122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Deialdia, Irurtzungo Musika Eskolako akordeoi irakasle lanpostua (C1 hizkuntza eskakizuna) aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Deialdi honen xedea da Irurtzungo Udal Musika Eskolako akordeoi irakasle lanpostua (B maila), derrigorrezko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, aldi baterako betetzea, oposizio-lehiaketa bidez, plantilla organikoan jasotako lanpostu hutsa betetzeko. Gainera, ordezkapen-poltsa bat sortuko da lanpostu horretarako. Hautaketa-prozesua gainditu arren, ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek osatuko dute poltsa hori, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko.

Kontratuak irailetik abuztura arte iraungo du, biak barne, eta B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak gehi %12ko osagarria izanen du.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zazpi egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Irurtzungo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00era, bai eta Udalaren webgunean ere: http://www.irurtzun.eus/.

Irurtzunen, 2024ko ekainaren 10ean.─Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2409300