123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1611E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Delia Antonia Quílez Ágreda andrea izendatzen duena Reina Sofía Ospitaleko Laborategiko Laguntza Ataleko buru.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak betetzeko prozedura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 29E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako Reina Sofía Ospitaleko Laborategiko Laguntza Ataleko burutza.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 27ko 810E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Delia Antonia Quílez Ágreda andrea izenda dezala Reina Sofía Ospitaleko Laborategiko Laguntza Ataleko buru, hura baita merezimendu-lehiaketara aurkeztu den bakarra eta kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu baitu.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzaren titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Delia Antonia Quílez Ágreda andrea izendatzea Reina Sofía Ospitaleko Laborategiko Laguntza Ataleko buru. Izendapenak 2024ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zuzendaritzari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2408873