2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024an, energia-efizientziarako eta mugikortasun elektrikorako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 765085.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/765085).
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, dirulaguntza eskatu ahal izango da Galarko Udaletxean edo udalaren webgunean. Dirulaguntza hauen helburu da energiaren erabilera arrazionala bultzatzea, aurrezpena eta efizientzia sustatzeko neurriak emanez; energia berriztagarrien garapena bultzatzea, energia fotovoltaikoa sortzeko udalerrian; eta herritarren mugikortasun jasangarria sustatzea.
Eskabideak udalaren webgunearen bidez aurkeztu ahal izango dira edo zuzenean Galar Zendeako udalaren bulegoetan.
Getze Galarren, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Oscar Amoztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2408894