2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 39. lurzatian. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2024ko martxoaren 21eko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hirigintza-hitzarmen bat. Hitzarmenaren helburua da Udalaren alde urbanizatutako azalera gauzatzea eta bide-zorrak ezartzea Sugiederrenea etxera eta haren lurzati pribatura sartzeko Udalaren ondareko lurzatian zehar. Hitzarmenaren sustatzaileak aipatu etxearen jabekideak dira.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Lesakan, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2408607