122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1634E/2024 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, atzemandako akats bat zuzentzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1220E/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

Ebazpenaren testuan akats bat atzeman denez, bidezkoa da hura zuzentzea.

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea atzemandako akats bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1220E/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. Hauxe da zuzenketa:

Hau dioen tokian:

"1. Onestea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan Irakaskuntzaren, Ikerketaren eta Berrikuntzaren Unitate Klinikoko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak."

Honako hau esan behar du:

"1. Onestea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2409113