122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

137/2024 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 28an eman 311/2023 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) zuzendari lanpostua eta irakasle lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.

Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2024ko irailaren 1ean hasiko dira.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan zuzendari lanpostuan eta irakasle lanpostuetan zerbitzu eginkizunetan dauden langileek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Irakasle lanpostuetan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoko zerrendan aipatzen diren irakasleei, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) zuzendariaren lanpostua eta irakasleen lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:

–Andrés Domblás García, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko (NHEBZ) zuzendaritzarako.

–Ana Oroz Alonso, ikastetxeen eraldaketarako eta inklusiorako ikaskuntzako diseinu unibertsaleko (IDU) programarako, Bigarren Hezkuntzako irakasle lanpostuan (euskara).

–Gorka Santesteban Eugui, ikastetxeen eraldaketarako eta inklusiorako ikaskuntzako diseinu unibertsaleko (IDU) programarako, maisu lanpostuan (euskara).

–Egiarte Goikoetxea Cía, hezkuntza premia berezien programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).

–Anunciación Gastón Ozcáriz, hezkuntza premia berezien programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan (gaztelania).

–María Teresa Isabel Esparza Sáez, hezkuntza premia berezien programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).

–Idoya Otamendi Eceiza, hezkuntza premia berezien programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).

–Ainara Santesteban Eugui, hezkuntza premia berezien programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).

–Eva María Fuente Malo, komunikazio programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).

–Amaia Zaldua Peciña, komunikazio programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan (euskara).

–Aintzane Castillo Lecuona, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan (euskara).

–Clara Zubiaur Beguiristáin, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).

–Nerea Ochandorena Baztán, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).

–Isabel Santesteban Ezcurra, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).

–Begoña Malangre Vera, jokabide programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan. (gaztelania).

–Natalia Ganuza Larumbe, jokabide programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).

–María Piqueras González, jokabide programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).

–Oscar Viana Celaya, zeharkakoen programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maisu lanpostuan (euskara).

–Luis Javier Laquidáin Imirizaldu, zeharkakoen programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maisu lanpostuan (gaztelania).

–María Teresa Santiago Campión, zeharkakoen programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan (gaztelania).

–Jimena De Lorenzo Valdelomar, zeharkakoen programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).

Zerbitzu eginkizun horiek 2024ko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora (NHEBZ) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 22an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2408229