2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, 2024an dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntza proiektuak egin daitezen. Laburpena
BDNS (identif.): 764722.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764722).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den, egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak:
a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda izatea eskabideak aurkezteko mugaegunean; halaber, dokumentazioa eguneratua izan beharko dute.
b) Entitate eskatzaileak aurretik egiaztatu beharko du eskarmentua daukala garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta/edo hezkuntza-proiektuetan.
c) Iruñean edukitzea egoitza edo ordezkaritza iraunkorra. Nolanahi ere, deialdi honen onuradunak izan daitezke baldintza hau bete ez, baina beren jarduera gehiena Iruñean eta bertako herritarrekin garatzen duten entitateak. Horretarako, Iruñean azken bi urteetan jardun izana egiaztatu beharko dute.
d) Helburu sozialak beteko direla bermatzeko egitura edukitzea eta proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatu ahal izatea.
e) Sareko lanari dagokionez, proiektua gauzatzen laguntzen duten entitateek, unean-unean edo modu jarraituan, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: irabazi-asmorik gabekoak izatea, entitate publikoak edo pribatuak izatea, nortasun juridikoa izan zein ez.
Bigarrena.–Helburua.
Deialdi honen xedea da Iruñeko lurralde-esparruan egin beharreko garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza-proiektuak –biztanle orori zein talde jakin batzuei zuzenduak– beste hainbatekin batera finantzatzea.
Proiektuak hiriko eremu zehatz batera edo sektore/gai batera bideratuko dira.
Deialdi honetarako, proiektuetan honako gai hauek jorratuko dira lehentasunez:
–Giza eskubideak sustatu eta defendatzea.
–Bidezko merkataritza. Kontsumo arduratsua. Ekonomia solidarioa.
–Generoa eta garapena.
–Migrazioak eta errefuxiatuak.
–Kultur-identitateen errespetua eta elkarbizitza.
–Ekologia, elikadura subiranotasuna, ingurumen-arazoak eta klima-aldaketa.
Aurkezten ahalko dira honako modalitate hauetakoren bateko proiektuak:
–A modalitatea: Garapenaren eta Herritartasun Globalaren aldeko proiektu berriak. Edozein kasutan proiektu horiek hurrengo bi urtetarako jarraitasun-programazioa izan beharko dute, urtebeteko fase independenteetan bereizita, B.3.2) klausularekin bat.
–B Modalitatea: Garapenaren eta Herritartasun Globalaren aldeko proiektuen jarraipena. Aurreko ekitaldi batean deialdi honen bidez diruz lagundutako proiektuak izan beharko dute, eta 2024ko ekitaldi honetarako haien jarraipena edo garapena aurkeztu beharko da.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Deialdia, 2024an dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntza proiektuak egin daitezen. www.pamplona.es/eu.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
60.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hogei egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du, eta eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoentzat" delako izapidearen bidez.
Zazpigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea.
2024ko irailaren 1ean hasiko da, eta 2025eko abuztuaren 31n amaituko.
Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
2025eko urriaren 1a baino lehen (eginiko jarduketak eta justifikazio osoa).
Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Dirulaguntzaren %100 aldez aurretik ordainduko zaio GGKE eskatzaileari, ordainketa bakarrean.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 30ean.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2408744