122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal Plan Orokorraren Eraikingintza-ordenantza orokorrean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Los Arcosen, 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2408646