123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3798/2024 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Oihane Calderón Callejas andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mendeko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoko burua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12.ñ) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bete dadin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Oihane Calderón Callejas andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mendeko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen honek 2024ko maiatzaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketa eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2408270