gutxienekoak betetzen dituzten proiektuak: %75.
- Hurrengo baremoaren arabera gutxienez 30 puntu lortzen dituzten proiektuak: %90.
BAREMOA | PUNTUAK |
Hiri-drainatze sistema jasangarriaren (SUDS, ingelesezko siglengatik) neurrietako bat sartu da harrera gunearen diseinuan, Nafarroako Gobernuak egindako dokumentuaren 7. atalean jasotako diseinuari buruzko oinarrizko gomendioei jarraituz: Zoladura iragazkorra / zuhaitz-txorkoak / urak har ditzakeen parterreak / depositu saretuak / begetazio-estalkia / iragazketa-zangak / begetazio-arekak / atzemateko edo iragazteko putzuak / hezeguneak. | 10 puntu |
Harrera gunearen azaleraren %20 gutxienez landarediz estalita dago eta itzal eremuak sortzen ditu. | 10 puntu |
Harrera gunean informazio gunea dago, eta urteko gutxienez lau hilabetetarako langileak kontratatzen dira (lanaldi osoa). | 10 puntu |
Harrera gunean garbiketa zerbitzua duten erabilera publikoko komunak daude (eremuan bertan edo 100 metrora baino gutxiagora). | 10 puntu |
Tamaina handiko ibilgailuentzat eta/edo autobusentzat erreserbatutako aparkalekuak ditu. | 10 puntu |
Toki-erakundeak BEZa berreskura badezake, gastu hori ez da diruz lagunduko. Zati batean berreskura badezake, udal idazkaritzak ziurtagiria aurkeztu beharko du, hainbanaketa portzentajea adierazten duena. Portzentaje hori ez da diruz lagungarria izanen inola ere.
7. oinarria. Eskaerak aurkeztea. Epea eta modua.
7.1. Epea:
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko azaroaren 15ean bukatuko, egun hori barne.
7.2. Modua:
a) Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez,
https://tramitespersonal.navarra.es/es/tramites/on/-/line/convocatoria-de-subvenciones-a-entes-locales-para-ampliacion-de-equipamientos-y-acondicionamiento-de-vias-ciclables-e-implantacion-de-sistemas-de-regulacion-en-areas-de-acogida-de-visitantes Nafarroako Gobernuaren atariko (www.navarra.es) izapideen katalogoan dagokion laguntza fitxaren eskaera-inprimakia betez, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaizkio, APAPELen 66.6 artikuluan xedatutakoaren arabera. Laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen eskabide-ereduarekin bat ez datozen eskaerak ez dira aurkeztutzat joko.
b) Ordezkaritza-ahalorde askietsia duen pertsonaren sinadura elektronikoa erabiliko da eskaera aurkezteko. Eskaeraren sinadura elektronikoaren bidez, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien kopia digitalizatuen jatorrizkoarekiko fideltasuna bermatuko da.
c) Jakinarazpenak eta komunikazioak eskatzaileen helbide elektroniko gaitura (HEG) bidaliko dira.
d) Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du esan nahi gero ez denik bide telematikotik aurkezten ahalko. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
e) Erakunde bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du 5. oinarrian xedatutako proiektu mota bakoitzeko.
f) Nafarroako bi toki-erakundek edo gehiagok ere egiten ahalko dute proiektu jakin bat elkarrekin egiteko dirulaguntza eskabide bakar bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.
8. oinarria. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioak berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko du, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztuko da.
8.1. Erakunde eskatzailearen gaineko dokumentazioa.
a) Eskaera-inprimakian jaso beharreko erantzukizunpeko adierazpenak.
–Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez dagoela dioena, sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain ez dagoela dioena.
–Administrazioarekin laguntza, mailegu edo aurrerakinen itzulketan zorrik ez duela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena, eta berreskuratze-agindu baten zain ez egotea Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpoko eta barne merkatuarekin bateraezin deklaratzeko erabakia hartu ondoren.
–Aplikatzekoa den Estatuko eta Europar Batasuneko araudi guztiak beteko direlako erantzukizunpeko adierazpena (zehazki, obra, hornidura eta ingurumenaren arloko eskumen, kontratazio eta esleipenari dagokionez), eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren lizentzia eta baimen guztiak lortzeko konpromisoari buruzko adierazpena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren xede diren jarduketa berberetarako beste administrazio, erakunde edo partikular batzuei eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzei buruzkoa, bai eta dirulaguntza hauek izapidetzean eskatu edo lor ditzakeenen berri emateko konpromisoa ere.
–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena eskaera egiten duen entitatearen konpromisoa inbertsioaren xede den eremu edo azpiegituretan mantentze eta garbitze lanak 10 urtez egiteko eta dirulaguntza eman zen helburu zehatzerako erabiliko duela adierazteko.
b) Adierazpenak, III. eranskinaren araberakoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzearen gaineko konpromisoari buruz.
c) Udal konposatuen kasuan, horiek osatzen dituzten kontzeju guztietarako edo batzuetarako proiektu bat sustatzen badute, eragindako toki-erakundeen artean adostasuna dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, aplikatzekoa den araudiarekin bat. Ziurtagiri horretan proiektuan parte hartzen duten kontzejuen kopurua eta izenak adieraziko dira.
d) Hainbat udalek elkarrekin egindako proiektuen kasuan, hitzarmena edo dokumentu baliokidea, honako hauek adierazita:
–Proiektuan parte hartzen duten udalen kopurua eta izenak.
–Proiektua gauzatzea bere gain hartzen duen udala solaskide bakarra izanen da laguntza-eskaera aurkezteko, egindako jarduketen justifikazioa aurkezteko, edo beste edozein izapide administratibotarako edo komunikaziotarako, dirulaguntzaren espedientearen kudeaketarekin loturik baldin badago.
–Alderdien lankidetza antolatzeko baldintzak.
e) Toki-erakundeko idazkaritza lanetan diharduenaren ziurtagiria, adierazten duena entitate horrek ezin dituela berreskuratu edo konpentsatu eskatutako dirulaguntzari dagozkion zeharkako zerga ordainduak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) Hamaikagarren oinarrian araututako ordainketa aurrerakina eskatuz gero, dirulaguntzaren xedea betetzeko funtsak behar direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, toki-entitate eskatzailearen idazkari lanetan diharduenak emandakoa. Erakunde eskatzaileak bat baino gehiago direnean, idazkaritza guztien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
g) Entitate eskatzailea jarduketak eginen diren eremuen edo lurren titularra dela dioen ziurtagiria edo, hala badagokio, eskaera aurkezten den egunetik 10 urtetik beherakoa ez den aldirako horiek erabilgarri izanen dituela dioena. Horretarako, toki-entitatearen idazkaritzaren ziurtagiria aurkeztuko da, inguruabar horiek egiaztatzen dituena eta, gainera, jarduketak eginen diren poligono eta lurzati zehatzak adierazten dituena.
8.2. Proiektuari/proiektuei buruzko dokumentazioa.
–Dirulaguntzaren xedeko jarduketak azaltzen dituen deskripzio-memoria, bilduko duena gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehatua:
- Jarduketa horrekin lortu nahi diren helburuak.
- Jarduketaren interesaren justifikazioa.
Naturaguneetako harrera eremuetako erabilera publikoaren kudeaketa hobetzeko inbertsio proiektuetan, 6. oinarrian ezarritako baremoa aplikatzeko, puntuak ematen dituzten baldintzak betetzen direla justifikatu beharko da memorian.
–Memoria baloratua edo, inbertsioek hala eskatzen badute, behar bezala zigilatutako obrak egiteko proiektua.
–Obra zibila kostu hautagarri gisa barne hartzen dituzten jarduketen eskaeren kasuan, hondakinen %70ari buruzko baldintza betetzen dela justifikatzen duen hondakinen kudeaketa-azterlana, teknikari eskudunak sinatua, edo, bestela, onuradunaren ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, adierazitakoa betetzen dela justifikatzeko behar den dokumentazio guztia betetzeko eta emateko konpromisoa hartzen duela esaten duena.
–Hala badagokio, dagozkion baimenak (ingurumena, ondarea edo beste batzuk).
–Aurrekontua kontzeptuen arabera zehaztua, gastuak zenbatesteko bide ematen duten fakturak edo proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko erakunde eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.
–Instalazioen/azpiegituren argazkiak, eskaera aurkezten den egunekoak.
–Jarduketak gauzatzeko kronograma, jarduketaren gauzatze faseak eta dirulaguntza eskatzeko unean jarduketak zer gauzatze egoeratan dauden adieraziz.
8.3. Eskabideak ez baditu betetzen aipatutako betekizunak, edo harekin batera ez badira aurkezten aginduzko agiriak, instrukzio organoak erakunde interesdunari eskatuko dio akatsak gehienez ere 10 eguneko epean zuzen ditzala, zuzentzeko errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta adieraziko, horrela egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.
9. oinarria. Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.
1. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko eskumena duen kudeaketa organoa.
2. Oro har, eta iruzurrari aurrea hartzeko ezarritako arauei jarraikiz, helburu hori lortzeko duten inplikazioa indartuko dute onuradunak hautatzeko eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiek, interes-gatazkarik ez dutela dioen adierazpen baten bidez, eta hitz emanen dute adierazpen hori eguneratuta mantenduko dutela baldin eta jatorrizko adierazpena egitean zuten egoera aldatzen bada; izan ere, egoera aldatzeak prozeduran parte hartzea eragotziko die.
3. Dirulaguntza banakako ebaluazioaren bidez emanen da, eta, beraz, eskaerak aurkeztu diren hurrenkeraren arabera izapidetu eta ebatziko dira, horretarako aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa dagoen bitartean, 2. oinarri arautzailean proiektu mota bakoitzerako esleitutako kredituen arabera.
4. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak dagokion ebazpen proposamena igorriko dio Turismo Zuzendaritza Nagusiari. Dagozkien dirulaguntzak aurreko zenbakiaren arabera esleitu ondoren, eskaerei erantzuteko ezarritako aurrekontu-baliabideak agortzen badira, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.
5. Turismo Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Dirulaguntza emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.
6. Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.
10. oinarria. Aurrera eramandako jarduketak justifikatzeko epeak, modua eta dokumentazioa.
10.1. Justifikazioa aurkezteko epea.
Edozein unetan aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2025eko uztailaren 15ean, egun hori barne.
Data hori luzatzen ahalko da, 3. oinarrian ezarritako baldintzetan.
10.2. Justifikazioa aurkezteko modua.
Justifikazioa laguntzaren fitxan dagoen berariazko justifikazio inprimakia erabiliz aurkeztuko da, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.
Justifikazioko dokumentazioa aurkezteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora.
"Kontuan hartuz 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan ezarritakoa, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromiso bat non behar diren eskubideak eta sarbideak emanen baitira, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Espainiako agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko.
Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak".
10.3. Egindako jarduketak justifikatzeko dokumentazioa.
Jarraian zehaztutako dokumentazioa justifikazio inprimaki formalizatuarekin batera bidaliko da, eta eskaneatuta aurkeztu beharko da, dokumentu bereizietan eta behar bezala identifikatuetan:
a) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen memoria, aurreikusitako jarduketen exekuzio maila eta lortutako emaitzak azalduta.
b) Egindako jarduketen guztizko kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasota:
1.–Jarduketaren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta agiria identifikatuta, zenbatekoarekin, jaulkipen egunarekin eta ordainketa egunarekin.
2.–Merkataritzako trafiko juridikoan frogarako pareko balioa duten fakturen kopiak edo agiriak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, aurreko zerrendan agertzen direnak, eta ordainketa frogatzen duen dokumentazioa.
3.–Diruz lagundutako proiektuak osatzen dituzten jarduketak kontratatzeko prozesuaren justifikazioa (erakunde onuradunak aurkeztu beharko du), aplikatzekoa den kontratazio-prozedura betez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean xedatutakoaren arabera.
4.–Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren xehetasuna, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.
d) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz. Adierazi behar dira dirulaguntza honetaz aparte jarduketak finantzatu dituzten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.
e) Erakunde onuradunaren organo eskudunak emandako ziurtagiria, jardueraren %100 egin dela eta helburua bete dela egiaztatzen duena, bai eta kontu-hartzailetzak emandako txostena ere.
f) Toki-erakundeko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.
g) Toki-erakundeko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko jarduketen kontratazioan bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezartzen diren legezko aginduak.
h) Egindako jarduketen argazkiak.
i) DNSH printzipioa eta etiketatze klimatikoa behar bezala bete direla justifikatzea, eta, zehazki, honako hau:
–Obra zibilaren kostu hautagarriak barne hartzen dituzten jarduketen eskaeren kasuan, Konferentzia Sektorialaren Akordioaren (hondakinen %70 balorizatzeari buruzkoa) 17. oinarriko 8.b atalean adierazitakoa betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Horretarako, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketari buruzko azterlana jasotzen duen proiektua edo memoria teknikoa aurkeztu beharko da, bai eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketari buruzko plana ere. Plan horretan nola aplikatuko den zehaztu beharko da, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen 105/2008 Errege Dekretuan araututakoarekin bat.
Aurreko hori honela frogatuko da:
- Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen %70 balorizatu dela behar bezala egiaztatzeko, onuradunak sortutako hondakinen guztizko kopurua zehazten duen laburpen-memoria aurkeztuko du, hondakinak Europako Hondakinen Zerrendako kodeen arabera sailkatuta, eta hondakinen destinoko kudeatzaileen ziurtagiriak, instalazio bakoitzean lortutako balorizazioaren ehunekoa adierazten dutenak. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.
- Eraispen selektiboa egiteko neurriak ezarri direla egiaztatzeko, kudeatzaileek sortutako hondakinak entregatu direla justifikatzeko ematen dituzten ziurtagirietan jasotako EHZ kodeak erabiliko dira. Kode horiek gaika bildutako hondakin-frakzioei dagozkienak izanen dira, adibidez: 170101, 170102, 170201, 170202, 170203, 170402, 170403 edo 170405.
- Obran bertan hondakinen bat balorizatuz gero, onuradunak balorizatutako kopuruei buruzko informazioa sartuko du laburpen-memorian, EHZ kodearen eta erabilitako bitartekoen arabera sailkatuta (instalazio mugikorra, kudeatzailea, etab.).
- Hondakinetatik heldu diren agregakin birziklatuak erabiliz gero, onuradunak material horiek erosiak direla frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko du laburpen-memorian, eta material kopurua eta mota adierazi beharko ditu.
- Amianto-hondakinak sortzen badira, tratamendu egokia jaso dutela frogatu beharko da. Horretarako, amianto-hondakinak sortu diren lekutik hondakinak kudeatzeko plantara lekualdatu aurretik jakinarazpen bat igorri beharko da, eta baita mugimendu horiei lotutako hondakinen lekualdaketak identifikatzeko dokumentuak ere, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.
j) SEEParen esparruko jardueraren finantzaketa ezagutarazteko hartutako hedapen neurriei buruzko egiaztagiria, SEMen baldintza eta betebehar espezifikoei buruzko V. eranskinean ezarritakoaren arabera.
11. oinarria. Aurrerakinen aurreikuspena.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2) artikuluan ezarritakoaren arabera, emandako dirulaguntzaren %75eko aurrerakina ematen ahalko da, baldin eta erakunde onuradunak justifikatzen badu dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak behar dituela.
Ondorio horietarako, erakunde onuradunak berariaz eskatu beharko du, aurrerakinaren beharra behar bezala justifikatuta.
Aurrerakina dirulaguntza ematen den unean ordainduko da eta erakunde onuradunak egindako jarduketen justifikazioa aurkezten duenean erregularizatuko da.
Dirulaguntza emateko unean 2024ko ekitaldirako kreditu-gerakinik gelditzen ez bada, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura eman eta ordainduko da.
12. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.
Egindako jarduketen frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren, Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jarduketa horiei dagokien ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko du Turismo Zuzendaritza Nagusira, eta txosten bat gehituko du, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.
Onuradunak oinarri hauetan araututako dirulaguntza aurrerakina jaso badu, honela erregularizatuko da:
–Horretarako behar den zenbatekoa ez bada justifikatzen, eskatuko da ordaindutako dirulaguntzaren soberakinari dagokion dirulaguntza itzultzeko.
–Horretarako behar den zenbatekoa justifikatzen bada, falta den zenbatekoa ordaintzeko ebazpena emanen da.
13. oinarria. Betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
13.1. Betebeharrak.
Laguntzaren onuradun diren toki-erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Jarduketak deialdian ezarritako epeetan egin, justifikatu eta ordaintzea.
b) Laguntzen organo kudeatzaileari komunikatzea, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost egun balioduneko epean, uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin eta diruz lagundutako jarduketak ez badira egin behar, edo horietakoren bat ez bada egin behar ezarritako epean.
c) Dirulaguntzaren xede diren jarduketen azken gauzatze maila hasieran onartutako aurrekontuaren %75 baino txikiagoa izatea aurreikusten bada, horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko zaio organo kudeatzaileari, eta, nolanahi ere, laguntza eman eta gehienez ere bi hilabeteko epean.
Jakinarazpen hori egin ezean, dirulaguntzaren xede diren jarduketen gauzatze mailari buruz oinarri honen 2. zenbakian ezarritako murrizketak aplikatuko dira.
d) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak, bai eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak ere. Exekuzioan aldaketa esanguratsuak eginez gero, beste txosten bat eskatzen ahalko zaio onuradunari, egiaztatzeko «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa errespetatzen dela, 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraiki.
e) Eskaerarekin batera aurkeztu diren erantzukizunpeko adierazpenetan hartutako konpromisoak eta deialdi honi aplikatzekoa zaion araudi guztia betetzea.
f) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzen erakunde onuradunek bete behar dituzten betebeharrak betetzea, laguntzaren fitxaren V. eranskinean jasotzen direnak.
g) Inbertsioaren xede den eremu edo azpiegitura dirulaguntzaren xede den helburu zehatzerako erabiltzea eta gutxienez 10 urtez mantendu eta garbitzea.
h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.
13.2. Ez-betetzeak eta mailak.
Dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat partzialki betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriz doitzen ahalko da, proportzionaltasun printzipioa aplikatuta, edo, kasua bada, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
Zehazki:
a) Justifikazio dokumentazioa 2025eko uztailaren 15a baino geroago aurkezten bada, edo, hala badagokio, gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatzeko ebazpenean ezarritako egunaren ondoren, betiere 10 egun baino gutxiagoko atzerapenarekin, dirulaguntza %10 murriztuko da. 10 egunetik gorako atzerapenarekin aurkeztuz gero, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
b) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira (gauzatzen, fakturatzen eta ordaintzen badira), murrizketa hauek aplikatuko dira:
–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50.
–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
Gauzatze maila zehazteko, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa alderatuko da horretarako ezarritako epearen barruan onartutako gastu justifikatuaren zenbatekoarekin.
c) Onartutako gastu justifikatuak ezin dira 6. oinarrian ezarritako gutxieneko gastu diruz lagungarrien zenbatekoak baino baxuagoak izan. Hala izanez gero, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
Nolanahi ere, entitate onuradunak jaso dituen funtsak itzuli beharko ditu, arau urratzeak eragozten duenean funts europarrak Altxorrera itzultzea, diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbateko berean.
Gainera, erantzukizunpeko neurrien inguruko irregulartasunik aurkitzen bada estatuko edo Europako erakundeek egindako kontrolen batean, eta hark eragozten badu funtsak Altxorrera itzultzea, onuradunak itzuli beharko du diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbatekoa.
Erakunde onuradunak jasotako diruak erabiltzen ez baditu diruz lagundutako jarduketetarako, oker erabilitako zenbatekoa itzuli beharko du.
"Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa edo etiketatze klimatikoa betetzen ez badira, pertsona edo erakunde onuradunak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.
14. oinarria. Dirulaguntzen bateragarritasuna eta finantzaketa bikoitzik eza.
Agindu honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik (estatukoa zein nazioartekoa izan) jasotako dirulaguntza edo laguntzekin, betiere kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikulua; izan ere, artikulu horrek ezartzen du ez dela kostu bera finantzatuko Europar Batasuneko beste laguntza batzuekin, baldin eta laguntza horien zenbateko osoak, bakarka edo beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera, finantzatutako jardueraren kostua gainditzen ez badu edo onuradunari, hala badagokio, finantzatutako jarduera estaltzeko eskatzen zaion finantzaketa propioaren zenbatekoa murrizten ez badu. Kostu berak finantzatzen lagundu duten beste funtsik izan bada, edozein eratakoak izanik ere, eta Europatik kanpokoak badira ere, onuradunak horiei buruzko informazioa eman behar du.
Ondorio horietarako, eskatzaileek, eskaera aurkezten dutenean, eta onuradunek, justifikazioa aurkezten dutenean, jakinaraziko dute diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu dituztela.
15. oinarria. Iruzur arriskuaren ebaluazioa.
Kultura eta Kiroleko kontseilariaren maiatzaren 10eko 23/2022 Foru Aginduaren bidez, iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Kultura eta Kirol Departamentuaren (gaur egun, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kargura finantzatutako proiektuen kudeaketaren esparruan.
Aipatutako planean jasotzen denaren arabera, oinarri arautzaile hauek onartzeko espedientean jasoa dago iruzur arriskuaren ebaluazioa (bandera gorrien egiaztapen zerrenda) eta, orobat, "Interes-gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA), haren prestaketan eta tramitazioan parte hartu duten pertsona guztiei dagokiena, eta halaber, onuradunak hautatu eta baldintzak betetzearen egiaztapen prozeduran parte hartzen duten guztiei dagokiena, eguneratuta mantentzeko konpromisoarekin egoera aldatzen bada jatorrizko adierazpenaren aldean, horrek galaraziko dielako prozeduran parte hartzea.
Era berean, dirulaguntzaren eskatzaileek IGEA aurkeztu beharko dute, III. eranskinean jasota dagoena (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzeari buruzko adierazpenak).
16. oinarria. Laguntzak kontrolatzea.
16.1. Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko. Egiaztapen eta ikuskapen horiek eragozteak laguntza itzultzea ekartzen ahal du, ukatu gabe dagokion zehapen prozedura tramitatzea.
Artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromisoa, behar diren eskubideak eta sarbideak errazteko, Batzordeak, OLAFek (Iruzurraren aurkako Europako Bulegoa), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten.
Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.
16.2. Dirulaguntza ematen duen erakundeak neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta halaber interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua betez.
16.3. Administrazioak eta 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako erakundeek Benetako Titulartasunen Erregistroetan jasotako informazioa eskuratzen ahalko dute, bai eta administrazioaren beste datu base guztietan jasotakoa ere, benetako titularren inguruko datu horiek eman ahal izateko.
16.4. Laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.
17. oinarria. Laguntzen publizitatea.
Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako laguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta kopurua.
Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.
18. oinarria. Araudi aplikagarria.
Foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak arautuko dituzte aginduan bertan ezarritakoak, oinarri arautzaileek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta gainerako araudi aplikagarriek. Era berean, dirulaguntza hauek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren mende daude, bai eta gai horri buruzko Europar Batasuneko gainerako arauen eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauen mende ere.
–«Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoa», Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01).
–36/2020 Errege lege-dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena.
–HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa.
–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.
–HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek hornitu beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuei zein neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze mailari.
19. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Gobernuan, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
II. ERANSKINA.–EUROVELO IBILBIDEEK EDO BIDE BERDEEK-BIDE NATURALEK ZEHARKATZEN DITUZTEN HERRIAK
HERRIAK | EV1 | EV3 | BIDASOA BB | PLAZAOLA BB | IRATI BN | VASCONAVARRO BB | TARAZONICA BB |
Acedo (Mendaza) | | ||||||
Aitzoain (Berriobeiti) | | | |||||
Antzin | | ||||||
Agoitz** | | | |||||
Arlegi (Galar) | | | |||||
Auritz | | ||||||
Aurizberri (Erroibar) | | ||||||
Aiegi | | | |||||
Azketa (Iguzkitza) | | | |||||
Beintza-Labaien | | ||||||
Bera | | | |||||
Berriobeiti (Berriobeiti)* | | | |||||
Berriogoiti (Berriobeiti) | | | |||||
Berriozar* | | | |||||
Biurrun (Biurrun-Olkotz) | | | |||||
Burlata* | | ||||||
Cascante | | ||||||
Zirauki | | | |||||
Zizur Txikia (Zizur)* | | | |||||
Donamaria | | ||||||
Doneztebe | | | |||||
Egues (Eguesibar) | | ||||||
Endarlatsa (Lesaka) | | | |||||
Eneritz | | | |||||
Eraso (Imotz) | | ||||||
Espartza (Galar) | | ||||||
Lizarra | | | | ||||
Etxaleku (Imotz) | | ||||||
Galar | | ||||||
Gartzaron (Basaburua) | | ||||||
Uharte* | | ||||||
Ihaben (Basaburua) | | ||||||
Irurtzun | | | |||||
Jauntsarats (Basaburua) | | ||||||
Latasa (Imotz) | | | |||||
Legasa (Bertizarana) | | ||||||
Leitza | | ||||||
Lekunberri | | | |||||
Ledea | | ||||||
Lizoainibar-Arriasgoiti | | ||||||
Longida | | ||||||
Lorka (Deierri) | | | |||||
Los Arcos | | | |||||
Irunberri | | ||||||
Lukin | | | |||||
Lusarreta (Artzibar) | | ||||||
Mañeru | | | |||||
Mugiro (Larraun) | | | |||||
Murchante | | ||||||
Murieta | | ||||||
Muruzabal | | | |||||
Nagore (Artzibar) | | ||||||
Oieregi (Bertizarana) | | ||||||
Oiz | | ||||||
Orbaizeta | | ||||||
Orokieta-Erbiti (Basaburua) | | ||||||
Orreaga | | ||||||
Iruña* | | | | ||||
Gares | | | |||||
Saldias | | ||||||
Santsol | | | |||||
Saragueta (Artzibar) | | ||||||
Saratsa (Itza) | | | |||||
Saratsate (Itza) | | | |||||
Subitza (Galar) | | | |||||
Sunbilla | | | |||||
Torres del Río | | | |||||
Tutera | | ||||||
Tulebras | | ||||||
Ukar | | | |||||
Uitzi (Larraun) | | | |||||
Urbiola (Iguzkitza) | | | |||||
Urdirotz (Artzibar) | | | |||||
Uritz (Artzibar) | | | |||||
Urraulbeiti | | ||||||
Urroz | | ||||||
Ustarrotz (Eguesibar)* | | | | ||||
Viana | | | | ||||
Villamayor de Monjardín | | | | ||||
Villatuerta | | | | ||||
Atarrabia* | | | | ||||
Zandueta (Artzibar) | | | |||||
Zazpe (Artzibar) | | | |||||
Zubielki (Allin) | | ||||||
Zufia (Metauten) | | ||||||
Zuñiga | | ||||||
Zangoza** | | ||||||
Urraulbeiti** | | ||||||
Longida** | | ||||||
Urrotz-Hiria** | | ||||||
Lizoainibar-Arriasgoiti** | | ||||||
Eguesibar** | | ||||||
* Iruñerriko metropoli eremuko udalerri baztertuak (4.2 oinarria). ** Iratiko Bide Naturala igaroko den udalerriak: Zangoza, Ledea, Irunberri, Urraulbeiti, Agoitz, Longida, Urrotz-Hiria, Lizoainibar-Arriasgoiti eta Eguesibar. | |||||||

III. ERANSKINA.–SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKO ADIERAZPENAK
Prozedura: Toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, "bizikleta bideen ekipamenduak handitu eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko", Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
........................................................................................................................................... jaun/andreak (NAN: ..........................), ......................................................... erakundearen (IFK: ............................) ORDEZKARI gisa, SEEPetik datozen baliabideekin finantzatutako dirulaguntzen onuradun gisa, honako ADIERAZPEN hauek egin ditu:
1. Interes-gatazkarik ez dagoelako adierazpena:
Goian aipatutako prozeduran inpartzialtasuna bermatze aldera, sinatzaileak adierazten du:
Lehenengoa.–Honako hauen berri duela:
1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko finantza-erregelamendua) 61.3 artikuluan ("Interes-gatazka") ezartzen duenez, interes-gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik.
2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren (Interes-gatazkak konpontzea) helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.
3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak (Abstentzioa) ezartzen duenez, ez dute prozeduran parte hartuko apartatu honetan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileek:
a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta horren ebazpenak eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.
b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.
c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.
d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.
e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.
Bigarrena.–Ez dagoela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako "interes-gatazkatzat" har daitekeen inolako egoeratan, eta ez dagoela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, aipatutako prozedurari eragin diezaiokeenik.
Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen duela geroratu gabe jakinarazteko dagokion organoari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio kausa.
Laugarrena.–Badaki ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.
2. Datuak lagatzeari eta tratatzeari buruzko adierazpena:
Sinatzaileak aplikatu beharreko araudia ezagutzen duela adierazten du, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluaren apartatu hauek:
1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, erreformak eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:
i. Funtsen azken hartzailearen izena;
ii. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;
iii. Funtsen hartzailearen edo kontratistaren benetako titularren izen-abizenak eta jaiotze datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;
iv. Suspertze eta erresilientzia planaren esparruan eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzazioa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».
2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak bakarrik tratatuko dituzte, aurrekontu kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako, eta auditoretzak iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorriz, Mekanismoa aplikatzeko txostenak aurkeztu behar dira, Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza informazioaren eta kontu ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».
Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten dut, aipatutako artikuluetan espresuki zerrendatutako helburuetarako.
3. Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena:
Sinatzaileak adierazten du ordezkatzen duen pertsonak/erakundeak arau juridiko, etiko eta moralei dagokienez estandar zorrotzenak hartzeko konpromisoa hartzen duela, horretarako, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela, eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen diela agintariei.
Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari dagokionez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du, eta adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela estatuen laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berririk.
4. Sei ingurumen helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH) betetzeari buruzko adierazpena.
Sinatzaileak konpromisoa hartzen du, garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai balio-bizitzaren amaieran, DNSH printzipioa betetzeko, hots, «ez duela kalte nabarmenik eraginen», Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) ERREGELAMENDUAK eskatzen duena, eta hortaz:
1. EZ DIE KALTE NABARMENIK ERAGINEN 2020/852 EB Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren SEI INGURUMEN HELBURUEI, honakoei alegia:
a) Klima-aldaketa arintzea. Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.
–Eraikin berriak kontsumo ia nuluko eraikinak izan behar dira (ZEB).
–Eraikinen berrikuntzek Eraikinen Efizientzia Energetikoari buruzko Zuzentaraua (EPBD) bete behar dute.
b) Klima-aldaketara egokitzea. Jarduera batek klima-aldaketara moldatzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.
Jarduketak honako hauek bilduko ditu:
–Arrisku klimatikoen ebaluazioa.
–Eraikuntzetan/berrikuntzetan (fisikoak zein ez-fisikoak) ezarriko diren «egokitzeko irtenbideak», arrisku klimatiko esanguratsuenak murrizteko.
c) Baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera jasangarria eta babesa. Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badie ur-masen –azaleko urak eta lur azpikoak– egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.
Jarduketak honako baldintza hauek bete behar ditu, gutxienez:
–Instalatzen diren ur tresnek produktuaren datu-orrien bidez, eraikuntza ziurtagiri baten bidez edo Europar Batasuneko produktu etiketa baten bidez ziurtatuta egon behar dute.
–Ura erabiltzeko eta babesteko plan bat izatea, uraren kalitatea zaintzearekin eta estres hidrikoa prebenitzearekin lotutako ingurumen degradazioko arriskuak identifikatu eta jorratuko dituena.
d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne. Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia eza ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu, edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.
Egindako edozein obratarako, eta helburu honi dagokionez, honako alderdi hauek hartu behar dira kontuan:
–Jarduketak Europako helburu hau bultzatuko du: eraikuntza lekuan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita 2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuta egotea, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, bat etorriz hondakinen hierarkiarekin eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko Europako Batasunaren protokoloarekin.
–Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu behar dute, EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz, eskura dauden praktika onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskura dagoen sailkapena erabiliz.
–Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasuna sustatuko dute, eta, bereziki, erakusten dute, ISO 20887 arauari edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei dagokienez, nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez efizienteagoak izateko, eta moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak direla gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.
e) Atmosferaren, uraren edo lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Jarduera batek kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta nabarmen areagotzen badu atmosferara, uretara edo lurzorura isuritako kutsatzaileen kopurua.
Jarduketak honako baldintza hauek bete behar ditu, gutxienez:
–Erabilitako osagaiak eta materialak ez daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1907/2006/EE Erregelamenduaren XIV. eranskinean agertzen den baimena behar duten substantzien zerrendan.
–Okupatzaileekin kontaktuan sar daitezkeen erabilitako osagaiak eta materialak CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3 arauetan edo beste proba baldintza estandarizatu eta zehaztapen metodo konparagarri batzuetan xedatutakoaren araberakoak izanen dira.
f) Biodibertsitatearen eta ekosistemen babesa eta leheneratzea. Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.
Egindako edozein obratarako, eta helburu honi dagokionez, honako alderdi hauek hartu behar dira kontuan:
–Eraikuntza jarduera berriak biodibertsitaterako sentikorrak diren eremuetan edo horietatik gertu eginen diren adieraztea. Jarduerek habitaten eta espezieen kontserbazio egoerari kalte egiten ahal dieten adieraztea. Hala bada, Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6. eta 12. artikuluak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikulua bete beharko dira.
–Jarduerek habitaten eta espezieen kontserbazio egoerari kalte egiten ahal dieten adieraztea.
–Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa (IIE) edo baheketa eginen den adieraztea, IIE Zuzentarauaren arabera.
–Aplikatzekoa den legeria nazionala betetzea.
2. ENTITATE ESKATZAILEAK EZ DU BETETZEN JARDUERA BAZTERTURIK, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren ondorioz.
Hauek dira jarduera baztertuak:
–Petrolio findegiak.
–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.
–Elektrizitatea edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.
–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).
–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).
–EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).
3. ERAKUNDE ESKATZAILEAK AURREIKUSTEN DU PROIEKTUAK EZ DUELA ZUZENEKO ONDORIORIK IZANEN INGURUMENEAN, EZ ETA ZEHARKAKO ONDORIO PRIMARIORIK ERE, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal direnak.
Aitorpen honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira jasotako laguntzak eta dagozkien berandutze-interesak, dagokion itzultze-prozedura bete ondoren.
5. Iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpena (OLAF).
Sinatzaileak behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditu bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintari eskudunek beren eskumeneko eginkizunak eginen dituztela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena berariaz ematen du.
Data:
Sinadura:
Kargua:
IV. ERANSKINA.–SEMEN BALDINTZA ETA BETEBEHAR ESPEZIFIKOAK
SEMek finantzatutako dirulaguntzen erakunde onuradunek Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruzko betebeharrak (Europakoak eta Espainiakoak) bete beharko dituzte. Horretarako, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Batasuneko erakundeen kontrol jarduketak beteko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluaren arabera. Horretarako, eskatzaileek foru agindu honen III. eranskina bete beharko dute, eta eskaerarekin batera aurkeztu.
b) Men egin beharko diete Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.
c) Dagokien laguntza onartutakoan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartzen dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Horretarako, bildu behar dituzte, funtsen kontrolerako eta formatu elektronikoan, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan jasotzen diren datu kategoria harmonizatuak.
d) Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Turismo Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.
e) Haien erantzukizunak izanen dira diruz lagundutako jarduketen gauzapenaren fidagarritasuna eta jarraipena, une oro ezagutu ahal izateko jarduketa bakoitzaren lorpen maila eta horri dagozkion mugarri eta helburuen betetze maila.
f) Mekanismo egokiak eratu beharko dituzte ziurtatzeko hirugarrenek gauzatu beharreko jarduketak lagungarriak direla aurreikusitako helburuak lortzeko, eta, kasua bada, hirugarren horiek ematen dutela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarraipenerako adierazleen balioa zehazteko behar den informazioa.
g) Dirulaguntza honen esparruan egindako jarduketei dagokienez, bere gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta dokumentazio euskarria gordetzeko betebeharra. Informazio emate hori eginen da Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak ezartzen duen moduan, estatuko eta Europar Batasuneko araudiak betez.
h) Sistema informatikoan erregistratuko dituzte, edo dagokion ministerioak eta/edo Nafarroako Gobernuak ondorio horietarako dituen bitartekoen bidez, SEM funtsekin finantzatutako jarduketei buruzko datu eta informazio egokiak, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 3. artikuluan eta irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduan ezarritako epeetan. Irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 3. artikuluan ezarritako definizioen arabera, CoFFEE sisteman jarraipen informazioa sartuko duen eta kudeaketa txostena sinatuko duen azpiproiektuaren organo kudeatzailea toki-erakundeen antzeko eginkizunak beteko dituen idazkaria edo kargua izanen da.
i) «Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa (do no significant harm-DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatiko eta digitala guztiz betetzen direla bermatuko dute, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua, hark ezartzen baitu esparru bat inbertsio jasangarriak errazteko, eta aldatzen baitu 2019/2088 (EB) Erregelamendua, era horretan betetzeko «kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioaren aplikazioari buruzko Gida Teknikoa (2021/C 58/01); irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua; 14. osagaian aurreikusitako baldintzak, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuko 3. eta 8. apartatuetan jasotakoak, kokatzen den inbertsioarekin lotuta, eta orobat, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren balorazioaren onarpenari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eskatutakoa". Proiektuen diseinuaren, gauzatzearen eta justifikazioaren fase guztietan eta jarduketa bakoitzean laguntzaren xede diren proiektu guztiek «ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa errespetatu beharko dute.
j) Laguntzaren erakunde onuradunak dirulaguntza honen xede den jardueraren zati bat edo jarduera osoa kontratatzen edo azpikontratatzen badu, kontratistek eta azpikontratistek "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" eta funtsen azken hartzailea identifikatzeko printzipioak betetzen dituztela ziurtatzeko mekanismoak ezarri beharko ditu.
k) Azpiko gastuaren erregulartasuna bermatu beharko dute, eta, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin bat etorriz, neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak exekutatzeko prozeduretan) ekiditeko ere. Era berean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan ezarritakoa beteko dute, bereziki kontratuak esleitzeko eta dirulaguntzak emateko prozeduretan.
l) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako jardueraren dokumentazioa gorde eta zainduko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Zentzu horretan, laguntza jasotzen dutenek frogagiriak eta finantzaketari dagozkion gainerako dokumentuak bost urtez gorde behar dituzte formatu elektronikoan, azken saldoaren ordainketa egiten denetik. Epe hori hiru urtekoa izanen da finantzaketa 60.000 eurotik gorakoa ez bada.
m) Jarduketa gauzatzeko obraren bat egin behar bada, onuradunek bermatuko dute, obraren ezaugarrien arabera, ez zaiela kalterik eraginen erregelamendu horretan ezarritako sei ingurumen helburuei, eta konpromiso hauek hartuko dituzte:
1. Azpiegitura proiektuetako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortutako hondakinen %70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak– beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta birbalorizatzeko prestatzeko konpromisoa, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketarako protokoloaren arabera.
2. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden teknika onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.
3. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasuna sustatuko dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari dagokionez, edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko, eta nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez efizienteagoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.
4. Jarduketa egiteko erabilitako osagaiek eta eraikuntza materialek ez dute amiantorik edukiko, ezta substantzia oso kezkagarririk ere. Substantzia horiek 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskinean, baimena behar duten substantzien zerrendan, daude identifikaturik. Eraikuntzan erabiltzen diren eta erabiltzaileekin kontaktuan jar daitezkeen eraikuntzako osagai eta materialen formaldehido isuria 0,06 mg-koa baino txikiagoa izanen da materialaren edo osagaiaren m³ bakoitzeko, eta 1A eta 1B kategorietako konposatu organiko lurrunkor kantzerigenoen isuria, berriz, 0,001 mg-koa baino txikiagoa izanen da material edo osagaiaren m³ bakoitzeko, aldez aurretik proba egin ondoren bat etorriz CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3rekin edo proba estandarizatuen beste baldintza batzuekin eta antzeko determinazio-metodoekin. Gainera, obraren fasean neurriak hartuko dira zarata, hautsa eta emisio kutsatzaileak murrizteko, eta neurri horiekin lotutako jarduerak gauzatuko dira, betiere indarreko araudi aplikagarria betez, lurzoruak eta ura kutsatzeari dagokionez».
6. Inbertsioek eraispenen bat badakarte, eraispen selektiboa egin beharko da.
7. Birgaitzeko jarduketak egiten direnean biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan, (barne direla gune babestuen Natura 2000 sarea, UNESCOren Munduko Ondareko lekuak, biodibertsitaterako funtsezkoak diren eremuak eta babestutako beste eremu batzuk) edo hurbileko eremuetan, bete beharko dira Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6 (3) eta 12. artikuluak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikulua. Gainera, nahitaezkoa denean, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa eginen da, IEE Zuzentarauaren arabera.
8. Eraikinen birgaitzeari dagokionez, kontuan hartuko dira eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak, ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak izan daitezen, energia primario berriztaezinaren kontsumoa nabarmen murrizteko aukera emanez.
9. Birgaitze neurriak lagungarriak izanen dira eraikinak klima-aldaketara egokitzeko, eta, horretarako, ahal diren egokitze irtenbideak hartuko dira, betiere lehendik dauden eraikinek ematen dituzten aukeren barruan, eta eraikin babestuak izanez gero horiek babestuko dira, landare estalkiak, toldoak, itzaleztatze eremuak, etab. erabiliz.
n) Komunikazio-betebeharrak: onuradunek bete beharko dituzte Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan jasotako informazio, komunikazio eta publizitate betebeharrak (erregelamendu hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako neurrien Europar Batasunaren finantzaketari buruzkoa da), baita irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoak ere. Jarduketei buruzko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarki eta tartekatzeak, ziurtagiriak eta abar), honako logotipo hauek erakutsi beharko dira:
a.–Europar Batasunaren enblema.
b.–Batasunaren enblemarekin batera, testu hau ere jasoko da:
"Europar Batasunak finantzatuta - NextGenerationEU"
c.–Halaber, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoa erabiliko da, esteka honetan eskuragai: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.
Kontuan hartuko dira Batasunaren ikurraren arau grafikoak eta kolore normalizatuak, honako webgune honetan kontsulta daitezkeenak: http://publications.europa.eu/code/es/es-5000100.htm. Hemen deskarga daitezke ikurraren zenbait adibide: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es#download.
Informazio-kartel eta plaka guztiak ongi ikusteko moduko leku publikoetan jarri beharko dira.
o) Onuradunak SEMari buruzko Batasuneko xedapen guztiak bete beharko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Espainiako Gobernuak horri buruz onartutako araudiaren arabera.
Iragarkiaren kodea: F2408136
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
