1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
21/2024 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko Bulegoko lanpostuen zerrendako 6 zenbakiko lanpostua, ikuskariarena (arlo juridikoa).
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak ezartzen duenez 37. artikuluan, bulego horretako lanpostuak Administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren Antolaketa eta Jardunaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 31.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Bulegoak, aldi baterako, langile funtzionarioak hartzen ahalko ditu zerbitzu-eginkizunetan.
Gaur egun, hutsik eta bete gabe dago Bulegoko ikuskariaren lanpostua (arlo juridikoa), zeinaren ezaugarriak ondoko taulan zehaztuta baitaude; lanpostu hori betetzea premiazkoa da, gaur egun lanpostu batzuk hutsik daudelako eta hainbat salaketa tramitatu beharra dagoelako.
LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | SARBIDEA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | N | MAILAKO OSAGARRIA | ESKLUSIBOTASUNEKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | ZUZENDARITZA-LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | ARRISKUKO OSAGARRIA |
IKERKETA, IKUSKARITZA ETA ZEHAPEN ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
Ikuskaria (juridikoa) | | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdia egitea, Bulego honetako lanpostuen zerrendako 6 zenbakiko lanpostu hutsa, ikuskariarena (arlo juridikoa) administrazio publikoetako funtzionarioek aldi baterako betetzeko, horretarako premia dela eta.
2. Onestea administrazio publikoetako funtzionarioek Bulego honetako lanpostuen zerrendako 6 zenbakiko lanpostu hutsa, ikuskariarena (arlo juridikoa), premia dela-eta aldi baterako betetzeko deialdiaren oinarriak.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da deialdiaren, haren oinarrien, izendatzeko erabakien eta Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko buruak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko buruari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
DEIALDIA, IKUSKARIAREN LANPOSTUA (ARLO JURIDIKOA) ALDI BATERAKO ETA ZERBITZU EGINKIZUNETAN BETETZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO
Lehenbizikoa.–Deialdia.
Ikuskariaren (arlo juridikoa) lanpostua behin-behinean betetzeko zerbitzu eginkizunetarako dei egiten da, honako zeregin hauek gauzatzeko:
a) Jokabide irregularrei buruzko ikerketa egitea, jokabide horiek interes gatazkak eragiten ahal badituzte agintari edo goi-kargudunengan eta administrazio publikoen, fundazioen edo sozietate publikoen zerbitzuko langileengan, kode etikoaren kalterako badira edo Nafarroako sektore publikoari zuzenean nahiz zeharka kalte ekonomikoa edo ospe galera ekartzen ahal badiote.
b) Ikertzea sektore publikoaren zerbitzuko langileen berariazko eginkizunetatik heldu diren informazioak onura pribaturako erabili izana eta ondasun eta baliabide publikoak norberaren nahiz hirugarrenen onurarako baliatu izana.
c) Ikertzea ea berdintasun, merezimendu, publizitate eta gaitasun printzipioak urratu diren, sektore publikoko lanpostuak betetzean, barne direla fundazio eta sozietate publikoak, gehiengodun partaidetzakoak edo jabari eraginkorrekoak, zuzenbide publikoak nahiz pribatuak arautuak.
d) Jarraipena eta egiaztapena egitea espediente hauen gauzapenaren inguruan: dirulaguntzak ematekoak, ente instrumentalei egindako enkarguak eta 7/2018 Foru Legearen 4. artikuluko 1., 2. eta 3. apartatuetan adierazitako subjektuetako batek lizitatu eta esleitutako kontratu administratiboak.
e) Bulegoko zuzendariari ikerketa txostenak eta horien balizko ondorioak proposatzea, azter eta onets ditzan.
f) Bulegoko zuzendariari helaraztea beren eginkizunak hobeki egiteko beharrezkotzat jotzen dituzten proposamenak.
g) Bulegoko zuzendariak esleitutako lana planifikatzea.
h) Bulegoko zuzendariak agintzen ahal dien bestelako zeinahi eginkizun.
Bigarrena.–Baldintza orokorrak eta lanbide-profila.
Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:
–Funtzionarioa izatea, zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna izatea betebeharra duen lanpostu batean gutxienez hiru urteko antzinatasuna duena.
–Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu eginkizunak baimentzeko unean.
Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide orokorra aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es), eta eskabide horri honako hauek erantsiko dizkiote: parte hartzeko eskaera (deialdiaren I. eranskina) eta deialdiaren bederatzigarren oinarriaren arabera parte-hartzaile bakoitzaren merezimenduak baloratzeko egoki iritzitako agiriak.
Izangaiek dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte; hala ere, Bulegoak edozein unetan eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak.
Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Bulegoko Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Atalak eskabideak aztertuko ditu. Parte-hartzaileek zuzenketarik egin behar badute, onartuen behin-behineko zerrenda igorriko da, eta 3 egun baliodun izanen dituzte egindako akatsak zuzentzeko, onartuen behin-behineko zerrenda jasotzen denetik aurrera zenbatuta. Ez badago deus zuzentzeko beharrik, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitara emateko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da. Ebazpena Bulegoaren web-orrian (www.oana.es) argitaratuko da.
Ondotik, Bulegoko Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Atalak txostena eginen du parte-hartzaile bakoitzaren merezimenduak baloratuta, eta Bulegoko zuzendariari helaraziko dio.
Azkenik, zuzendariak behin betiko zerrenda argitaratuko du, parte-hartzaile bakoitzaren puntuazioa zehaztuta, eta puntuaziorik handiena duen pertsona izendatuko du. Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdun guztiei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.
Interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Bulegoko Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Atalari zuzenduak, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bidez, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.
Epe hori bukaturik, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak argitara emateko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da.
Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdun guztiei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.
Zerbitzu eginkizunetan izendatzeko, izendatutako izangaia kide den Administrazio Publikoaren baimena eskatuko du Bulegoko zuzendariak. Baimena eman ezean, hurrengo izangaiak proposatuko ditu, puntuazio-ordenari jarraikiz.
Seigarrena.–Zerbitzu eginkizunen iraupena.
Zerbitzu eginkizunek urtebeteko iraupena izanen dute; epe hori bi aldi gehiago luzatzen ahal da (bakoitza urtebetekoa gehienez), salbuespenezko kasurik ezean.
Zazpigarrena.–Administrazio egoera.
Zerbitzu eginkizunetan izendatutako pertsona eginkizunok dirauten denboran egonen da jarduneko zerbitzuko administrazio egoeran, dagokion lanpostuan.
Zortzigarrena.–Argitaratzea.
Zerbitzu eginkizunetan izendatzeko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, oinarri hauetan ezarritako administrazio prozedura bukatutakoan.
Bederatzigarrena.–Hautapen sistema.
Parte-hartzaileen puntuazioak batuta eginen da hautapena. Jarraian, irizpide ebaluagarriak eta parte-hartzaileek horietako bakoitzean eskuratzen ahal dituzten puntuazioak adieraziko dira. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta epe horretan aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.
Betekizun bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.
a) Merezimendu profesionalak:
Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 10 punturekin, puntuazio honen arabera:
Puntu batekin baloratuko da antzeko postuan egindako urte bakoitza. Hiru urteko esperientzia betekizuna dela kontuan hartuta, hiru urtetik goitiko urteak baizik ez dira baloratuko.
Oharrak:
1.–Esperientzia egiaztatzeko, eskabideari erantsiko zaio betetako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion Administrazio publikoko organo eskudunak emana. Ziurtagiri horretan zehatz-mehatz jasoko dira honako hauek: plantilla organikoaren arabera lanpostuak duen izena; maila, zerbitzuak egin ziren zentro edo unitatea; zerbitzu aldi bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, bai eta egokia den beste edozein datu gehigarri ere.
2.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
3.–Atal honetako puntuazioa 10 puntu izanen da gehienez ere.
4.–Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu aldi bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.
5.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
6.–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.
Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
7.–Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean duen puntuazio altuena emanen da.
b) Prestakuntza: 10 puntu gehienez:
Deialdia argitaratu aurretik gai hauetan hartutako prestakuntza egiaztatua baloratuko da:
a.–Kontratazio publikoa.
b.–Dirulaguntzak.
c.–Hirigintza.
d.–Gardentasuna, informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.
e.–Datu pertsonalen babesa.
f.–Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borroka.
g.–Era berean, ikuskariaren (arlo juridikoa) lanpostuaren eginkizunekin zerikusia izan dezaketenak.
Oharrak:
1.–Aurreko ataleko gaietako bateko 15 ordutik goitiko prestakuntza baino ez da puntuatuko, gai desberdinen ziurtagiriak elkarrekin batzeko aukerarik gabe. Adibidea: pertsona batek dirulaguntzei buruzko prestakuntzako 10 ordu eta hirigintzari buruzko prestakuntzako 8 ordu egiaztatzen baditu, ez du punturik eskuratuko prestakuntza horregatik.
2.–Orduak ez dira hainbanatuko. Hau da, pertsona batek 20 orduko prestakuntza bat eta 30 orduko beste bat ziurtatzen baditu, puntu 1 eskuratuko du lehenengoagatik, eta bi puntu bigarrenagatik.
3.–Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak eskabideari erantsita aurkeztu beharko dira.
Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:
–Prestakuntzagatik puntu gehien lortu duena.
–Prestakuntza ordu gehien duena, bederatzigarren oinarriko b) ataleko gaietan ezarritako ordenari jarraikiz.
Kalifikazioen kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Bulegoko Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Atalari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.
Erreklamazioak ebatzita, Bulegoko Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Atalak behin betiko kalifikazioak eta esleitutako puntuazioak igorriko dizkio Bulegoko zuzendariari, eta Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren web-orrian argitaratuko dira.
Hamargarrena.
Eskainitako lanpostua aldi baterako betetzeko hautatzen ez diren pertsonak kontuan hartzen ahalko dira Bulego honetan hutsik gelditzen diren beste lanpostu batzuk betetzeko, betiere horietan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, urtebeteko epean deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Eskaera-orria (Word dokumentua).
Iragarkiaren kodea: F2408178