2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa xehatua, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (Auzo Zaharreko 5. fitxa, 1. poligonoko 232. eta 457. lurzatiak)
Uharteko Udalak, 2024ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (Auzo Zaharreko 5. fitxa). Horren bidez, aldatu nahi dira 1. poligonoko 232. eta 457. lurzatietako eraikin baten lerrokadurak eta okupazioa, eta sustatzailea Construcciones Auztarri SL da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Uharten, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2408956