2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Aldaketa, 1. poligonoko 81., 82., 83., 108., 109. eta 110. lurzatietan. Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2024ko maiatzaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, eta bost udalkideak bat etorrita, honako hau erabaki zuen:
1.–Hasiera batez onestea Luzaideko Arau Subsidiarioen determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Ventas auzoko 17., 19. eta 21. zenbakiek hartzen duten eremuan. Aldaketa horrek 1. poligonoko 81., 82., 83., 108. (zati bat), 109. (zati bat) eta 110. (zati bat) katastro-lurzatiei eragiten die, eta Bostargi SLk sustatu zuen azken dokumentu teknikoaren arabera, hau da, Pedro Mariñelarena Albéniz eta Itziar Iriarte Zubiría arkitektoek 2024ko maiatzean idatzitako testu bateginaren arabera, zeina espedientean baitago.
2.–Hasiera batez eta berariaz onestea antolamendu xehatuaren aldaketa, zeina jasota baitago aipatutako aldaketa puntual egituratzailearen agirian. Aldaketaren bidez, Luzaideko hirigintza-antolamenduko arauen 3.6.2.3-4 artikulua aldatu nahi da, lurgainei eta irtenguneei buruzkoa, eta honako paragrafo hau erantsi nahi zaio:
"Ventas auzoan, bizitegi-erabilerarekin bateragarria den merkataritza-erabilerako eraikinetan, lurgain handiagoak onartuko dira, eta espazio publikoaren gaineko lurgainak baimenduko dira, baldin eta lehendik dauden oinezkoentzako espaloien neurria badute eta haien altuera eskatutako 3 metrotik gorakoa bada".
3.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta alegazio egokiak egin ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuta dagoenarekin (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen dekretua).
4.–Jendaurrean jartzearekin batera, hasiera batez onetsitako aldaketaren dokumentu teknikoa igorriko zaio lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, txosten orokorra egin dezan, departamentuen gogoeta sektorialekin batera, eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Luzaiden, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2408608