1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
46E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 28oa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, María Angélica López de la Manzanara Martín andrea Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Sustapenaren eta Behatokien Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Espedientean jasota dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai eta Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko zuzendariaren adostasuna ere, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz emana.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. María Angélica López de la Manzanara Martín andrea Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Sustapenaren eta Behatokien Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2024ko maiatzaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera; Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzura; Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2408661