1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2092/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladoreen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2636E/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera deialdi bat onetsi zen zeladoreen 3 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 28ko 1939E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 29an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko martxoaren 27an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Luis Alberto Iriarte Obanos jaunak esleitutako lanpostuari uko egin dio; hortaz, 2024ko maiatzaren 8an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen izendapen proposamen osagarria, txanda irekian oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurrengo dagoen izangaia izendatzeko.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea izangai hauek lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratuarekin kontrata daitezela:
Txanda irekia:
LEGARRA SÁNCHEZ, JESÚS ANTONIO
JARAUTA SIMÓN OBDULIA
SARASA ERICE, VIRGINIA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko ekainaren 18an.
Lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Adieraztea Virginia Sarasa Erice andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANTOKIA | HERRIA | EUSKARA |
IREKIA | LEGARRA SÁNCHEZ, JESÚS ANTONIO | 69061 | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | |
IREKIA | JARAUTA SIMÓN OBDULIA | 72835 | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | |
IREKIA | SARASA ERICE, VIRGINIA | 72836 | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | B1 |
Iragarkiaren kodea: F2408732