2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, jardun dezaten gerokultore-zaintzailearen lanpostuan, aldi baterako kontratuarekin.
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzea, gerokultore-zaintzailaren lanpostuan aritzeko, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://www.sanguesa.es), baita Zangozako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Kale Nagusia, 35, behea, Zangoza).
Zangozan, 2024ko maiatzaren 30ean.–Lehendakaria, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2408886