123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1999/2024 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita David Navarro Caspistegui jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Epizootiologia Bulegoko burua (plantilla organikoan 7153 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario David Navarro Caspistegui jauna izendatu zen, sei urterako, Epizootiologia Bulegoko buru, garai hartan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua zen horretan aritzeko. Lanpostu hori 7153 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Maiatzaren 14ko 153E/2024 Foru Aginduaren bidez, David Navarro Caspistegui jauna izendatu dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Osasunaren Ataleko buru. Izendapenak 2024ko maiatzaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hortaz, 2024ko maiatzaren 14a izanen da haren azken eguna aipatutako bulegoko burutzan.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea David Navarro Caspistegui jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Epizootiologia Bulegoko burua (lanpostu hori 7153 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Burutzan arituko den azken eguna 2024ko maiatzaren 14a izanen da.

2. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2408575