122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, gizarte laguntzak emateko, udal igerilekuetako 2024ko udako denboraldiaren abonuetarako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 765270.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/765270).

Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoaingo Udalaren igerilekuetako 2024ko udako denboraldiko abonuak ordaintzeko.

Udako denboraldiko abonuak baino ez dira diruz lagunduko.

Bai eskatzaileek bai eskatzen den dirulaguntzaren xede direnek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskabidea egiten dutenean.

Diruz lagundu ahal izanen dira familia-unitateko 18 urtetik beherakoen udako denboraldiko abonuak, hala eskatzen badute.

Halaber, familia-unitateak dirulaguntza eskatzen badu 14 urte baino gutxiago dituen norbaitentzat, haur horrek heldu batek lagunduta egon beharko du, nahitaez, tutore arduradun gisa. Dirulaguntza eska dezake heldu horrek ere.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako.

Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa da ordaindua izatea diruz laguntzeko eskatu den abonuaren zenbatekoa.

Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorren eta betebeharren egoera.

Halaber, Udalak eskatzaileei eskatu ahalko die edozein agiri osagarri, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abuztuaren 31n bukatuko da.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, aurrez aurre edo telematikoki, adierazitako agiriekin batera.

Deialdiaren testu osoa Antsoaingo Udaleko iragarki-taulan kontsultatu ahal izango da.

Antsoainen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2408925