1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1968/2024 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio espediente bat igortzen baita, 96/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira. Errekurtso hori Esmeralda Landa Elizalde andreak jarri zuen, Armando Yanguas Barquín jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1039/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Kalifikazio-epaimahaiak, erabaki bidez, deialdi horretako merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzak onetsi zituen, eta Armando Yanguas Barquín jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen erabaki horren aurka. Errekurtso hori ezetsi egin zuen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 16ko 14E/2024 Ebazpenaren bidez, eta ebazpen horren aurka Esmeralda Landa Elizalde andreak, Armando Yanguas Barquín jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 96/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Esmeralda Landa Elizalde andreak jarri zuen, Armando Yanguas Barquín jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.
3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Esmeralda Landa Elizalde andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2408215