2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
V.4-2 EU unitatearen birpartzelazio-proiektua. Jendaurrean jartzea
Berriozarko Udaleko alkate-udalburuak, 2024ko maiatzaren 20an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio-proiektu bat, zeinak eragina baitu Berriozarko arau subsidiarioetako V.4-2 EU unitatean. Proiektua Excavaciones Fermín Osés SLk aurkeztu zuen, unitateko konpentsazio-batzordearen ordezkari gisa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Proiektua kontsulta daiteke honako esteka honetan:
https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=6022
Berriozarren, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2408933