2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdia, gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko, banakako ebaluazioaren bidez, 2024. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren lagunei edo familiei. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 764668.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764668).
Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2024ko maiatzaren 27ko 278/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi zuen gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2024. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza zendeako pertsonei eta/edo familiei.
Lehena.–Onuradunak.
Oltza zendeako pertsonak eta familiak, zailtasun egiaztatuak dituztenak larrialdi egoera bati aurre egiteko.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten pertsonen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=iPWr6Gr5cDzpw*ecydoy5A
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako kuota, guztira, 1.500,00 euro izanen da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.
Oltza zendean, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2408730