1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
223/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketako eskaintza modularra eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko Lanbide Heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan xedatuta dago Lanbide Heziketaren xedea dela, hezkuntza sistemaren barnean, ikasleak egokitzen laguntzea bizitzan zehar lanaren arloan izan daitezkeen aldaketetara bai eta haien garapen pertsonalean eta herritar demokratiko eta baketsu izan daitezen ere.
Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren I. tituluko IV. kapituluaren 2. atalak arautzen du eskaintza modularraren modalitatea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Administrazioak genero-ikuspegia bermatuko du Lanbide Heziketako planetan. Lanbide Heziketako goi mailako tituluen artean dago "Genero-berdintasunaren Sustapena" deritzona, zeinak bi lanbide-kualifikazio hauek egiaztatzen dituen prestakuntza ematen baitu: "Dinamizazio Komunitarioa" eta "Gizonen eta Emakumeen arteko benetako Berdintasunaren Sustapena". Hezkuntza Departamentuak ekintza positibotzat jotzen du "Sustapena eta Genero-berdintasuna" alorreko prestakuntza espezifikoa eskaintzea, moduluen araberakoa, ulertzen baitu eskaintza hori bat datorrela aipatutako foru legearen printzipioekin. Gehienbat, Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren titulua dutenei zuzenduta dago. Hain zuzen, 2021-2022 ikasturtean egin zen aurrenekoz eskaintza hau, eta bat dator, esan bezala, apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen xedearekin. Izan ere, balioen aldaketa bultzatzen laguntzen du goi mailako teknikariaren titulazioa duten pertsonen artean. Aldaketa horren bidez, emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartu nahi da, haien autonomia eta ahalduntzea sendotzeko. 2024-2025 ikasturtean ere eginen da eskaintza modular hori, gaindituz gero, lanbide ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen duten lanbide modulu guztiak biltzen dituena, eta eskaintza modular berri batzuk gehituta (1. eranskinean zehazten dira).
Lanbide Heziketako modalitate modularraren eskaintza ezarri behar da 2024-2025 ikasturterako, bai eta ikasleak onartzeko prozesuko egutegia zehazten duten datak ere.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2024-2025 ikasturterako, Lanbide Heziketaren eskaintza modularra ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein modulu eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.
2. 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketa modularra egiteko, ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA MODULARRA. 2024-2025 IKASTURTEA
Eskaintza.
1. Lanbide Heziketako eskaintza modularrean talde bana dago hurrengo taulan zehazten diren moduluetan:
–Goi maila. "Genero-berdintasunaren Sustapena" tituluaren eskaintza modularra (gaztelaniaz):
LANBIDE MODULUA | ECTS KREDITUAK | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
1404.–Berdintasuna Sustatzeko Esku-hartze Esparruak | 9 | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Hezitzaile Eskola II Iruña |
1405.–Emakumeen Parte-hartze Soziala | 7 |
1402.–Genero-indarkeriaren Prebentzioa | 12 |
1401.–Genero-ikuspegia Informazioan eta Komunikazioan | 12 |
1403.–Emakumeen Enpleguaren Sustapena | 12 |
1410.–Lantokiko Prestakuntza. I. multzoa | 11 |
–Goi maila. "Zuzendaritzarako Laguntza" tituluaren eskaintza modularra (euskaraz):
LANBIDE MODULUA | ECTS KREDITUAK | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
0180.–Atzerriko Bigarren Hizkuntza I eta II | 7 | Administrazioa eta Kudeaketa | Elizondo Lanbide Eskola IBP. Elizondo |
0661.–Enpresa-protokoloa | 9 |
0662.–Enpresa-ekitaldien Antolaketa | 11 |
0663.–Informazioaren Kudeaketa Aurreratua | 7 |
0664.–Zuzendaritzari Laguntzeko Proiektua | 5 |
0667.–Lantokiko Prestakuntza | 11 |
–Erdi maila. "Makineriaren Elektromekakina" tituluaren eskaintza modularra (gaztelaniaz):
LANBIDE MODULUA | ORDUAK, GUZTIRA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
0714.–Esekidura- eta Gidatze-sistemak | 220 | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP. Iruña |
0717.–Tresneria eta Lanabesak | 130 |
0715.–Indar- eta Gelditze-sistemak | 170 |
0716.–Tresneriari eta Lanabesei Eragiteko Sistemak | 140 |
0721.–Lantokiko Prestakuntza | ≤370 |
2 Ratioa, oro har, hogeita lau ikaspostukoa da.
2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA MODULARREAN IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. 2024-2025 IKASTURTEA
LH-KO ESKAINTZA MODULARRA EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea) | Ekainaren 17a | Ekainaren 28a | 14:00ak arte |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 1a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Uztailaren 2a | Uztailaren 4a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 15a | |
Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 16a | Uztailaren 18a | 14:00ak arte |
LH-KO ESKAINTZA MODULARRA IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | Abuztuaren 30a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea | Irailaren 2a | Irailaren 6a | 14:00ak arte |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Irailaren 10a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Irailaren 11 | Irailaren 13a | 14:00ak arte |
LH-KO ESKAINTZA MODULARRA IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena | | Irailaren 16a | |
Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 17a | Irailaren 17a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 18a | |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 19a | Irailaren 19a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena | | Irailaren 23a | |
Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 24a | Irailaren 24a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 25a | |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 26a | Irailaren 26a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 3. argitalpena | | Irailaren 30a | |
Ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 1a | Urriaren 1a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 2a | |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 3a | Urriaren 3a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 4. argitalpena | | Urriaren 7a | |
Ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 8a | Urriaren 8a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 9a | |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 10a | Urriaren 10a | 14:00ak arte |
DATA GARRANTZITSUAK |
Eskolen hasiera Lanbide Heziketako eskaintza modularrean | 2024ko irailaren 20tik aurrera, eskaintza modular bakoitzerako zehazten diren datetan |
Iragarkiaren kodea: F2408626