2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, egin daitezen garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak, 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 764696.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764696).
Lehenengoa.–Onuradunak:
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den, egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak:
a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea:
–Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan izena emanda izatea eskaera aurkezten duen egunean; halaber, dokumentazioa eguneratuta izan beharko dute edo-Herritarren Entitateen Udal Erroldan izena emanda izatea eta lehen edo bigarren mailako jarduketa-eremua garapenaren aldeko lankidetza izatea.
b) Irabazi asmorik ez izatea.
c) Iruñean edukitzea egoitza edo ordezkaritza iraunkorra. Nolanahi ere, deialdi honen onuradunak izaten ahalko dira baldintza hau bete ez, baina azken bi urteetan Iruñean Hegoaldeko herrialdeen egoerarekiko elkartasuna eta sentsibilizazioa sustatzearen esparruan jarduerak egin dituztela egiaztatzen duten entitateak.
d) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.
e) Helburu sozialak beteko direla bermatzeko egitura edukitzea eta proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatu ahal izatea.
f) Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren deialdi honetan zein besteren batean aurretik beste dirulaguntzarik jaso bada, egunean izan behar dituzte dirulaguntza horiek jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak. Horrela izan ezean, deialditik kanpo geratuko dira.
Bigarrena.–Helburua:
Deialdi honen xedea da Iruñeko lurralde-esparruan egin beharreko garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak -biztanle orori zein kolektibo jakin batzuei eta hezkuntza ez-formalera zuzenduak- beste hainbatekin batera finantzatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Deialdia, dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, egin daitezen garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak, 2024an.
www.pamplona.es/eu.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
60.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia:
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du, eta eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoentzat" delako izapidearen bidez. Izapide horrek barne hartzen ditu deialdi honen G eta T letretan aipatutako agiriak.
Zazpigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea:
2024ko irailaren 1etik 2025ko abuztuaren 31ra.
Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga:
Azken txostena, proiektuaren garapenaren berri ematekoa, eta finantza-kontu txostena, dirulaguntzen erabilerari buruzkoa, 2025/10/01a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua:
Dirulaguntzaren %100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakar batean.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 30ean.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2408837