122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko Inspektoreordeen sei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 27an, deialdia onestea erabaki zuen, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean 39. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordeen sei lanpostu, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak, Iruñeko Udalaren Udaltzaingoari atxikiak.

Lanpostu horiek izanen dira 2024an lehiaketako eta berariazko lehiaketako prozeduren bidez Udaltzaingoko inspektoreordeen lanpostuak betetzeko eginen den lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen direnak, eta honako txanda hauetan banatuko dira:

a) 4 lanpostu barne-igoerako txandarako, Iruñeko Udalaren zerbitzuko Udaltzaingoko langile finkoendako.

b) 2 lanpostu igoera-txanda irekirako, Nafarroako Polizia Kidego guztietako langile finkoendako.

Igoera-txanda irekian betetzen ez diren lanpostu guztiak barne-igoerako txandakoei gehituko zaizkie.

Barne-igoerako txandan probak gainditzen dituzten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horietako probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek aukera izanen dute igoera-txanda irekiko lanpostuetarako lehiatzeko, betiere txanda horretako izangaiekin lehia garbiaren ondoren lortutako guztizko puntuazioari jarraikiz.

Barne-igoerako txandan betetzen ez diren lanpostu hutsak, izangaiek hautaprobak gainditzeko gutxieneko puntuazioa ez erdiesteagatik, bete gabetzat joko dira, behin gehituta –hala badagokio– txanda irekian bete gabe geratutakoak.

Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia -deialdiko 10. oinarrian deskribatua- egin baino lehen, hautatu beharreko lanpostu hutsen kopurua zehaztuko da.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatutako izangaiek Iruñeko Udaleko funtzionario eta Udaltzaingoko "Inspektoreorde" izaera hartuko dute; Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatutakoen artean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren araubidean afiliatuta dauden funtzionarioek aukeratu ahal izanen dute bertan segitzea ala Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.3. Lanpostuetarako izendatutako izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak bete, eta eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Aplikatzekoak diren arauak.

Prozedura honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Iruñeko Udaltzaingoaren Antolakuntza eta Funtzionamendu Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:

3.1.1. Barne-igoerako txanda:

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetzaren datatik, agente lehenaren lanpostuan.

b) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko, hirugarren graduko Lanbide Heziketako edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

c) Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea, Iruñeko Udaltzaingoko zein lanpostutatik igo nahi den eta horretan.

d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea.

3.1.2. Igoera-txanda irekia.

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetzaren datatik, agente lehenaren lanpostuan.

b) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko, hirugarren graduko Lanbide Heziketako edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

c) Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea, Nafarroako beste Polizia Kidego batzuetako zein lanpostutatik igo nahi den eta horretan.

d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea.

3.2. Aurreko betekizunak bi txandetako izangaiek bete beharko dituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta mantendu lanpostua jabetzan hartzen den egunera arte.

4. oinarria.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroakoa Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

4.2. Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.

4.3. Eskaerak online aurkezteko unean, barne-igoerako txandako izangaiek (Iruñeko Udaltzaingoko kideek), eskaeraz gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Udalak ofizioz erantsiko du espedientean interesdunak lanpostuaren jabetzaren datatik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela, Iruñeko Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostuan, egiaztatzen duen agiria, bai eta interesdunaren administrazio-egoera zein berak emandako eta berari aitortutako zerbitzuen berri ematen duena ere.

–Deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko agiriak, eta horien zerrenda bat baremoan agertzen den puntuazio-eskemaren arabera ordenatuta. Baldin eta izangaiak aurkezten dituen merezimenduak Administrazio honen eskutan badaude, hala adierazi beharko da, eta berariaz azaldu zer prozeduratan dauden.

–3.1.1.b oinarrian eskatutako titulu akademikoaren originala edo fotokopia konpultsatua edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, edo, bestela, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria.

4.4. Eskaera online aurkezteko unean, igoera-txanda irekiko izangaiek (Nafarroako Polizia Kidego guztietako kideek), eskaeraz gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Organo eskudunak emandako egiaztagiria, baieztatzeko interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela, lanpostuaren jabetzaren datatik, Nafarroako Polizia Kidegoko agente lehenaren lanpostuan; administrazio-egoera (zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak edo eszedentzia berezia) igoera zein lanpostutik egin nahi eta horretan; identifikazio profesionalaren zenbakia eta Nafarroako Poliziako zein kidegotakoa edo zein den haren atxikipeneko toki-entitatea.

–Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (ESEN) emandako egiaztagiria, non ziurtatuko baita interesdunak Nafarroako Polizia Kidegoen agente lehenaren ikastaroa gainditu duela.

Betebehar hori deialdia egin duen Administrazioak egiaztatuko du, ofizioz, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolatik jasota deialdia egin duen organoaren aurrean.

Izangaiak deialdi honen I. eranskinean ezarritakoaren arabera alegatzen dituen merezimenduak egiaztatzeko agiriak eta horien zerrenda, baremoan agertzen den puntuazio eskemaren arabera ordenatuta.

–3.1.2.b oinarrian eskatutako titulu akademikoaren originala edo fotokopia konpultsatua edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, edo, bestela, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria.

Eskarian antzematen diren akats materialak edo egitezko-akatsak edonoiz zuzentzen ahalko dira, ofizioz edo interesatuak hala eskatuta.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emaen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Giza Baliabideetako zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

5.4. Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan honako datu hauek agertuko dira bakarrik: identifikazio profesionalaren zenbakia, izangaia Nafarroako Poliziako zein kidegotakoa edo zein toki entitatekoa den, eta zer txandatan aurkezten den.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Hautapen-prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute.

–Epaimahaiburua: José Javier Rey Carrascosa, Iruñeko Udaltzaingoko komisario-inspektorea.

Ordezkoa: Jose Francisco Ataun Roldan, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Ángel Azanza Burusco, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Pablo Liberal Artaiz, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Víctor Ochoa López, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Alberto Arriazu González, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astráin, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko beste legelari bat.

6.2. Epaimahaia Epaimahaiburuak deituta eratu beharko da, hautaprobak hasi baino lehenago.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da ez eratu, ez jardun gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe, eta, betiere, bertan egon behar dute Epaimahaiburua eta Idazkaria edo horien ordez ari direnak.

Behin kalifikazio-epaimahaia osatuta, lehendakaria edo idazkaria aldi baterako gaixorik edo kanpoan baldin badaude, eta abstenitzeko edo errefusatzeko arrazoiei eta prozedurari dagokienez, hala badagokio, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoetarako ezartzen duenari jarraitu beharko zaio.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aipatu aholkulariak zein bere espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza Epaimahaiari.

7. oinarria.–Lehiaketa-oposizioa nola egin.

7.1. Oposizio-lehiaketa lau fasetan eginen da. Lehenengo fasea lehiaketa izanen da, ondoren, ezagutza teoriko eta praktikoen probaren fasea, proba psikoteknikoak, eta azkena, gaitzeko ikastaroa, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.

a) Lehiaketako merituak: gehienez, 82,50 puntu.

b) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko ezagutzen proba teoriko-praktikoa: ehun eta berrogeita hamar (150) puntu bitarte.

c) Proba psikoteknikoak: hirurogeita hamar (70) puntu bitarte.

d) Gaitzeko ikastaroa: GAI/EZ GAI aukera (lortutako puntuazioarekin).

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizio-lehiaketaren parte den lehen probak egiteko tokia, eguna eta ordua. Gainerako probetarako hurrengo iragarkiak argitara emanen dira Udaletxeko iragarki-taulan, webgunean eta Iruñeko Udaltzaingoaren lokaletan, gutxienez 48 orduko aurretiazko epearekin.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

7.2. Lehiaketaldia.

7.2.1. Lehiaketa-aldi honetan izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa eginen da –izangaiek behar bezala egiaztatu behar dituzte–, eta gehienez ere 82,50 puntu jasoko dira:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 35 puntu gehienez ere.

b) Polizia-funtzioari lotutako prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu gehienez ere.

c) Hizkuntzak jakitea: euskara, frantsesa, ingelesa eta/edo alemana: 20 puntu gehienez ere. Euskararen balorazioa hizkuntza horren erabilera arautzen duen Ordenantzarekin bat eginen da.

d) Esker-sariak: 2,50 puntu bitarte.

Aurreko apartatuetarako alegatu eta justifikatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gainean.

Aldi honen amaieran, Epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki-taulan, webgunean eta Iruñeko Udaltzaingoaren lokaletan, eta 5 egun naturaleko erreklamazio-epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik aitzina, izangaiek eskubidez komeni zaiena alegatu dezaten.

Behin Epaimahaiak lehiaketaren faseko behin-behineko emaitzen aurrean aurkezturiko erreklamazioak ebatzita, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrean dagoen Iruñeko Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

7.3. Ezagutza teoriko-praktikoen probaren fasea.

7.3.1. Proba teoriko-praktikoen fasea honako proba hauek osatuko dute:

a) Proba objektiboan, test eran, II. eranskinean jasotako gaitegian oinarritutako galderei erantzutea, Iruñeko Udaltzaingoaren inspektoreorde lanari buruzko eduki eta funtzioei buruz.

7.3.2. Aurreko 7.3.1. a) apartatuan zehaztutako proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 150 puntukoa izanen da, eta test erako 100 galderetako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz; horietako bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa: 1,50 puntu emanen zaizkie erantzun zuzenei, eta 0,50 puntu kenduko da oker erantzundako bakoitzagatik.

Probaren gehieneko iraupena Epaimahaiak adieraziko du, hasi aurretik.

Proba egitean ez da onartuko inolako testurik kontsultatzea, ezta kalkulagailurik edo beste material bat edo gailu elektronikorik erabiltzea ere, bolaluma salbu, tinta urdin edo beltzekoa, eta punta lodikoa.

Proba honek izaera baztertzailea edukiko du, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 75 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

Proba horretan erreserbako zortzi galdera gehigarri txertatuko dira, azterketako galderaren bat baliogabetu behar izanez gero akatsen bat edukitzeagatik. Hala ere, epaimahaiak ez-baliozkotzat jotzen dituen galdera gehiago badaude, galdera horiek baliogabetu egingo dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzean.

7.4. Proba psikoteknikoak.

7.4.1. Aurreko 7.1.c) apartatutan zehaztutako gaitasun psikoteknikoaren probak: proba batzuk eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren Psikologia Aplikatuko Sailak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira Epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proba ez da baztertzailea izanen eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira.

Gaitasun psikoteknikoaren probak eginen dituzte proba teoriko-praktikoa gainditu duten izangai guztiek.

Probaren garapena:

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta Deialdiaren Kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi parte edukiko ditu:

  • Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izaten ahal dira, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarrena banakako elkarrizketa edo/eta talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.

7.5. Behin oposizio-lehiaketaren elementu guztien kalifikazioa amaituta (merezimenduak, proba teoriko-praktikoa eta proba psikoteknikoak), Epaimahaiak Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko ditu izangaiek eskuraturiko puntuazioak, eta 5 eguneko epea emanen du interesdunek balorazio horri buruzko erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten aipatu balorazio horri buruz.

Behin erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Epaimahaiak eta Elkarbizitzako Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta udal-webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du izangaien zerrenda, oposizio-lehiaketaren guztizko puntuazioak adierazita.

Berdinketarik izanez gero, administrazio publikoetako zerbitzuetan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiaren alde eginen da.

8. oinarria.–Igoerarako gaitzeko ikastaroa.

Gaitzeko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, eta Eskolak ezartzen duen iraupena izanen du.

Gaitzeko ikastarorako onarturiko izangaien zerrendan adieraziko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den ikastaroa.

8.1. Zerbitzu berezietako egoera adieraztea.

Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko inspektoreorde lanpostura sartzeko ikastaroa –Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandakoa– egiteko xedez, hautaketa-prozedura gainditu eta bete beharreko plaza-kopuruan lekua duten izangaiek Nafarroako zein administrazio publikoren mende dauden eta horri ‘’zerbitzu berezietako’’ egoera eskatuko diote, Nafarroako Polizia Kidegoetako 23/2018 Foru Legearen 50.4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Gaitzeko ikastaroa egin bitartean, izangaia Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko zaio.

‘’Zerbitzu berezietako’’ egoeraren aitorpenak ez du batere aldaketarik ekarriko izangaiaren gizarte-aurreikuspeneko araubidean, eta egoera horretan dagoenean jatorrizko lanpostuan zuen araubide berarekin jarraituko du eta jatorrizko lanpostuan aitortuak zituen ordainsariak osorik jasoko ditu Iruñeko Udaletik.

8.2. Gainditu beharrekoa.

Gaitzeko Ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (ESEN) emanen du, gainditu egin beharko da eta honako arau hauek zedarrituko dute: Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretua.

Izangaiek "Gai" edo "Ez Gai" kalifikazioak jasoko dituzte (prestakuntza arlo bakoitzean erdietsitako puntuak adierazita) ikastaroa amaitutakoan, eta ezin izanen dira izendatu "Ez Gai" kalifikazioa dutenak.

Gaitzeko ikastaro honetan lortutako puntuazioa gainerako probetan erdietsitakoari gehituko zaio, izangaien hurrenkera zehazteko xedez.

8.3. Behin ikastaroa amaituta, langilea automatikoki itzuliko da ‘’zerbitzu berezietako’’ izendapena jaso arte betetzen ari zen plazara, zerbitzu aktiboan.

9. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda.

Gaitzeko ikastaroa amaituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako (ESEN) zuzendariak gaitzeko ikastaroan izangaiek lortutako kalifikazioak helaraziko dizkio Giza Baliabideetako zuzendariari, horien izendapena eta lanpostu hutsen esleipena egite aldera.

10. oinarria.–Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia gaitzeko ikastaroa amaitu ondoren eginen da. Hautaketa-prozesua amaituta, Epaimahaiak gaitzeko ikastaroa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrean dagoen Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta udal-webgunean (www.pamplona.es/eu). Bertan, puntuazio osoa adieraziko da, erdietsitako puntuazio-hurrenkeraren arabera, puntuazio handienetik txikienera, oposizio-lehiaketako proba bakoitzean lortutako puntuazioak batuta.

10.2 Lanpostu hutsak oposizio-lehiaketan erdietsitako guztizko puntuazioak ezarriko duen lehentasun-hurrenkeraren arabera hautatuko dira. Lehenik, puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaiak hautatuko du lanpostu hutsa, eta honela hurrenez hurren azken izangaira arte.

Berdinketarik egonez gero, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena duen izangaiaren alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiaren alde.

11. oinarria.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko funtzionario eta inspektoreorde izendatuko ditu kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditu duten izangaiak, osotara lorturiko puntuazioaren hurrenkerarekin bat, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

11.2. Izendatutako izangaiek bere izendapenaren Ebazpenean zehazten den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Aipatutako epean lanpostuaz jabetzen ez direnek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kausetan salbu, kategoriaz igotzeko eskubidea galduko dute.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

A) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: 35 puntu gehienez ere.

1. Nafarroako Polizia Kidegoetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,25 puntu, polizia edo agente lanpostuan.

2. Nafarroako Polizia Kidegoetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,50 puntu, agente lehenaren lanpostuan.

3. Nafarroako Polizia Kidegoetan behin-behinean emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,65 puntu, deialdiaren xede den lanpostuan.

4. Administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Kidego eta Indar batzuetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuak: 1,25 puntu, polizia edo agente lanpostuan.

5. Edozein administrazio publikotan Polizia Kidego batekoak ez diren lanpostuetan emandako zerbitzuak: 0,25 puntu, urteko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialeann argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

4. Funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta unitate organiko baten burutzan edo zuzendaritzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa. 25 puntu gehienez ere.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua ageri ez den ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

5. Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1,0 puntu eskuratzen ahalko da.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Hiru (3) puntu, gehienez ere, Epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle jardutea: Bi (2) puntu, gehienez ere, Epaimahaiak baloratu beharrekoa, saio horien iraupenaren arabera.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak: Sei puntu (6), gehienez ere.

Oharrak:

1. Unibertsitate-lizentzia edo graduak: 2,0 puntu.

2. Unibertsitateko diplomaturak eta doktoregoak: 1,0 puntu.

3. Masterrak: 0,75 puntu.

4. Segurtasun pribatuko zuzendaria: 0.50 puntu.

5. Aditu eta espezialistak: 0,25 puntu.

5. Beste merezimendu batzuk, Epaimahaiak baloratzekoak. Besteak beste, sektore pribatuan egindako lanak, prestakuntza bekak edo egonaldiak eta kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan parte hartzea: Lau (4) puntu, gehienez ere.

Oharrak, b) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan, deialdi honen xedea diren lanpostuekin zerikusia duten merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Ez dira baloratuko, inolaz ere, Agente lehenaren lanpostua eskuratzeko beharrezkoak diren prestakuntza-ikastaroak.

C) Ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara (20 puntu, gehienez ere):

1. Ingelesa, frantsesa edota alemana (5 puntu, gehienez ere, bakoitzeko):

a) A1 maila: 1 puntu.

b) A2 maila: 2 puntu.

c) B1 maila: 3 puntu.

d) B2 maila: 4 puntu.

e) C1 maila: 5 puntu.

2. Euskara (5 puntu, gehienez ere):

a) A1 maila: 1 puntu.

b) A2 maila: 2 puntu.

c) B1 maila: 3 puntu.

d) B2 maila: 4 puntu.

e) C1 maila: 5 puntu.

Tituluak eta egiaztagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daude, zeinak ezartzen baititu euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Maila gorenari dagokion puntuazioa emanen da. Ez dira inolaz ere batuko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.

D) Sariak 2,50 puntu gehienez ere.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–1978ko Espainiako Konstituzioa: hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. titulua: Estatuaren lurralde antolamendua, Lehen kapitulua, Printzipio Orokorrak eta Tokiko Administrazioaren bigarren kapitulua. IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.

2.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua: Delituak eta horiei dagozkien zigorrak. I. titulua: giza hilketa eta giza hilketaren formak; III. titulua: lesioak; VI. titulua: askatasunaren aurkako delituak; VII. titulua: torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak; VII. bis titulua: gizakien salerosketa; VIII. titulua: sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituak; IX. titulua: sorospen-eginbeharra ez betetzea; X. titulua: bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak; XI. titulua: ohorearen aurkako delituak; XIII. titulua: ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI., IX., X. kapituluak; XVII. titulua: segurtasun kolektiboaren aurkako delituak, III. eta IV. kapituluak; XVIII. titulua, I., II., III. eta IV. kapituluak; XIX. titulua, Herri administrazioaren aurkako delituak, I., II., III. eta IV. kapituluak; XX. titulua, Justizia Administrazioaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak; XXII. titulua, II., III., V. eta VI. kapituluak.

3.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: I. liburua, xedapen orokorrak, IV. titulua, nori dagokion delitu eta falten ondoriozko ekintzak egikaritzea. II. liburua, sumarioa: I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. liburua: prozedura bereziak, II. eta III. tituluak. VI. liburua: delitu arinen epaiketaren prozedura.

4.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

5.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena.

6.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

7.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

8.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

9.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.

10.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.

11.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aplikatu eta garatzeko zirkulazioaren erregelamendu orokorra onartzen duena.

12.–8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, ibilgailu motordunen zirkulazioan erantzukizun zibila eta aseguruaren gaineko Lege testu bategina onesten duena. I. Titulua.

13.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoena.

14.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek leku publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.

15.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

16.–Segurtasun Indar eta Kidegoen jarduketa-protokoloa, bereizkeriari buruzko lege-arauak urratzen dituzten gorroto delituetarako eta jokabideetarako. 2020ko uztailean berraztertutako edizioa.

17.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I., II. eta III. tituluak.

18.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa. I., II. eta III. kapituluak.

19.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta-jarduerak arautzen dituena.

20.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena. 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, 201/2002 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra aldatzen duena (60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2003/05/14koa).

21.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena. 656/2003 Foru Dekretua, urriaren 27koa, irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 Foru Dekretuak aldatzen dituena (145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2003/11/14koa).

22.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza-irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

23.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

24.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

25.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua, Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntzako araubidea.

26.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratua eta Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren aldaketa, 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, argitaratua.

27.–Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019) 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko irailaren 8koa eta 10. artikuluaren aldaketa.

28.–Burutzaren Agindua, 2024ko 1.a Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa.

29.–Bide publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza.

30.–Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza.

31.–Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

32.–Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantza.

33.–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko Udal Ordenantza.

Oharra.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2408549