122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetan eskainitako lanpostu hutsen hautaketaren emaitzaren eta izendapen proposamenaren aurka: lehen mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen bost lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsitakoa.

Ángel María Huarte Arzoz jaunak eta Alfonso Zabala Poceiro jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute deialdi honetan eskainitako lanpostu hutsen hautaketaren emaitzaren eta izendapen proposamenaren aurka: lehen mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen bost lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedura onesten duen deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko ekainaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2408981