2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa. 2023-2024 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 764329.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764329).
Berriobeitiko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskara ikastea bultzatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuak zati batean edo osorik finantzatuz. Deialdi honen xedea da Berriobeitiko Udalak dirulaguntza ematea 2023ko urriaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean euskara ikasteko ikastaroak egiten dituztenei, 2024ko udako ikastaro trinkoez gain.
Eskabideak –aurrez aurre edo telematikoki– udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko bi epe izanen dira:
a) 2024ko ekainaren 15etik uztailaren 5era, 1. ataleko eskaeretarako.
b) 2024ko azaroaren 4tik 29ra, 2. eta 3. ataletako eskaeretarako.
Berriobeitin, 2024ko maiatzaren 29an.–Berriobeitiko alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2408629