122. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, lanpostu hutsak betetzeko, egonkortzeko prozesu bereziaren barnean. Kalifikazio-epaimahaia

2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, deialdi bat argitaratu zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Berriobeitiko Udalaren sei lanpostu huts: arkitektoa, euskara teknikaria, liburutegiko arduraduna, administrari-ofizialak eta administrari laguntzailea. Hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ezartzen ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdiaren 5. oinarrian xedatuta dagoenaren arabera, kalifikazio-epaimahaia izendatu behar da izangaien behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da (hiru gutxienez), eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu behar da. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurreko guztia ikusita, alkatearen 2024ko apirilaren 17ko 377 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

1. Epaimahaia izendatzea Berriobeitiko Udalaren lanpostu hutsak (arkitektoa, euskara teknikaria, liburutegiko arduraduna eta administrari-ofizialak) betetzeko deialdian. Hona hemen:

–Epaimahaiburua: Begoña Sádaba Arbizu. Ordezkoa: Félix Remírez Hoyos.

–Epaimahaikidea: Abel Alvarez Paez. Ordezkoa: Jon Koldobika Lusarreta Sola.

–Epaimahaikidea: Roberto León Zaro. Ordezkoa: José Vidal Cobos.

–Epaimahaikidea: José Ángel Ardanaz Ulibarri. Ordezkoa: Jesús María López Goñi.

–Idazkaria: Idoia Suárez Urrutia. Ordezkoa: Marta Guruciaga Repáraz.

2. Epaimahaia izendatzea Berriobeitiko Udalaren administrari laguntzailearen lanpostu hutsa betetzeko deialdian. Hona hemen:

–Epaimahaiburua: Begoña Sádaba Arbizu. Ordezkoa: Félix Remírez Hoyos.

–Epaimahaikidea: Abel Alvarez Paez. Ordezkoa: Jon Koldobika Lusarreta Sola.

–Epaimahaikidea: Roberto León Zaro. Ordezkoa: José Vidal Cobos.

–Epaimahaikidea: José Ángel Ardanaz Ulibarri. Ordezkoa: Jesús María López Goñi.

–Idazkaria: Ana María Pérez Muñoz. Ordezkoa: Marta Guruciaga Repáraz.

3. Ebazpen hau argitaratzea Berriobeitiko Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2408660