122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Desafektazioa, 10. poligonoko 1303. eta 1302. lurzatietan, gero lur horiek trukatzeko. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran, eta legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen desafektazioa egitea 10. poligonoko 1303. eta 1302. lurzatietan. Hain zuzen, 58.979,25 m² desafektatu nahi dira, gero lur horiek trukatzeko ureztatzaileen elkartearen lur partikularraren 124.438,67 m²-rekin, zeinak baitaude 1. poligonoaren 2514. lurzatian, 5. poligonoaren 1814. eta 1806. lurzatietan, 7. poligonoaren 884. eta 890. lurzatietan eta 8. poligonoaren 598. eta 602. lurzatietan.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144., 145.1, eta 148. artikuluetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Ablitasen, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2408566