2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren 2024ko apirilaren 25eko 149/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko kultura-kudeatzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Deialdia 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.
Alkatetzaren ekainaren 3ko 250/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen aipatu deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda.
Horiek horrela, ebazten dut:
Lehena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdiaren 4. oinarriaren arabera (kultura-kudeatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdia, 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 25ean).
Hona hemen:
ONARTUAK |
1 | ALBA ARRIAZU TAMARA ISABEL | ***5338** |
2 | ARELLANO PÉREZ DE LAZÁRRAGA PAULA | ***4896** |
3 | ARRÓNIZ MARTÍNEZ IVANA | ***2270** |
4 | AYALA CEREZO ANDREA | ***2276** |
5 | AZNÁREZ SANZ JAVIER IGNACIO | ***4398** |
6 | BLASCO ROY CARLOS | ***5672** |
7 | DUARTE BADÍA ELENA | ***8752** |
8 | FRAUCA PÉREZ JAVIER | ***7007** |
9 | HUGUET SANZ INDIRA | ***7810** |
10 | LÓPEZ GIL NATALIA | ***6084** |
11 | MARTÍNEZ BALLARÍN IVÁN | ***4972** |
12 | MARTÍNEZ CLAMENS ALEXANDRA LEE | ***6548** |
13 | MILLÁN FERNÁNDEZ MARTA | ***9381** |
14 | ROMANO VALLEJO JUAN JOSÉ | ***7530** |
15 | TRAMULLAS HUERTA IÑAKI | ***7783** |
16 | VILLAFRANCA MARQUÉS ALBERTO | ***8445** |
BAZTERTUAK |
Bat ere ez |
Bigarrena.–Aurreneko proba egiteko, 2024ko uztailaren 22a ezartzea, astelehena, 09:00etan, Cortesko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Duques de Miranda plaza 4, Cortes). Galdera laburrak edo test motakoak izanen dira.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Cortesko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/33e93979-8e2d-4755-a493-b2f997f9e5a8/.
Laugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Cortesen, 2024ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2408942