122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, musika-taldeak sustatzeko 2024ko "entsegu-bonuak" izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 764832.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764832).

Lehenengoa.–Onuradunak:

Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak:

1.–Musika-taldeak, nortasun juridiko propioa izan ala ez, bai eta bakarlari gisa jarduten duten pertsonak ere, nortasun fisikoa edo juridikoa badute.

2.–Dirulaguntzei buruzko Ordenantzaren 8.3. artikuluan ezarritakoarekin bat, nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak zein pribatuak izaki.

Taldea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 47. eta 58. artikuluetan ezarritako preskripzio epea iragan arte.

3.–Nahitaez, bandako kideen bi herenek, gutxienez, 14 eta 30 urte bitarte izan behar dituzte. Bakarlarien kasuan, 14-30 urte bitarte izan behar dituzte.

4.–Taldea osatzen duten pertsonen erdiek, gutxienez, Iruñean erroldatuta egon behar dute edo, bestela, bizilekua bertan dutela egiaztatu behar dute, errentamendu-kontratu bidez. Bakarlarien kasuan, Iruñean erroldatuta egon behar dute edo, bestela, errentamendu-kontratuaren bidez egiaztatu behar dute egiazki bertan bizi direla.

5.–Taldekide berak dituen talde bat ezin izanen da izen ezberdinekin aurkeztu; hala ere, pertsona bat aldi berean bi talde ezberdinetako kide izan daiteke, halakorik gertatuz gero.

Bigarrena.–Helburua:

Deialdi honen xedea da laguntza-sistema bat ezartzea, deialdi honetan ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituzten Iruñeko musika-talde/bakarlari gazteek entseatzeko baldintza akustiko eta ekipamendu tekniko onenak dituen lokal bat izan dezaten errazteko, bidenabar sustaturik gazte-elkartegintza eta profesionalki aurrera egiteko aukera ematen duen talde-aisiako jarduera baten garapena.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Deialdia, musika-taldeak sustatzeko 2024ko "entsegu-bonuak" izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko.

www.pamplona.es/eu.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

12.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina eta 2024ko urriaren 10era bitarte, egun hori barne.

Iruñean, 2024eko maiatzaren 30ean.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2408845