1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA honako deialdi honen oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzen aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, gidarien lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozedura onetsi zen deialdian, Fernando Equiza Urtasun jaunak gora jotzeko errekurtso bat jarri du oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 9an emandako 2953/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko ekainaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2409015