123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

31E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Itzako lurzoru urbanizaezinaren gaineko araudiaren 86. eta 91. artikuluen aldaketa, eguzki-parkeen eta instalazio fotovoltaikoen ezarpena arautzeko eta aisialdiko baratzezaintzako eraikinen araudia zuzentzeko, Itzako Udalak sustaturik.

Itzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da lurzoru urbanizaezinaren gaineko araudiaren 86. eta 91. artikuluak eguneratzea, eguzki-parkeak eta instalazio fotovoltaikoak ezartzeko arautegi bat gehitzeko eta aisialdiko baratzezaintzako eraikinen araudia zuzentzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1019E/2022 Ebazpenaren bidez, Itzako Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak lurzoru urbanizaezinari eragiten dio.

Ebazpen hori 2022ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Itzako lurzoru urbanizaezinaren gaineko araudiaren 86. eta 91. artikuluen aldaketa, eguzki-parkeen eta instalazio fotovoltaikoen ezarpena arautzeko eta aisialdiko baratzezaintzako eraikinen araudia zuzentzeko, Itzako Udalak sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Itzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 26koa.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2408617