122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jendaurrean jartzea "Lizasoaingo gune sakabanatua Lizasoaingo herrigunearekin lotzeko oinezkoentzako bidea" deritzon proiektuko lanak gauzatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–"Lizasoaingo gune sakabanatua Lizasoaingo herrigunearekin lotzeko oinezkoentzako bidea" proiektuaren onespena berrestea. SERTECNAk idatzitako proiektua da, eta berekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta proiektuan jasotako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluan xedatuta dagoenari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Espedientea hastea, Lizasoaingo gune sakabanatua Lizasoaingo herrigunearekin lotzeko oinezkoentzako bidea egiteko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak desjabetzeko.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, I. eranskinean jaso bezala.

Laugarrena.–1.450.650003 aurrekontu-aplikazioan ("Oinezkoentzako bidea Lizasoain barnean") nahikoa kreditu atxiki dadin onestea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzerako.

Bosgarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, espedienteak ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean zirkulazio gehien duten egunkarietan eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuta dagoenari.

Zazpigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Zerrenda I. eranskinean dator.

1. ERANSKINA.–OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA

ERREFERENTZIA

IZEN-DEITURAK

PARTAIDETZAREN EHUNEKOA

BEHIN BETIKO OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA

(m²)

ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Laborantzakoa

OL 1

Pérez de Zabalza San Martín, Francisco

%100

2.400,00

0

8

37 A

Lehorreko lurra

Oltza zendean, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2408930