2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, deialdi publikoarena; horren bidez, 2024an dirulaguntzak emanen zaizkie garapenerako gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, baldin eta lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiten badituzte garapen bidean diren herrialdeetan
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 764710.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764710).
Alkatetzaren maiatzaren 27ko 280/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen dirulaguntzen deialdi publiko bat, egin daitezen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak garapen bidean diren herrialdeetan (elkarte, instituzio, fundazio eta/edo gobernuz kanpoko erakundeentzat). Dirulaguntzak aterako dira 2024ko aurrekontutik.
Lehenbizikoa.–Onuradunak: deialdian parte har dezakete garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta haien jarduera garatzen badute Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean.
Bigarrena.–Xedea: oinarri hauen xedea da arautzea Oltza zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauzatu ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala igarotzen ari diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.0
Laugarrena.–Zenbatekoa: 6.000,00 euro da guztira erabiliko den kuota.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oltza zendean, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2408742