122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen Obra Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuk. Akats zuzenketa

Akatsa atzeman da honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuk, dagozkionak 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoari. Deialdia argitaratu zen 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean.

Zehazki, akatsa atzeman da lorezaintzako ofizialaren lanpostuko (C maila) gai-zerrenda profesionalean,

Honela dioen tokian:

"3.–Ezagutzea Burlatako hiriguneko eta industrialdetako parke, berdegune eta lorategietan diren landare-espezieak eta zuhaitzak".

Honela behar du:

"3.–Ezagutzea Atarrabiako hiriguneko eta industrialdetako parke, berdegune eta lorategietan diren landare-espezieak eta zuhaitzak".

Atarrabian, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2408735